(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Miguel Servet fundazioak webgune bat abian jarri du Nafarroako osasun publikoko ikerketa zabaltzeko astelehena, 2012.eko azaroak 26


Enpresa, erakunde eta partikularrei eskaintzen dizkien zerbitzuei buruzko informazioa ere ematen duen tresna hori aurkeztu du Vera kontseilariak


Transcripción textual del video

Miguel Servet fundazioak gaurtik aurrera webgune bat du Interneten (www.navarrabiome.es), eta hura, alde batetik, Nafarroako osasun sistema publikoak egiten den ikerketari buruzko da, eta bestetik, enpresa, erakunde eta partikularrei eskaintzen dizkien zerbitzuei buruzkoa (biobankua, komunikazioa eta diseinua, genomika eta ikerketa klinikoaren kudeaketa).

`On line´ tresnak ere baditu ikertzaileen arteko elkarlana errazteko eta enpleguari buruzko informazio praktikoa, lagin biologikoen dohaintzak edo proba klinikoetako elkarlanerako, Osasuneko kontseilari Marta Verak eta Fundazioaren zuzendari José María Roig-ek prentsaurrekoan azaldu dutenez.

CIB

Navarrabiomed-eko Ikerketa Biomedikuko Zentroa. ( irudia handitu )

Miguel Servet fundazioak gaurtik aurrera webgune bat du Interneten (www.navarrabiome.es), eta hura, alde batetik, Nafarroako osasun sistema publikoak egiten den ikerketari buruzko da, eta bestetik, enpresa, erakunde eta partikularrei eskaintzen dizkien zerbitzuei buruzkoa (biobankua, komunikazioa eta diseinua, genomika eta ikerketa klinikoaren kudeaketa).

`On line´ tresnak ere baditu ikertzaileen arteko elkarlana errazteko eta enpleguari buruzko informazio praktikoa, lagin biologikoen dohaintzak edo proba klinikoetako elkarlanerako, Osasuneko kontseilari Marta Verak eta Fundazioaren zuzendari José María Roig-ek prentsaurrekoan azaldu dutenez.

Webgunearen bitartez, fundazioa gizarte zibilari eta komunitate zientifikoari ezagutzera eman nahi zaio, eskaintzen dituen zerbitzuak erakutsi eta jatorri pribatuko baliabide ekonomikoak eskuratzeko lana erraztuz ikerketari lagunduz. Alderdi instituzional horretan, Departamentuko ikerketa-jarduera zabaltzeko komunikabide garrantzitsuenetako bat bihurtu nahi du.

Gainera, webguneak 223 ikertzaileei dagokien informazioa sistematizatzen du, haiek guztiak Departamentuko enplegatu publikoak, 5 ikerketa-eremutan eta antolatutako 23 taldetan egituratzen direnak. 86 ikerketa-lerrotan lan egiten dute, eta haietatik 38 Europako, Estatuko edo eskualdetako erakundeek finantzatzen dituzte. Gainera, ospitaleko laguntza-sektorean sendagaien aplikagarritasuna eta eraginkortasuna baloratzeko diren 120 proba kliniko aktibatuta daude.

Elkarlanerako tresnak

Bestalde, eta fundazioaren helburu nagusiarekin bat etorriz, ikerketa sustatzearekin, webguneak sarbide mugatuko eremu bat du barneko ikertzaileentzat (223 profesional), ikerketa erraztuko duten `on line´ laguntza-tresnekin (taldearen barnean eta beste talde batzuekin). "Oso garrantzitsua da, batez ere, Lehen Mailako Arretaren antzeko arloetan, non profesionalak Nafarroa guztian banatuta dauden eta, beraz, zuzeneko harreman zaila duten", azaldu du Roig-ek.

Webgunea parte hartzeko espazio bat ere izango da eta, hala, gizarte-sareen indarraz baliatuko da, (Twitter, Linkedin, Facebook, Youtube…) ikerketa sustatzeko eta ikerketako jakin-min pertsonala baliatzeko.

Lagin biologikoen dohaintzak eskuratzea eta izan daitekeen proba klinikoen parte-hartzea bideratuko ditu ere. Fundazioak azterketa zientifikoetarako diren lagin biologikoen biobanku publiko bat du, ehun neurologikoetan garrantzi handikoa. Biobanku hori desoreka neurologikoekin edo desorekarik gabe hildako pertsonen burmuinen dohaintzekin elikatzen da. Une hauetan, endekapenezko gaitzak eta osasuntsu dauden pertsonen 350 burmuin ditu, hau da, Espainian dauden era honetako biobanku garrantzitsuenetakoa da.

Azkenik, webguneak egun beste zentro batzuetan ikertzen ari diren ikertzaileek bereganatzen lagun dezake. Alde horretatik, hutsuneak edo lankidetzarako aukerak dauden adieraziko du eta Nafarroako ikerketa publikoaren sektoreko eta proposamen horien "sendotasuna, ospea eta garrantzia" transmitituko du, Roig-ek esan duenez.

Kontseilaria pozik agertu da "Nafarroan ikerketak duen garapen garrantzitsuagatik, nahiz eta une ekonomiko txarrak bizi eta beste faktore batzuk ere egon". Gogora ekarri du Nafarroako Osasun Arreta Publikoaren Eredua garatzeko estrategia unitate eta zerbitzu klinikoen barnean sustatzen dela ezagutza biomedikua errealitate klinikora eramaten laguntzeko osasun-sistemaren eraginkortasuna eta emaitzak hobetzeko baliabide gisa. "Ikerketa ez da isolatutako zerbait bezala ulertu behar, laguntza-jarduera alde batera utzita. Egintza mediku bakoitzean presente egon behar du" azaldu du. Profesionalen lana eskertu du, maiz ordu libreak ikerketari eskaintzen dizkiotenak.

Navarrabiomed

Miguel Servet fundazioa Osasun Departamentuaren esku dagoen izaera publikoko erakundea da eta Nafarroako osasun-ikerketa sustatzeko dago, sektore publikoan batez ere, herritarren osasunean ondorio ona bilatzeko xedea duena (ikerketa aplikatuak edo nazioartekoak). Berriki eta kudeaketa integralaren alde egiteko eta eraginkortasunaren mesedetan, Nafarroako ikerketa biomedikuko zentroa, orain arte CIB izenarekin ezagutzen zena, orain Navarrabiomed izena hartu du beste ikerketa biomedikuko zentroetatik bereizteko.

Fundazioa, beraz, osasun-profesionalen zerbitzura dagoen plataforma zientifikoa da, eta osasun sektore publikotik beren denboraren zati bat ikerketari eskaintzen dioten ikertzaile guztiei laguntza ematen die. Alde batetik, azpiegitura teknologiko oso sofistikatua du (genomikoa, proteomikoa.. Navarrabiomed-en) eta, bestetik, ikerkuntzari laguntzeko unitateak kudeaketan, metodologietan, diseinuetan eta administrazio-lanetan. Sektore pribatuarentzat zabalik dago (enpresa bioteknologikoak): ekipamendu zientifiko eta teknologikoa, azterketak, erabaki analitikoak.

Fundazioaren nahia, Nafarroako osasun sektore publikoko profesionalek ikerketan interesa izan dezatela da, 2.000 mediku eta 3.700 erizain tituladun dituena. José María Roig-ek osasun-profesionalen laguntza eskatu du webgunea hobetzeko.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa