(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta haren gizarte-erakundeek Foru Komunitateko gizarteratzearen errealitateari buruzko diagnostikoa egingo dute astelehena, 2012.eko azaroak 26


Hala adostu dute Gizarte Politiken Departamentuak erakunde horiekin duen lan-taldearen barnean


Bilkura

Gizarteratzeko lan-taldearen bilkura; eskuinean, Oto zuzendari nagusia. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak eta gizarteratzeko alorrean lan egiten duten gizarte-erakundeek Foru Komunitateko errealitate horren diagnostikoa egingo dute elkarrekin.

Hala adostu dute gaur goizean Gizarte Politiken Departamentuak etengabeko harreman ona izateko xedez erakunde horiekin duen lan-taldeko bilkuran. Gogora ekarri behar da talde horren aurreko bilkura duela astebete egin zela.

Bilkuraren buru Gizarte Politika eta Kontsumoko zuzendari nagusi Mariano Oto Vinués izan da, eta taldean honako ordezkari hauek parte hartzen dute: Nafarroako Enplegu Zerbitzua, Gizarte Kohesioko Mahai Sektoriala (UGTCCOO eta CEN), Nafarroako Elikagaien Bankua, Gaztelan Fundazioa, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa, Iruñeko Caritaspobreziaren aurkako eta gizarteratzen Nafarroako sarea eta Nafarroako Gurutze Gorria.

Errentaren zenbatekoa eta enplegurako sarbidea

Lan-talde horrek ere gizarteratzeko errentaren jasotzaileek jasotzen duten zenbatekoa aztertuko du, jakiteko benetan Nafarroan dagoen bizi-mailarekin bat datorren. Balorazio horren arabera, ondoren aztertuko dute, hala badagokio, emandako zenbatekoa murrizteko aukera, beharra duten familia gehiago onuradun izateko helburuarekin.

Bilkuran ere azpimarratu da, gizarteratzeko errenta jasotzen duten pertsonak lan-merkatuan sartzeko aukera izateak zer garrantzi duen, prestakuntza-ikastaroak eginez, enplegu-mailaren ibilbideak eginez edo kontratatzeko laguntzak eskainiz. Gainera, lan-taldeak irizten du gizarteratzeko errentak ez dela pizgarri-eza enplegu bat bilatzeko orduan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa