(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta EIRE unibertsitateko irakasleen elkarteak VII. unibertsitateko euskarazko liburuen erakusketa antolatu dute asteazkena, 2012.eko azaroak 28


619 alez osatutako bilduma Nafarroako Liburutegi Nagusian jarri da ikusgai


Erakusketaren irudia. ( irudia handitu )

Gaurtik aurrera eta abenduaren 15a bitarte, Nafarroako Liburutegiko behe-solairuko argi-patioan VII. unibertsitateko euskarazko liburuen erakusketa izango da ikusgai. Unibertsitateko EIRE Irakasle Elkarteak antolatutako bilduma da eta elkarte hori euskaldunak diren unibertsitateko irakasleez osatuta dago.

EIREk hitzarmena sinatu berri du Nafarroako Liburutegien Zerbitzuarekin unibertsitateko euskarazko liburuen bilduma bat fisikoki Nafarroako Liburutegian egon dadin, ikasle, irakasle eta gizarte osoarentzat, oro har, zabalik dagoena. Bilduma horren zabalkunde handiena emateko, 150 bat alez osatutako erakusketa hau antolatu da, 619 liburuko bilduma osotik aukeratuak izan direnak. Liburuetan ezagutza eta arlo zientifikoetako esparru ia guztiak azaltzen dira: % 40 Giza Zientziei dagokie, % 29 Gizarte Zientziei, % 11 Osasun Zientziei, eta % 10 Zientzia Teknikei eta Teknologiari eta Natur Zientziei. Erakusketa amaitu ondoren, unibertsitateko euskarazko liburu-bilduma, EIRErenak direnak, Nafarroako Liburutegian eskura izango dira, Nafarroako funtsaren atzean, 2. solairuko sarbide libreko apaletan.


Liburutegiko arduradunak eta EIREko kideak. ( irudia handitu )

EIREren bilduma bat izatean, Nafarroako Liburutegia hura egoera onean mantentzeko konpromisoa hartzen du. Hori dela eta, bildumako liburuak ez dira maileguan emango, baizik eta soilik erabili ahal izango dira aretoan bertan kontsultatzeko.

EIREren kide izan daiteke hala egin nahi duten unibertsitateko irakasle euskaldunak, unibertsitateetan euskarak duen egoeraren berri ematen du eta liburu zientifikoen argitalpenenen berri ere. Haren jardueraren barnean dago, gizarteari ikusaraztea era praktiko batean, etengabe argitaratzen diren unibertsitateko liburuak daudela eta euskararen osasun zientifiko ona erakusten dutenak. Erakusketak azken 22 urteetako ekoizpena jasotzen du, 1990. urtetik gaur arte.

Nafarroako Liburutegiarekin batera, EIREri laguntzen diote jarduera hori sustatzen: Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Euskal Herriko Unibertsitateak, Deustuko Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak eta Udako Euskal Unibertsitateak. Ohiko laguntzaileak ditu ere, Eusko Ikaskuntza, Jakin, Elhuyar eta Utriusque Vasconiae.

 


 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa