(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NUPari emandako Urrezko Domina, Nafarroako Eguneko ospakizunaren ardatz nagusia ostirala, 2012.eko azaroak 30


Larunbat honetan Iruñean egingo den Gazte Jaialdirako eta igandean Tuteran emango den Nafarroako Egunaren kontzerturako sarrerak eros daitezke oraindik


Iazko Nafarroako Urrezko Domina emateko ekitaldia.

Datorren astelehenean, abenduak 3, Nafarroako Unibertsitate Publikoari (NUP) emango zaion Urrezko Domina izango da 2012ko Nafarroaren Egunaren ospakizuneko ardatz nagusia.

Gainera, egun horretan bertan egingo dira: aldi bereko 72 kontzertu Foru Komunitateko beste hainbat udalerritan; Nazioen Jaialdia Burlatako kultur etxean eta San Frantziskoren ohorezko elizkizun tradizionala Xabierko basilikan, eta azken horretan Nafarroako Gobernua izango da.

Aurretiaz, larunbat honetan, abenduak 1, Nafarroako Egunaren Gazte Jaialdia egingo da Iruñeko Anaitasuna pabiloian eta igande honetan, abenduak 2, Nafarroako Ganbera Abesbatzak Tuterako Gaztambide antzokian Nafarroako Egunaren kontzertua eskainiko du "12. Nafarroako historiaren lau une nagusietako musika" tituluarekin. Bi ekitaldi horietarako sarrerak salgai daude oraindik.

Nafarroako Urrezko Dominaren banatze-ekitaldia

Nafarroako Egunaren ekitaldi nagusia Nafarroako Urrezko Dominaren banatze-ekitaldia izango da. Foru Komunitateak ematen duen kondekorazio nagusia da eta Nafarroako Unibertsitate Publikoari emango dio gure eskualdeari "egindako zerbitzu eta ekarpena" aitortzeko. Gogoratu behar da NUPak aurten 25. urteurrena betetzen duela.

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren patio isabeldarrean 12:00etan hasiko den eta Navarra TVek zuzenean emitituko duen ekitaldiaren buru Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina izango da. Bertan Foru Komunitateko agintari eta ordezkari nagusiak izango dira eta saria NUPeko errektore Julio Lafuentek jasoko du.


Nafarroaren Eguneko Gazte Jaialdiaren kartela.

Abenduaren 3ko beste ekitaldi batzuk

Domina eman aurretik, Xabierko basilikan Xabierko San Frantziskoren ohorez egindako elizkizun tradizionala ospatuko da. Eukaristia 09:45ean hasiko da eta Iruñeko artzapezpiku eta Tuterako gotzain Francisco Pérez-ek emango du. Bertan izango dira Foru Gobernuko kideak, beste agintari batzuen artean Yolanda Barcina Lehendakaria buru izango delarik.

Egun horretan bertan, 13:00ean, aldi bereko 72 kontzertuak emango dira Nafarroako beste hainbeste udalerritan Foru Komunitateko abesbatza eta musika-banden eskutik. Nafarroako Ereserkiarekin hasi eta berariazko programekin jarraituko dute.

Azkenik, egun horretan ere Nazioen Jaialdia egingo da Burlatako kultur etxean, Foru Komunitateko beste herrialde batzuetako elkarteek eskainitako folklore-jaialdia. Zehazki, aurtengo edizioan Bolivia, Bulgaria, Txile, Kolonbia, Kuba, Nikaragua, Nigeria, Peru, Errumania eta Senegalgo taldeak ariko dira. Sarrerak doan dira eta aretoko lehiatilan banatuko dira abenduaren 3ko 10:30etik aurrera.

Nafarroako Egunaren Gazte Jaialdia

2012ko Nafarroaren Eguneko ekitaldien barnean, larunbat honetan, abenduak 1, Gazte Jaialdia ospatuko da Iruñeko Anaitasuna pabilioian., 19:30etik aurrera. Oraingoan Bongo Botrako, Bebe, Rulo y la Contrabanda, Miss Caffeína eta Sonic Toys musika-taldeak ariko dira.

Oraindik aurrez erosteko sarrerak salgai daude eta, soberan geratuko balira, aretoko leihatiletan erosi ahal izango dira jaialdiaren egunean bertan, 19:00etatik aurrera. Nafarroako Gazte Txartelaren jabeek sarrera CajaRuralen edozein bulegotan eros dezakete 10 euroan. Interesa duten gainerako pertsonek 15 euroko sarrerak erosi ahal izango dituzte Ticketmaster Sarean (www.ticketmaster.es eta 902 150 025 telefonoa); Carrefour-en; Halcón Bidaiak, San Fermin Bidaiak eta Divertis Bidaiak-en; Infiernito Guitar Shop-en; Iruñeko Ulzama eta Rockefor tabernetan; Barañaingo Sibemol tabernan eta Atarrabiako The Indian's garagardotegian. Joan-etorriak errazteko, antolakuntzak autobus-zerbitzu bat jarri du Tutera, Azkoien, Tafalla eta Lizarratik aterata. Erreserbak Divertis Bidaiaken egin daitezke.

Nafarroaren Egunaren kontzertua Tuteran

Bestalde, igande honetan, abenduak 2, 12:00etan Tuterako Gaztambide antzokian Nafarroaren Egunaren kontzertua eskainiko du Nafarroako Ganbera Abesbatzak eta "12. Nafarroako historiaren lau une nagusietako musika" programa interpretatuko du. Azpimarratu behar da kontzertu hori abenduaren 10ean berriz interpretatuko dela Madrilgo Español antzokian.

Musika-ikuskizuna lau zatitan antolatzen da eta haren errepertorioak Foru Komunitatearen historiako data erabakigarriei lotuta dago: 1212, 1512, 1812 eta 2012. Programa hori une batean edo bestean Nafarroako Ganbera Abesbatzako talde guztiek interpretatuko dute: Michael Navarrus Errenazimenduko Kapera, Talde Klasikoa eta Jazz Leap (jazz boklaren atala).

Oraindik sarrerak salgai daude, 5 euroan, eta aurretiaz eros daitezke Tuterako Udalaren HAZan (Herritarrentzako Arreta Zerbitzua) edo www.castelruiz.es eta  www.ticketmaster.es webguneetan. Soberan geratzen diren sarrerak ordubete lehenago erosi ahal izango dira abenduan 2an, igandean, antzokiko leihatilan.

Gainera, Navarra Televisiónek kontzertu hori diferituan emitituko du abenduaren 3an, 13:00ak aldera, Nafarroako Urrezko Domina emateko ekitaldiaren zuzeneko emanaldia amaitzean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa