(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

MODERNAren patronatuak osasunean, hezkuntzan eta nekazaritza-industrian oinarritutako 2013ko kudeaketa-plana onartu du ostirala, 2012.eko azaroak 30


Barcina Lehendakaria izan da bilkuraren buru, eta bertan datorren urteko aurrekontua ere onartu da


Barcina Lehendakaria MODERNA Fundazioaren patronatuko bilkuraren buru. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina aste honetan Nafarroako Unibertsitatean egin den MODERNA Fundazioaren patronatuko bilkuraren buru izan da.

Patronatuak fundazioaren datorren urterako jarduera-plana onartu du. Plan horrek proposatzen du bere lana lankidetza-proiektuetara bideratzea, "Navarra Health" osasuneko "metacluster"-ean oinarrituz, nekazaritzako elikaduraren sektorean, bai eta hezkuntzaren sustraia, talentua eta giza kapitala sendotzea ere.

Gainera, patronatuak fundazioaren datorren urterako aurrekontua onartu du, 748.800 eurokoa, eta kopuru horretatik Nafarroako Gobernuak 548.000 jarriko du. Gainerako % 27a ekarpen pribatuekin eta Europar Batasuneko proiektuekin finantzatuko da.

Zehazki, 2013ko datorren urteko helburua MODERNAren klusterrei bultzada ematea da, ekonomia berdearen, osasun-ekonomiaren eta talentuaren ekonomiaren arloen baitan bildutakoak. Hamabi kluster horietan salmenta-koaderno bat egingo da elkarrekin, eta horrek Nafarroa kanpoan sustatzen lagunduko du, bai eta enpresen artean konfiantza-loturak sortzen ere, beharrezkoak direnak elkarlanerako proiektuak abiatzeko.

Lehenetsiko den proiektuetako bat "Navarra Health" izango da, eta haren helburua da Foru Komunitatea nazioartean erreferentzi bihur dadin osasun-teknologietan elkarlan publiko-pribatuaren bidez. Horretarako, erreferentziazko eskualdeko laborategia osatuko da irtenbide berritzaileak garatu, egiaztatu eta zabaltzen dituzten talentua nahiz nagusi diren enpresak erakartzeko. Proiektuari esker, MODERNAk apustu egindako sektore guztien zehar-garapena lortuko da, telemedikuntza edo mediku-aparatuen arloak garatuz, esate baterako.

Hezkuntzaren sustraia ere lehenetsi da datorren ekitaldirako, eta elkarlanerako proiektuak sustatuko dira unibertsitateen, enpresen, Lanbide Heziketako zentroen eta oinarrizko hezkuntzaren artean, hezkuntza-mundua enpresen errealitatera gerturatuz. Abian dagoen proiektuetako bat "Talentu gaztea, unibertsitatea eta enpresa" izenekoa da eta ikasleei aukera ematen die gradu-amaierako proiektua Nafarroako enpresekin elkarlanean egiteko.

Inbertsio berriak

Bestalde, aipatu behar da MODERNA planaren eskutik, 59 enpresa-proiektuk Europako Inbertsio Bankuaren finantzaketa jaso dutela martxotik parte hartzen duten finantza-erakundeekin sinatutako 63 operazioren bidez. Ekonomia berdearen, osasun-ekonomiaren eta talentuaren ekonomiaren arlokoak dira eta 32 milioi euro inbertitu dira. Horretarako, SODENAk 2,8 milioi euroko abalak eman ditu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa