Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak antolatuta, azaroaren 24ean hasi ziren eta abenduaren 3an amaitu
Nafarroaren Egunaren Gazte Jaialdira bertaratutako ikusleak.
(
irudia handitu
)
25.000 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute Foru Gobernuak programatutako ekitaldietan 2012ko Nafarroaren Egunaren ospakizuna dela eta, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuak emandako datuen arabera.
Herstura-irizpideekin eta aurreko urte batzuetakoa baino aurrekontua txikiagoarekin antolatuta (2011n baino % 11,91 gutxiago eta 2010 baino % 50 gutxiago), ekitaldiak iragan larunbatean, azaroak 24, hasi ziren eta atzo astelehenean, abenduak 3, amaitu.
Jende gehien bildu zuen ekitaldia abenduaren 3an 13:00ean abesbatzek eta bandek emandako 72 kontzertuak izan ziren, eta foru-geografia guztian banatutako beste 72 udalerritan eskaini zirenak. 3.167 abesbatzetako abeslarik eta musikarik parte hartu zuten eta 15.500 ikusle inguru bildu zuten.
2.000 pertsona bildu ziren Iruñeko Anaitasuna pabiloian abenduaren 1eko gauean egin zen Gazte Jaialdian. Sonic Toys, Miss Caffeina, Huecco, Rulo y la contrabanda eta Bongo Botrako taldeek emanaldia eskaini zuten bertan.
Gainera, 500 pertsonak jarraitu zuten Tuterako Gaztambide antzokian azaroaren 25ean antolatu zen "Tutera Hiria" joten 6. lehiaketa, Nafarroako Foru Komunitatea Saria. Toki berean, beste 500 pertsonak entzun zuten Nafarroako Ganbera Abesbatzak abenduaren 2an emandako Nafarroaren Egunaren kontzertua, "12. Musika Nafarroaren historiaren lau une nagusitan" izena zuena.
Aldiz, Burlatako kultur etxean abenduaren 3an egindako Nazioen Jaialdian Nafarroan dauden beste herrialde batzuetako hamar elkartetako 120 artistak esku hartu zuten, eta 450 pertsona bildu ziren bertan.
Nafarroako Urrezko Domina NUPari emateko ekitaldian izandako ikusleen ikuspegia.
(
irudia handitu
)
Ekitaldi instituzionalak, Jauregira egindako bisitak eta Foruzaingoaren jarduera
Azaroaren 20 eta 30ean eta abenduaren 3an egindako ekitaldi instituzionalek (Kirol Merezimenduaren dominak ematea eta Gazteria sariak, San Frantzisko Xabierren ohorez emandako meza eta Nafarroaren Urrezko Domina ematea) Nafarroako Jauregiko Tronuaren Aretoan, Xabierko basilikan eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko patio isabeldarrean 900 pertsona bildu zituzten, guztira.
Gainera, azaroaren 24tik abenduaren 2a bitarte, 1.600 pertsonak bisitatu zuten Nafarroako Gobernuaren egoitza "Nafarroako Hauregiak ateak zabaltzen ditu" zikloaren barnean antolatutako doako bisita gidatuetako 52 taldetan.
Azkenik, 300 pertsona joan ziren Foruzaingoak Los Arcosko ikastetxe publikoko pilotalekuan antolatu zuen ateak zabatzeko egunera. Bide-segurtasuneko haur-parke bat ere jarri zen bertan.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen
“Tuterako Hiria” , Nafarroako Foru Komunitatea Saria, joten 5. lehiaketako finalistak.
irudia handituLehendakaria Nafarroako Jauregia bisitatu zuten herritar-talde bati harrera egiten.
irudia handituLehendakaria eta beste agintari batzuk sarituekin Kirol Merezimenduaren dominak emateko ekitaldian.
irudia handituAlli kontseilaria Gazteria Saria jasotako erakundeetako ordezkariekin.
irudia handituRulo y la contrabanda taldea Gazte Jaialdiaren barneko emanaldian.
irudia handituNafarroako Gobernua Xabierko mezatik irteten.
irudia handituNafarroaren Urrezko Domina NUPari ematen.
irudia handituNazioen Jaialdiko talde latinoamerikarretako bat.
irudia handitu