(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak La Sarda nekazaritza-kooperatibaren instalazioak inauguratu ditu, Beiren astelehena, 2012.eko abenduak 17


Nafarroako Gobernuak 333.761 euroko diru-laguntza emango dio


Barcina Lehendakaria Beireko La Sardako instalazio berrien inaugurazioan egindako agerraldiaren une batean. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak La Sarda Nekazaritza eta Abeltzaintzako Sozietate Kooperatiboaren instalazio berriak inauguratu ditu gaur goizean; instalazio horietarako Nafarroako Gobernuak 333.761 euroko diru-laguntza emateko konpromisoa hartu du.

Lehendakariak bere agerraldian "instalazio hau egitea ekarri duen kooperatibisten eta nekazarien ahalegina" eskertu du. Haren ekoizpena Nafarroako Ubideari esker handitu da, eta ubide horren inguruan, Barcinak aipatu du legealdi honetako "funtsezko" azpiegitura dela; izan ere, "garrantzi handia du Foru Komunitateko nekazaritza-sektorearen garapenean"; horrez gain, "garapen iraunkorrerako eta enplegu deskalizatua sortzeko apustua" da.

Ekitaldian parte hartu dute ere: Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari José Javier Esparzak; kooperatibako lehendakari Germán Jaurrietak; bertako gerente Manuel Ainzúak; nekazaritza-entitatea sartuta dagoen AN Taldeko lehendakari Francisco Arrarásek; bai eta Beire nahiz Tafallako alkate Sergio Fresán eta Cristina Sotak ere.


Sota, Esparza kontseilaria, Jaurrieta, Barcina Lehendakaria, Fresán, Arrarás, Ainzúa eta kooperatibistak, instalazioen inaugurazioan. ( irudia handitu )

Instalazio horiek bi fasetan eraiki dira, 2011ko martxoaren eta 2012ko urriaren artean, eta honetan zetzan: nekazaritza-produktuak biltegiratzeko hiru nabe eraikitzea, bakoitza 1.250 metro koadrokoa; 30 tona/orduko gaitasuna duen lehortegia artoa, arroza, ekilorea, garia eta garagarra lehortzeko, besteak beste; hozteko zulo bat eta itxaroteko beste bat, ongarrien biltegi bat eta produktu fitosanitarioen beste bat, kontrol-bulegoa, bulegoa eta jendearentzako arreta, lehortegirako gas-hornidurako deposituak, eta maniobra egiteko zementu-landak.

La Sarda kooperatiba, zifretan

Kooperatibak Tafalla, Beire eta San Martin Unx udalerriak barnean hartzen dituen zonaldea hartzen du, eta Pitillas aldera zabaltzeko aurreikuspena dago. Lehorreko 4.940 hektarea kontrolatzen ditu eta ureztatutako 2.550; 2009-2010 kanpainan 4 milioi euro fakturatu zuen, eta 2012-2013rako 10,5 milioi euroko fakturatzea aurreikusten da, Nafarroako Ubidean abian jarri izanagatik, neurri batean. Ekoizpenari dagokionez, egungo kanpaina 18.000 tona zereal jasotzea (garia-garagarra) aurreikusten da, 150 brokoli, 300 leka, hazientzako 300 arto, hazientzako 150 ekilore, 150 ekilore, 200 baba eta 400 tona oliba.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa