(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Gobernu Irekiaren web orria sortu du Gardentasunari buruzko Foru Araua indarrean sartu dela eta ostirala, 2012.eko abenduak 28


Morras kontseilariak aurkeztu du ekimen hau, informazioa errazten duena eta entzute aktiboa eta parte-hartzea sustatzen dituena


Transcripción textual del video

Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko Foru Legea indarrean sartu dela eta, Nafarroako Gobernuak Foru Komunitateko Gobernu Irekiaren web orria aktibatu du Interneten. Orri horretara www.gobiernoabierto.navarra.es helbidearen bitartez sartzen da.

Ekimen hori gaur goizean aurkeztu du Nafarroako Jauregiko Prentsa-Aretoan Javier Morras Iturmendi Lehendakaritzako, Justiziako eta Barneko Departamentuko kontseilariak herritarrekin elkarreraginerako eta Nafarroako Gobernuak eskaintzen duen informazioa bateratzeko gune gisa.

Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko Foru Legea indarrean sartu dela eta, Nafarroako Gobernuak Foru Komunitateko Gobernu Irekiaren web orria aktibatu du Interneten. Orri horretara www.gobiernoabierto.navarra.es helbidearen bitartez sartzen da.

Ekimen hori gaur goizean aurkeztu du Nafarroako Jauregiko Prentsa-Aretoan Javier Morras Iturmendi Lehendakaritzako, Justiziako eta Barneko Departamentuko kontseilariak herritarrekin elkarreraginerako eta Nafarroako Gobernuak eskaintzen duen informazioa bateratzeko gune gisa. 

 

Morras kontseilariaren arabera, "Foru Komunitateko Administrazioa historian zehar administrazio aitzindaria eta oso Administrazio aurreratua izan da, besteak beste, parte-hartzea, gardentasuna, herritarren elkarreragina, kalitatearen garapena eta zerbitzu publikoen ebaluazioa alderdiei dagokienez". Horregatik, Morras jaunarentzako "Lege nafar hau indarrean sartzearekin, Nafarroak duela hamarkadetatik hona jarraitu izan duen bide beretik jarraituko du".

Lehendakaritzako kontseilariak ziurtatu du politikariek eta Administrazioak herritar multzo batekin harreman kaskarra duten eta arazotzat hartzen duten garai honetan", administrazioek "harremanak estutu eta zerbitzuak hobetu behar dituztela eta herritarrei administraziorako sarbidea erraztu behar dietela".

Halaber, Morras kontseilariak Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko Legeak ez dioela Nafarroako Gobernuari soilik eragiten aitortu du, baizik eta, tokiko erakundeetara, komunitateko beste zenbait erakunde publikoetara eta diru-laguntza publikoak jasotzen dituztenetara –arau bidez zehaztuko da zein zenbateko jakinetik gora– "hedatzeko planteamenduak" ere badituela

Gobiernoabierto.navarra.es

Herritarrarekin elkarreragineko gune bat sortzeko eta Nafarroako Gobernuak eskaintzen duen informazioa batzeko helburuarekin, foru Exekutiboak Foru Komunitateko Gobernu Irekiaren web orria sortu du.

Ekimen horrekin, herritarren entzute aktiboa sustatu nahi da, informazioa denbora errealean eta tratatu gabe erraztu, datuen irekiera edo Open Data proiektuak eskaini eta prozesuen irekiera edo Open Process proiektuak jaurti.

Horretarako, web orriak bost menu izango ditu: parte-hartzea, infonavarra, open data, gardentasuna eta gobernu ona. Edukia datozen asteetan eguneratuz joango da, 2012ko ekitaldi ekonomikoa ixten doan heinean eta, gero, legea beteaz Nafarroako Gobernuak eskainiko dituen informazio guztietara sartzeko muina izango da.

Web honetan, Nafarroako Gobernuko goi-karguen ordain-sarien, jardueren eta ondasunen aitorpenak ere eskaintzen dira. Gogoratu behar da, 1996az geroztik, goi-karguek jardueren aitorpen bat (izaera publikoa zuena) eta ondasunen eta ondare-eskubideen beste aitorpen bat (orain arte ezkutuko izaera izan duena) egiten dutela.

Legearen xedeak eta edukia

Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko Foru Legea Nafarroako Parlamentuak onartu zuen 2012ko ekainaren 21ean. Bere xedeen artean honako hauek nabarmentzen dira: Foru Komunitateko Administrazioaren eta hari menpekotuta dauden erakunde eta organismo publikoen jardueran gardentasuna; herritarrek Nafarroako Gobernuak eskura duen informaziora sarbidea edukitzeko eskubidea, informazio hori benetakoa eta inpartziala izango da; interes publikoan eragin zuzena edo zeharkakoa duten gaiei buruzko erabakiak hartzean parte hartzeko eskubidea, horretarako elkarrizketa irekia, gardena eta arrunta edukiz

Lege-testuak ezartzen du halaber, gardentasuna publizitate aktiboan nahiz administrazio-kudeaketan; publikoa izan behar duen informazioa, herritarren parte-hartzea eta kolaborazioa, administrazioaren arrazionalizazioa eta sinplifikazioa eta etika bat Gobernuaren ekintzan.

Nafarroa, bosgarren komunitatea gardentasunari dagokionez

Agerraldian zehar, Morras kontseilariak adierazi du Nazioarteko Gardentasuna Espainia erakundeak bigarren aldiz egindako Autonomia Erkidegoen Gardentasun-Indizean (INCAU), Nafarroak bosgarren postua lortu duela Espainiako eskualde guztien artean. Lehenengo azterketarekin alderatuz, 2010ean egin zena, Foru Komunitateak 11,3 puntu gehiago lortu ditu.

Indize horrek eskualdeetako gobernuen gardentasun-maila ebaluatzea du xede eta, baita, administrazioak herritarrei eta, oro har, gizarteari, eskaintzen dien informazioren gehikuntza bultzatzea ere.


Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa