(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bide Segurtasuneko Nafarroako Estrategia berria hiriguneetan, haur eta gazteengan, laneko joan-etorrietan eta ohiko errepideetan oinarrituko da ostirala, 2013.eko urtarrilak 4


Gaur goizean aurkeztu du Morrás kontseilariak eta 2020 arte arlo horretako Nafarroako Gobernuaren ekintza zehazten du


Transcripción textual del video

Lehendakaritzako, Justiziako eta Barneko kontseilari Javier Morrás Iturmendik Nafarroaren Bide Segurtasuneko Estrategia berria aurkeztu du gaur goizean prentsaurrekoan. Estrategia hori berriki onartu du Foru Gobernuak 2013 eta 2020 urteko arteko aldirako.

Aurkezpenean, Morrás kontseilariak –harekin batera Barneko zuzendari nagusi Patxi Fernández Elizalde izan da–, herritarren erantzukizun partekatua eskatu du, zirkulazioko istripuak "ez batira Administrazioaren arazo bat gizarte osoarena baizik". Gainera, "erabat ezinbestekotzat" jo du arlo horretako administrazioen eta eragileen arteko elkarlana.

Zubia

Zubia AP-15ean Ebro ibaiaren gainean, Castejonen.

Lehendakaritzako, Justiziako eta Barneko kontseilari Javier Morrás Iturmendik Nafarroaren Bide Segurtasuneko Estrategia berria aurkeztu du gaur goizean prentsaurrekoan. Estrategia hori berriki onartu du Foru Gobernuak 2013 eta 2020 urteko arteko aldirako.

Aurkezpenean, Morrás kontseilariak –harekin batera Barneko zuzendari nagusi Patxi Fernández Elizalde izan da–, herritarren erantzukizun partekatua eskatu du, zirkulazioko istripuak "ez batira Administrazioaren arazo bat gizarte osoarena baizik". Gainera, "erabat ezinbestekotzat" jo du arlo horretako administrazioen eta eragileen arteko elkarlana.

Alde horretatik, Morrás kontseilariak adierazi du estrategia hori egiteko orduan honako hauek parte hartu dutela, Morrásen Departamentuaz gain –Barneko Zuzendaritza Nagusia eta Foruzaingoaren bitartez–: Sustapen Departamentuak, Nafarroako Osasun Publiko eta Lan Osasuneko Institutuak, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren Lurralde Buruzagitzak eta Guardia Zibilak.


Autobia

Pirinioetako Autobia (A-21), Izko parean.

Estrategiaren helburuak

Ekimen horrekin, Nafarroako Gobernuak erabiltzaileak bide ahulenetatik babestu nahi ditu (haurrak, gazteak, nagusiak, oinezkoak eta txirrindulariak), hiriguneetan mugikortasun segurua sustatu, motorzaleen segurtasuna handitu, ohiko errepideetako segurtasuna optimizatu, lanari lotutako joan-etorrien segurtasuna handitu eta alkoholari nahiz abiadurari lotutako jokabideak hobetu.

Horretarako 200 jardunbide diseinatu ditu, eta haiek oinarritzen dira, bereziki, bide-segurtasuna hobetzen: hiriguneetan (haietako 54), haurrengan (41), gazteengan (27), lanari lotutako joan-etorrietan (22) eta ohiko errepideetan (21). Barnean sartzen dira ere alkoholari eta drogei (18), motorzaleei (17), abiadurari (15), txirrindulariei (14), oinezkoei (11), adin nagusikoei (11) eta garraiolari profesionalei (8) lotutako esku-hartzeak.

Tipologiaren arabera, jardunbideak eragina dute komunikazioan (55), bide-araudian eta haren betearazpenean (40), hezkuntzan eta prestakuntzan (22), azpiegituretan (27), enpresan eta garraio profesionalean (13), hiriguneetan (13), osasunean eta bide-segurtasunean (7), biktimetan (7), ikerketan eta ezagutzaren kudeaketan (6) eta koordinazio nahiz partaidetzan (6).

13 adierazle zenbagarri eta zientifiko

Bide-segurtasuneko estrategia berriak adierazitako helburuak lortzen direla egiaztatzeko, Nafarroako Gobernuak 13 adierazle zenbagarri eta zientifiko planteatu ditu. Haien artean daude: 2020an zirkulazioko istripuetan izandako hildakoen tasa murriztea, milioi bat biztanleko 37ren azpitik kokatuz (iaz tasa hori 69koa izan zen Nafarroan); zauritu larrien kopurua % 35 murriztea (2012an 65 izan ziren); eta harrapatzeengatik hildakoen kopurua % 30 jaistea (10 2012an).

Beste adierazle batzuk dira, ez dadila haur bat hil haurrei eusteko sistema bat ez erabili izanagatik; auto-gidari bat bera ere ez dadila hil hiriguneetan; ohiko errepidean bidetik ateratzeagatik izandako hildakoen kopurua % 30 murriztea; gidariak diren 18-24 urte arteko hildakoen edo zauritu larrien kopurua % 25 murriztea asteburuan; eta motorzaleak diren erabiltzaileen artean hildako eta zauritu larrien kopurua % 20 murriztea.

Azkenik, egiaztatuko da ere 64 urtetik gorakoen artean hildako gidarien kopurua % 10 gutxitzea; 15.000ra igotzea txirrindularien kopurua haien hilkortasun-tasa igo gabe; ausazko prebentzioko alkoholemia-kontroletan izandako positiboak % 1 murriztea, eta % 50era gutxitzea abiadura-muga 20 km/h-an gainditzen duten ibilgailu arinen portzentajea.

200 jardunbide jasotzen dira

Nafarroako Bide Segurtasuneko Estrategia 2013-2020ean 200 jardunbide zehatz jasotzen dira. Haien artean nabarmentzen dira, eskola-bide seguruak sustatzea, toki-erakundeekin batera; elkartrukerako sistemak sustatzea eta haurrei eusteko sistemak alokatzea; eta bizikletaz edo motorretan egindako joan-etorrietan segurtasun-neurriak sustatzea

Gainera, aukerako gidariaren eta edale pasiboaren irudia finkatuko da; alkoholdun edariak eta droga toxikoak kontsumitzeagatik zehapen penaletan berriro erortzen direnentzako errehabilitazio-programa bat sortuko da; eta gidatzeko gaitasunari eragin diezaioketen sendagaien ontzien barneko piktogramak zer esan nahi duen zabalduko da. Beste jardunbide aipagarri batzuk dira, zirkulazioko istripuen prebentzioa sartzea lantokietako lan-arriskuen prebentzioari buruzko prestakuntza-programetan eta bide-segurtasuneko planak sustatzea enpresetan.

Gainera, datozen zazpi urteotan, Nafarroako Gobernuak erantzuteko denbora hobetuko du zirkulazioko istripu bat artatzeko orduan, DGTarekin elkarlanean ariko da biktimentzako arreta-bulegoa sustatzeko garaian eta Nafarroako Bide Segurtasuneko Planaren jarraipen-batzordea sortuko du.

Bide-segurtasuneko aurreko estrategia

Bide-segurtasuneko estrategia berri horrek aurrekoa ordezten du. Azken hori Nafarroako Gobernuak onartu zuen 2005ean eta 2012an amaitu da. Indarrean izan den bitartean, zirkulazioko istripuetan hildakoen kopuruak % 48 egin du behera, 87tik 45era pasa da.

Ildo beretik, zauritu larrien kopuruak ere beheranzko joera izan du. Era horretan, eta azken lau urteak erreferentziatzat hartuz, zauritu larrien kopuruan 2009an 102 izan ziren eta 2012an 65 izan dira, hau da, % 36 gutxiago. Halaber, zauritu arinen kopurua % 24 murriztu da; 2009an 571 izan ziren eta 2012an, 432. Aldiz, 2009 eta 2012 artean zirkulazioko istripuen kopuruak % 9 egin du behera, guztira; hala, 3.689 ezbehar izan ziren 2009an, eta hiru urte geroago, berriz, 3.341.

Gogoratu behar da, Nafarroako Bide Segurtasuneko Estrategia 2005-2012aren helburu nagusia zela, 2001 eta 2010 urteen artean zirkulazioko istripuetan izandako hildakoen kopurua % 50 murriztea, garraioen Europako politikari buruzko Liburu Zuriari jarraiki eta Europako Bide Segurtasuneko Ekintza Programaren barnean. Helburu hori 2006an erdietsi zen eta bide-segurtasuneko aurreko estrategiaren gainerako indarraldian eutsi zaio.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Bide Segurtasuneko Estrategia 2013-2020
Estrategiaren aurkezpena
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa