(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Terrorismoa goresten duten eta udalek ezabatzen ez dituzten pintadak kentzen hasi dira ostirala, 2013.eko urtarrilak 11


Azaroan Nafarroako Gobernuaren eta Gobernu Ordezkaritzaren artean sinatutako protokoloaren arabera, hamar bat garbitu dira Arbizun eta Etxarri-Aranatzen


ETAren aldeko pintada bat kentzen, Arbizun.

Arbizun, Nafarroako Gobernuak kontratatutako langileek ETAren aldeko pintada bat kentzen. ( irudia handitu )

Nafarroako zenbait udalerritan dauden terrorismoa goretsi edo txalotzen duten pintadak kentzen hasi dira Arbizun eta Etxarri-Aranatzen gaur goizaldean (udal horietan pintada horiek garbitzeari uko egiten diote). Jarduera hori iragan azaroan Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Gobernu Ordezkaritzaren artean sinatutako protokoloaren barnean sartzen da.

Guardia Zibilaren txosten batean oinarrituz, Ordezkaritzak haiek garbitzea eskatu zuen duela hilabete baino gehiago, baina bi udalek ez zuten beren eskumena gauzatu. Haiek kentzeko emandako hilabeteko epea pasa ondoren, Nafarroako Gobernuak kontratatutako enpresa bateko langileek, Foruzainen laguntzarekin, hamar bat pintada kendu dituzte (garrantzi handienekoak).

Lan horiek mila euro inguruko kostua dute, eta Nafarroako Gobernuak udalei eskatuko die; izan ere, garbiketako zerbitzu publikoa emateko eskudunak dira. Ordaindu ezean, kopuru hori Nafarroako Zergetan Toki Ogasunen Partaidetzako Fondoko transferentzietatik kenduko da.

Segurtasun-indarrek –Polizia Nazionala, Guardia Zibila eta Foruzaingoa– ez dute aipamen terroristak egiten dituzten garrantzizko beste pintada edo pankartarik hauteman. Hautemanez gero, txostena aurkezten dute beren administrazioaren aurrean, eta azken hori dagokion udalari gogoratzeaz arduratzen da, hau da, epe bateko epean haiek garbitu edo kentzeko duen legezko betebeharraz.

Epea pasa ondoren, egiaztatzen da Nafarroako Gobernuaren edo Gobernuko Ordezkaritzaren eskaera gauzatu den. Hala ez bada, Foru Gobernuak pintadak garbitu eta kenduko ditu eta kostu ekonomikoa betearazten ez duen udalaren kargu geratuko da, Ordezkaritzak eta Gobernuak sinatutako protokoloa betez arlo horretan funtzioen bikoiztasunei amaiera emateko eta udalen tolerantziarekin amaitzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa