(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2012an 59 milioi bideratu ditu etxebizitza-arloko neurrietarako ostirala, 2013.eko urtarrilak 11

Gobernuak 2013an babestutako etxebizitzaren moduluaren prezioa izoztu du

Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak 59 milioi euro bideratu zituen 2012an etxebizitza-arloko neurrietarako. Hala azaldu du prentsaurrekoan Sustapeneko kontseilari Luis Zarraluqui-k. Hark adierazi du ere Nafarroako Gobernuak aurtengorako babestutako etxebizitzaren moduluaren prezioa izoztu duela prezioen etorkizuna eta eguneratze-formula aztertzeko xedez, aldi berean Nafarroan babestutako higiezinen merkatuaren etorkizuneko Foru Legearekin batera onar daitekeena.

2012ari dagokion etxebizitza-arloko balantzeari dagokionez, Sustapeneko titularrak azaldu du laguntzetarako 59 milioiak honako era honetan xehatzen direla: 26.624.671 birgaitzeko, 17.876.646 etxebizitza erosteko, 6.797.000 BOEn alokairu-maizterrei laguntzeko, 5.516.809 alokairuko sustatzaileentzat. 1.225.228 barneko berrikuntzetan, 394.742 birgaitzeei lotutako eraispenetarako, 289.324 gizarteratzeko etxebizitzan eta 111.469 lehengo maileguen sorospenetan.

Kontseilariak birgaitzerako 26,6 milioian gelditu da; izan ere, egungo krisi ekonomikoaren testuinguruan kontuan hartzeko zifra da, 2004an bideratu zena baino ia bikoitza da, krisia hasi aurretik. Bestalde, Ministerioak emandako datuen arabera, Nafarroa arlo horretan Estuko ranking-ean buru da, Kantabriaren atzetik soilik.

Alokairuan, orain xede horretarako 649 etxebizitza guztira eraikitzen ari dira. Kopuru horri Nafarroan dauden babestutako alokairuko 4.106 etxebizitza gehitu behar zaizkio, eta haietatik 1.153 Nasuvinsa enpresa publikoarenak dira eta, gainerakoa, sustatzaile pribatuena. Nasuvinsaren etxebizitzez gain, alokairuko parke publikoari Nafarroako Gobernuaren beste 45 eransten zaizkio; beraz, guztira 1.246 etxebizitza dira. Azkenik, Nafarroan 2012an 1.836 etxebizitza eraikitzen hasi ziren eta 2.844 amaitu ziren.

Babestutako etxebizitzako moduluaren prezioaren egonkortzea

Babestutako etxebizitza-moduluari dagokionez, kontseilariak azaldu du Comptosen Ganberak berriki ezagutzera eman duen txostenak kalkulatzen duela BOEen batez besteko etekina gutxienez % 11koa dela. Portzentaje hori Nafarroako Gobernuak 2004an egokitzat jotzen zuen % 7a baino dezente gorago dago eta, hortaz, ondorioztatzen da moduluaren prezioa % 3,5 inguru murriztu beharko zela.

Nolanahi ere, aipatu beharra dago 2004an finkatutako etekin-tarte hori eta egungo egoera ekonomikoa ikusita agian ez dela nahikoa; izan ere, finantza-erakundeek etekin-tarte hori duten sustapenak arriskuko operaziotzat jo ditzakete eta, beraz, ez finantzagarriak. Gainera, gehiegizko moduluaren murrizketak etxebizitzen kalitate-maila nabarmen okertzea ekar dezake etekinaren egoera hobetzeko.

Faktore horiek batuz, Nafarroako Gobernuak moduluaren prezioa izoztuko du 2013an egungo formularen arabera dagokion gehikuntza aplikatu beharrean, % 1,84koa izango zena, prezioen etorkizuna eta aplikatu beharreko formula aztertzeko xedearekin. Aldi berean, Sustapen Departamentua eragile sozial eta politikoekin partaidetza publikoko prozesu bat garatzen ari da etxebizitzaren araudi-esparruan aldaketa sortzeko.

2013rako ikuspegiak ea Sustapenetik hartu beharreko neurriak

Prentsaurrekoan, kontseilariak ere 2013an higiezinen merkatua ustez mugituko den zenbait giltzarrien berri eman du, egungo egoera ekonomikoa ikusita. Haien artean amaitutako eta hasitako etxebizitzen murrizketa dago, bai eta ustezko kontsumoaren jaitsiera ere.

Naolanahi ere, Zarraluqui-k adierazi du etxebizitzarako finantzaketaren errekuperazioa funtsezko elementua izango dela haren etorkizunerako. Horretarako, finantza-erakundeen saneamendua eta arrisku-sariaren murrizketa finantzaketa epe ertainean mugitzeko zantzu itxaropentsuak dira.

Egoera ikusirik, kontseilariak azaldu du 2013rako Nafarroako Gobernuaren asmoa dela zenbait neurri hartzea: birgaitzea diruz laguntzea, laguntza-dekretu berria idaztea, alokairuzko etxebizitzaren sustapenaren alde egitea, lurzoru publikoaren lagapena areagotzea azalerako eskubide-erregimenean, alokairuaren fiskalitatea hobetzea, birgaitzeak alokairuarekin duen lotura sustatzea edo eskuragarriagoa egingo duen erregimen bereziko babestutako etxebizitza-mota bat sortzea.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
NAFARROAKO ETXEBIZITZAREN EGOERA 2012.ppt
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa