(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 303.409 euro jarri du Altsasuko lotunean kaltetutako petrilak aldatzeko asteartea, 2013.eko urtarrilak 15


Ekialdeko petrilak hondatu dira neguan galtzadara isurtzen dituzten gatz urtugarrien ondorioz


Petrilak aldatzeko lanen irudia, Altsasuko lotunean. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak 303.409 euro jarri du A1 zubiaren ezkerraldean dauden petrilak aldatzeko (ibilgailuak ez erortzeko jarritako egitura), Iparraldeko Autobian Altsasuko lotunean, A-10, A-1397 (+300 kp-an) Donostiatik Iruñera doan adarrean.

Zubi hori gaineko pasabide bat da eta haren azpitik beste bi galtzada gurutzatzen dira maila ezberdinean. Maila ertainean dago Iruñetik Gasteiz alderako A-10 Autobia eta behealdean, A1a Gasteiz-Donostia noranzkoan. Sustapen Departamentuak eusteko sistema aldatzea erabaki zuen petrilak hondatu samarrak zeudela ikustean elur-garaian galtzadara isurtzen diren gatz urtugarrien ondorioz. Zubi horretan eusteko sistemak piezen arteko bereizketak zituen eta, horiei esker, ura petrilen faldoietatik erortzen zen pixkanaka apurtuz, eta beheko galtzadetan zirkulatzen ari ziren ibilgailuei txintxorrak eta hondakinak erortzen zitzaizkien.

Kontserbazio Zerbitzuak galtzaden gainean zeuden tokietan mantentze-lanak egin eta eusteko sareak jarri arren hondakinak ez erortzeko asmoz, petrilak aldatzeko erabakia hartu zen arazoa behin betikoz konpontze aldera. Kontratu publikoen Foru Legea betez, Sustapen Departamentuak espedientea izapidetu zuen prozedura negoziatuaren bidez eta publizitate komunitariorik gabe. Aurkeztutako eskaintzen artetik, kontratazio-mahaiak obrak Arián Construcción y Gestión de Infraestructuras, SA enpresak aurkeztutako prezio onenari esleitu zizkion esandako zenbatekoan eta 10 astetako egikaritze-epearekin. Enpresa horrek Nafarroan du egoitza, Aitzoainen (Goialde eraikina, Ururegaña industrialdea). Hala, obrak 2012ko urriaren 22an hasi ziren eta 2012ko abenduaren 30ean amaitu.

Konpontzeko proposamena

Hormigoizko petrilen kalteak orokorrak zirenez ezkerraldeko zubiko ia luzera guztian, petril guztiak aldatu ziren, baina soilik behealdean; izan ere, goialdea egoera on samarrean zegoen (hemen bakarrik ainguratze-tokietako pitzatutako morteroak dauden tokiak konpondu dira).
Irtenbide onena bezala eta dagoen lauza ez eraisteko, eusteko langa metaliko bat jartzea aukeratu da, eta hura zulagailuarekin lotutako berno nahiz urkilekin taulako lauzari ainguratzea proposatu da.

Petril metalikoa jarri ondoren, inposta metaliko bat ere jarri zen, eta hark zubiaren itxura hobetzen du. Dagoen kanalizazioa inposta metalikoaren azpian jarri da, kanpoaldean, ezin baitzuen jada espaloi azpitik joan.


Jarduketa egiten ari diren petrilen tokia. ( irudia handitu )


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa