(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gizarte-errentaren 484 hartzaileak 2012an kontratatu dira Nafarroako Gobernuak toki-erakundeei eta erakunde pribatuei emandako laguntzen bitartez osteguna, 2013.eko urtarrilak 31


Hala eman dute ezagutzera Goicoechea lehendakariordeak eta Alli kontseilariak Tafallan egin den jardunaldi batean


Mahaiko argazkia

Ezkerrerik eskuinera: Armendáriz, Herreros, Goicoechea lehendakariordea, Alli kontseilaria, García eta Oto. ( irudia handitu )

Gizarteratzeko errentaren eta gizarteratzeko nahiz laneratzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko laguntzen 484 hartzaile kontratatu dira 2012an, Nafarroako Gobernuak enpresei, irabazi-asmorik gabeko erakundeei eta toki-erakundeei emandako laguntzen bitartez.

Hala eman dute ezagutzera gaur goizean Tafallan lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari Lourdes Goicoechea Zubelzuk eta Gizarte Politiken kontseilari Íñigo Alli Martínezek, Nafarroako Gobernuak Zuzeneko Enplegu Aktiboa programaren inguruan antolatu duen jardunaldian, kontrataziorako laguntza horiei 2013an ematen zaien jarraipena dena.

Nafarroako Gobernuak guztira 2,01 milioi euro bideratu du 2012an kontratazio horiek finantzatzeko, eta gutxienez sei hilabeteko iraupena izan dute. Zehazki, 415 kontratu 96 toki-erakundetan izan dira, 67 7 enpresatan eta 2 irabazi-asmorik gabeko 2 erakundetan.

Bere agerraldian, Goicoechea lehendakariordeak adierazi duenez, "enplegagarritasunaren ibilbide onena da lana izatea da" eta, horregatik, Nafarroako Gobernuak, ekimen horren bidez, "lan-merkatuan sartzeko zailtasuna handienak dituztenei aukera ematen die".

Aldiz, Alli kontseilariak "sartze aktiboaren" aldeko apustua egin du gizarteratzeko era onena delakoan, eta Nafarroako Gobernuaren, toki-erakundeen, enpresen eta irabazi-asmorik gabeko erakundeen arteko elkarlanean sakontzea eskatu du.


Taldeko argazkia

Agintariek bertaratutako udal-ordezkariekin egindako taldeko argazkia. ( irudia handitu )

2012ko programaren balantzea

2012an programa horren bidez kontratatutako profilari dagokionez, % 62 gizonezkoak izan dira eta % 38 emakumezkoak. Haien zati handiena, % 71,18, 30 eta 49 urte artekoak dira, % 68 Nafarroakoak eta gainerakoa, atzerrikoak.

Bestalde, kontratatutako gizarteratzeko errenta-hartzaileen familia-unitateen osaketa ezberdina da enplegua duen pertsonaren sexuaren arabera. Hala, kontratatutako gizonezkoen % 55ak baino gehiago beraiek bakarrik osatutako familia-unitatekoak dira; nolanahi ere, emakumezkoen kasuan 2 edo 3 pertsonen unitateak nagusitzen dira, % 60.

Etxe horietan adingabekoen presentziari dagokionez, gizarteratze-errentaren titularra gizonezkoa denean bi herenek baino gehiagok ez dute familia-zamarik (% 68); bien bitartean, emakumezkoa bada adingabeko bat edo biren presentzia gehiengoa da familia-unitatean (% 61).

Nabarmendu behar da, laguntza horiei esker eta Nafarroako Enplegu Zerbitzutik izapidetutakoei esker toki-erakundeetan edo irabazi-asmorik gabekoetan langabeak kontratatzeko interes orokorreko eta sozialeko obra nahiz zerbitzuak egiteko, 1.024 pertsona kontratatu direla 2012an.

Jardunaldiaren garapena

Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioko lehendakari Mariano Herreros arduratu da Foru Komunitateko udal eta enpresetako ehun bat ordezkari bildu dituen jardunaldia irekitzeaz, Tafallako kultur etxean egin den ekitaldia. Jarraian, lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari Lourdes Goicoechea Zubelzuk Nafarroako Gobernuak babestutako gizarte-enpleguaren ekimen horiekin Nafarroako Gobernuak bilatzen dituen helburuen berri eman du.

Aldiz, Gizarte Politiken kontseilari Íñigo Alli Martínezek aurkeztu du, 2012an gizarte-errentak jaso zituztenak kontratatzeko enpresei, irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuei eta toki-erakundeei emandako laguntzen balantzea.

Jarraian, Tafallako udaleko gizarte-zerbitzuen zinegotzi Irene Armendáriz-ek; Castejóngo alkate Ana Yolanda Manrique-k; Eroski enpresako ordezkari Leyre Santos eta Kati Fernández-ek ekimen horrekin beren erakundeek zer esperientzia izan duten azaldu dute.

Azkenik, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari-gerente Mª Isabel García Malo-k eta Gizarte Politika eta Kontsumoko zuzendari nagusi Mariano Oto Vinués-ek aurtengorako Zuzeneko Enplegu Aktiboa programaren deialdiaren ezaugarri eta berrikuntza nagusiak zein diren aipatu ditu.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa