(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Asteazken honetan aurretik izena emateko epea zabalduko da DBH, Batxilergoa eta LHko mailetarako astelehena, 2013.eko apirilak 8


Eskaerak apirilaren 19a baino lehen aurkeztu ahal izango dira ikasi nahi den ikastetxean


Nafarroako Gobernuak asteazken honetan, apirilak 10, zabalduko du aurretik izena emateko epea 2013-2014 ikasturterako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH), Batxilergoan, Lanbide Heziketan (LH) eta Arte Plastikoetan eta Diseinuan. Eskaerak apirilaren 19ko 14:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira Foru Komunitatean maila horiek ematen dituzten ikastetxeetako batean.

DBH eta Batxilergoaren kasuan, eskaera egin beharko dute beren ikastetxeari esleitutakoa ez den beste zentro batean ikasketa horiek egin nahi dituzten sare publikoko ikasleek, bai eta matrikulatuta dauden zentroan beren ikasketekin jarraitzeko aukera ez duten sare kontzertatutakoek ere. LH eta Arte Plastiko eta Diseinuaren kasuan, ikasle guztiak aurretik izena eman beharko dute, derrigorrezkoaren ondoko ikasketak baitira.

Eskaera bakarra bete behar da, eta bertan guztira hiru aukera jarriko dira. Agiria lehen aukeratzat jo den ikastetxeko instalazioetan aurkeztu beharko da.

Onartuen behin betiko zerrendak argitaratu ondoren, matrikula-aldi bat finkatuko da, eta DBH nahiz Batxilergoaren kasuan ekainaren 28 eta uztailaren 12 artean izango da; LHko prestakuntza-zikloen eta Arte Plastiko eta Diseinuaren kasuan, uztailaren 15 eta 22 artean. Ohiko epean eskaera egin ahal ezin izan dutenentzat aurretiaz izena emateko aparteko aldi bat finkatuko da abuztua eta iraila artean.

Nafarroan DBH ematen duten 44 zentro daude (27 publiko eta 17 kontzertatu); 48k DBH eta Batxilergoa ematen dute (29 publiko eta 19 kontzertatu), eta 29k LH (21 publiko, 6 kontzertatu eta 2 kontzerturik gabe). 2013-2014 ikasturterako LHko zentroen hezkuntza-eskaintzak 86 ziklo barnean hartzen ditu, haietatik 81 presentzialak dira (50 goi-gradukoa eta 31 gradu ertainekoa) eta 5 urrutikoa(3 goi-gradukoa eta 2 gradu ertainekoa).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa