(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak programa bat aurkeztu du kualifikazio-maila txikiko 1.120 langabe prestatzeko ostirala, 2013.eko apirilak 12


Helburua beren gaitasunak hobetzea da lan-merkatuan sartzeko bidea errazteko


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak kualifikazio-maila txikiko langabeentzako prestakuntza-programa bat abian jarriko du datorren ikasturtean beren gaitasunak hobetzeko asmoz eta, horrekin, lan-merkatuan sartzeko aukera erraztea. Guztira, urtean 1.120 plaza eskainiko dira Altsasu, Lizarra, Iruña, Zangoza, Tafalla eta Tuterako helduentzako oinarrizko hezkuntzako ikasgela eta zentro publikoetan.

Programak kolektibo hori prestatuko du profesionaltasun ziurtagirietan gehien eskatzen diren funtsezko gaitasunetan –gaztelania, matematikak, digitala, teknologia eta 2. mailako zientziak (maila ertaina)–; era horretan, pertsona horiek ondoren Nafarroako Enplegu Zerbitzuak (NEZ) eskaintzen dituen 2. mailako profesionaltasun-ziurtagiriei lotutako ikastaroetan parte hartu ahal izango dute eta, horretarako, DBHko titulua edo 2. mailako oinarrizko eskumenak eskatzen da.

Pertsonak Nafarroako Enplegu Zerbitzuan.

Zenbait pertsona langabezia-txartelari zigilua jartzen Nafarroako Enplegu Zerbitzuan.

Nafarroako Gobernuak kualifikazio-maila txikiko langabeentzako prestakuntza-programa bat abian jarriko du datorren ikasturtean beren gaitasunak hobetzeko asmoz eta, horrekin, lan-merkatuan sartzeko aukera erraztea. Guztira, urtean 1.120 plaza eskainiko dira Altsasu, Lizarra, Iruña, Zangoza, Tafalla eta Tuterako helduentzako oinarrizko hezkuntzako ikasgela eta zentro publikoetan.

Programak kolektibo hori prestatuko du profesionaltasun ziurtagirietan gehien eskatzen diren funtsezko gaitasunetan –gaztelania, matematikak, digitala, teknologia eta 2. mailako zientziak (maila ertaina)–; era horretan, pertsona horiek ondoren Nafarroako Enplegu Zerbitzuak (NEZ) eskaintzen dituen 2. mailako profesionaltasun-ziurtagiriei lotutako ikastaroetan parte hartu ahal izango dute eta, horretarako, DBHko titulua edo 2. mailako oinarrizko eskumenak eskatzen da.

Kontuan hartu behar da krisi-testuinguru horretan kualifikazio txikiko lanpostuen eskaintza murrizten ari dela eta prestakuntza handiagoa eskatzen dutenena, handitzen. Espainiarako aurreikuspenen arabera, 2020an kualifikazio ertaineko lanpostuak kopuru guztiaren % 50 izango dira; 2011n % 23,1 ziren. Bien bitartean, kualifikazio txikikoak aldi horretan % 42,4tik % 15era murriztuko da. Goi-mailakoak % 35 inguruan jarraituko dute.

Programa Hezkuntza Departamentuaren eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren artean izenpetutako lankidetza-hitzarmenaren emaitza da, eta bertako ordezkari goren José Iribas Sánchez de Boado-k eta zuzendari-gerente María Isabel García Malo-k, hurrenez hurren, prentsaurreko bat eskaini dute gaur eguerdian Iruñean ekimenaren xehetasunen berri emateko, eta 2013ko irailean abiaraziko dena.

Ikastaroak helduen hezkuntzan esperientzia handia duten langileek eman eta ebaluatuko dituzte, eta lau hilez behingo modulu-formatu independentea izango dute, NEZan hautematen diren beharrei egokituta. 30 eta 60 ordu arteko iraupena izango dute eta bertan oinarrizkotzat jotzen diren gaitasunak irakatsiko dira: gaztelania, matematika, digitala, teknologia eta zientziak, esaterako.

Zehazki, urtean 400 plaza eskainiko dira Iruñeko José María Iribarren helduentzako oinarrizko hezkuntzako zentro publikoan, 12 modulutan banatuta; eta 480 plaza Altsasu, Lizarra, Zangoza eta Tafallako helduentzako oinarrizko hezkuntzako ikasgeletan, 24 modulutan banatuta (12 lau hilez behin).

Laguntzaileak Nafarroako Enplegu Zerbitzuko bulego-sarearen bidez eta bertako lan-orientatzaileen bidez erakarriko dira, eta baita zentro publikoen sarearen eta Hezkuntza Departamentuko helduen oinarrizko hezkuntzako ikasgelen bitartez ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa