(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sustapen Departamentuak atzo ekin zien N-121-A errepideko konponketa-lanei eta astebetean Irungo noranzkorako erreia irekita egotea espero da ostirala, 2013.eko maiatzak 3


Nafarroako Gobernuak obra horiek premiazkotzat jo ditu, garai bateko mendateko errepideak bideko zirkulazioa jasateko dituen arazoak direla-eta istripuak eragin baititzake


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak premiazkotzat jo ditu Iruña-Behobia N-121 A errepidean, 27+550 KPan izandako lur-jausia erretiratzeko obrak eta inausketako ezponda egonkortzeko obrak, kontuan hartuz NA-1210 toki-errepidean, lehengo Belateko mendatea, izan daitezkeen istripuen kopuruak gora egin dezakeela. Errepide hori ez dago prestatuta eta ezta egitura aldetik dimentsionatuta ere N-121-A errepidetik bideratutako zirkulazioa zenbait hilabetez jasateko.

Makinak N-121-A errepideko galtzadatik lurra kentzen. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak premiazkotzat jo ditu Iruña-Behobia N-121 A errepidean, 27+550 KPan izandako lur-jausia erretiratzeko obrak eta inausketako ezponda egonkortzeko obrak, kontuan hartuz NA-1210 toki-errepidean, lehengo Belateko mendatea, izan daitezkeen istripuen kopuruak gora egin dezakeela. Errepide hori ez dago prestatuta eta ezta egitura aldetik dimentsionatuta ere N-121-A errepidetik bideratutako zirkulazioa zenbait hilabetez jasateko.

Horregatik, beharrezko konponketa-obrak egingo dira N-121-A errepideko zirkulazioa lehenbailehen zabaltzeko. Lanak atzo, maiatzak 2, hasi ziren, eta hilabete batean amaituko direla aurreikusten da.

Bestalde, datorren astean bide horretatik iparralderako (Irun aldera) errei bat zabaltzeko azterketa egitea aurreikusten da, segurtasun-baldintzak bermatzea lortzen bada behintzat; horrenbestez, zirkulazio guztia Belateko mendatetik zirkulazioa bideratzeak sortzen duen kaltea hein batean minimizatu nahi da. Azkenean pasabide bat zabaltzea lortzen bada (Irun aldera), Iruña aldera datorren zirkulazioak bakarrik erabiltzen jarraituko du Belateko portuko aukerako ibilbidea.

Momentuz, zirkulazio guztia Belatetik joango da, nahiz eta Sustapen Departamentutik  zirkulazio astunari A-15 aukerako ibilbidetik joateko gomendioa egiten dien, portua ekiditeko eta ibilbide seguruago batetik joan daitezen.

Tunela ixteko orduan beste zenbait alditan egin izan denez, bertako zirkulaziorako Belateko tunelerako iparraldeko sarbidea irekiko da, Almandozko tunelaren bitartez.


Eusteko hesiak N-121-A errepidean. ( irudia handitu )

Larrialdiko prozedura

Espediente honetarako larrialdiko prozedura ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen, Kontratu Publikoei buruzkoaren, 44. artikuluan xedatutakoaren arabera hartu da. Foru Lege horrek arrisku larrian dauden egoeren espedienteak izapidetzeari erregimen berezi eta laburtua ezartzen die. Prozedura horri esker, lanak berehala kontrata daitezke aurrekontua zehaztasun osoz ezarri gabe eta mugarik jarri gabe; ez du aurretiazko izapiderik behar eta ezta gastuaren baimena ere; eta ez du aurrekontuaren erabilgarritasuna erkatu behar ere. Horrek guztiak obrei hasiera eman ahal izateko eskatzen den denbora hilabete batean edo bitan aurreztuko du.

Lanak Construcciones Mariezcurrena SL enpresari esleitu zaizkio. Enpresa hori jada Mugairiko Barrutiko errepideen Kontserbazio Integralaren esleipenduna da, eta azken horretakoa da birgaitzearen xede den zatia, eta obrak gauzatu arte ezingo da zenbatekoa zehaztu.

Gehiegizko zirkulazioa Belateko mendaterako

Zirkulazio-mozketa eta aukerako desbideratzearen seinaleztapena egin ondoren eta lehen ebaluazio baten ostean, Nafarroako Gobernuko Errepideen Kontserbazio Zerbitzuak gertakariaren larritasuna eta hark bide-segurtasunean duen eragina agerian utzi ditu. Izan ere, errepidea berriz martxan jartzen den arte, bertako zirkulazio guztiak (egunero 7.000 ibilgailu pasatzen dira, eta kopuru horren% 30 kamioiak dira; 2.104, 2012ko edukieraren arabera) NA-1210 tokiko errepidetik zirkulatu behar du, lehengo Belateko mendatetik; errepide hori 15 kilometro luze da, 15 metro baino gutxiagoko erradioko bihurguneak ditu, malda gogorrak, % 9 baino gehiagoko aldapak. Gainera, bertako ibilbide aldapatsua eta galtzada estua dela medio, ez dago prestatuta eta ezta egitura aldetik dimentsionatuta ere zirkulazioaren bi noranzkoetako zirkulazio handia zenbait hilabetez jasateko.

Segurtasun-bermeak dituzten jarduketak N-121-A errepideko lur-jausi berrien aurrean

Erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko errepidea lehenbailehen martxan jartzen ahalbidetuko duen konponketaren lehen analisi eta azterketa egin ondoren, jarraian laburbiltzen diren jarduketak egitea aurreikusi da:

- Lur-jausiko lurra eta harriak zabortegira erretiratzea.

- Zuhaitzak moztea eta lur-jausiko hasierako malkarra saneatzea (azalera erregularra utzi behar da, material bigunak, landaretza-hondakinak eta nahi ez diren beste material batzuk alde batera utzita).

- Azaleko eta sakoneko urak urak biltzea eta drainatzea.

- Lur-jausia gertatu den zonaldearen kartografia zehatza egitea.

- Lur-eremuaren kontsultak eta ikuskapenak geotekniako teknikari espezialistekin, izan daitezkeen irtenbideak kontrastatzeko (lagin eta zulaketen bidez lortzen joango diren datu berrien arabera…).

- Egonkortzea eta babestea ainguratze (buloiak), sare eta proiektatutako hormigoiaren bidez.

- Eusteko harri-lubeta jartzea oinarrian, eta, agian, beste harri-lubeta gehigarri bat altuera erdian.

Atzo, maiatzak 2, goizean goizetik lanei ekin zitzaien, eta jada lur-jausia gertatuko lekua kartografiatzen hasi ziren. Gainera, geotekniako teknikari espezialista batek lurra ikuskatu zuen izan zitezkeen irtenbideak aztertzen hasteko. Gaurtik aurrera, makinek galtzadako lurra kenduko dute.

Nabarmendu beharra dago ez dela kontua lurra eta arrokak kentzea bakarrik, baizik eta beharrezkoa dela aurrealde guztia egonkortzea izan daitezkeen lur-jausi berrien aurrean segurtasun-berme egokiak izateko. 

Jakina denez, apirilaren 29ko 10:40ean, eta Nafarroan urtarriletik izan ziren euriteen ondorioz, lur-jausi bat gertatu zen Iruña-Frantzia N-121 A errepideko 27+550 KPan (Behobian) dagoen inausketako ezpondan, Belateko tuneleko hegaldeko sarreratik 450 metrora. Galtzada guztia hartu zuen, errepide guztia moztu beharra izan zen eta zirkulazioa NA-1210 errepidetik bideratu beharra, Arraitzeko Bentak-Endarlatsa (Belateko lehengo mendatea). 2.000 metro2-ko lur-jausia NA-210 errepidetik 55 metrora gertatu zen eta N-121-A errepideko galtzada hartu zuen 8.000 m3 lur eta arroka mugitu zituen, bi noranzkoetako zirkulazioa eragotziz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Premiazko konponketa Belaten.pdf
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa