(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Kultura Kontseiluak Daniel Innerarity filosofoa proposatu du 2013ko Kulturaren Vianako Printzea Sarirako astelehena, 2013.eko maiatzak 6


Hautagaia Nafarroako UNESCO Zentroak aurkeztu du


Transcripción textual del video

Nafarroako Kultura Kontseiluak Daniel Innerarity filosofo bizkaitarra –Nafarroarekin lotura handia badu ere– proposatu du 2013ko Kulturaren Vianako Printzea Sarirako. Sari hori Nafarroako Gobernuak ematen du kultura-munduan garrantzitsuak diren pertsonen edo erakundeen ibilbidea aitortzeko eta erreferentzia direnak arte plastiko, literatura edo zientziaren sorkuntzan. 25.000 euroko saria da eta Nafarroako Gobernuak finantzatuta daude, Kultura Departamentuaren bitartez.

Epaia bigarren lehendakariorde eta Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako Juan Luis Sánchez de Muniáinek eman du ezagutzera epaimahaiak egindako deliberazioen ondoren, Nafarroako Jauregiko egongela-janlekuan bildu dena.

Daniel Innerarity filosofoa

Daniel Innerarity filosofoa. ( irudia handitu )

Nafarroako Kultura Kontseiluak Daniel Innerarity filosofo bizkaitarra –Nafarroarekin lotura handia badu ere– proposatu du 2013ko Kulturaren Vianako Printzea Sarirako. Sari hori Nafarroako Gobernuak ematen du kultura-munduan garrantzitsuak diren pertsonen edo erakundeen ibilbidea aitortzeko eta erreferentzia direnak arte plastiko, literatura edo zientziaren sorkuntzan. 25.000 euroko saria da eta Nafarroako Gobernuak finantzatuta daude, Kultura Departamentuaren bitartez.

Epaia bigarren lehendakariorde eta Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako Juan Luis Sánchez de Muniáinek eman du ezagutzera epaimahaiak egindako deliberazioen ondoren, Nafarroako Jauregiko egongela-janlekuan bildu dena.

Innerarityren hautagaitza Nafarroako Unesco Zentroak aurkeztu zuen, Espainiako Unesco Zentro eta Kluben Konfederazioaren barne dagoena.

Epaimahaiak filosofoaren pentsamendua gaur bizi dugun zalantzazko garaietara behar bezala egokitu dela azpimarratu du, bai eta haren ideiek estimuluari eta sorkuntzari egin dioten ekarpena ere, gizartea ilusionatzeko helburuarekin.

Filosofia politikoaren arloan sarituak egindako ikerketei esker, Europa mailan ospea izatea ekarri dio, eta hainbat sari jaso du. "Nouvelle Observatoire" aldizkariak 2004. urtean mundu guztian eragin handiena duten 25 pentsalariz osatutako zerrenda batean sartu zuen.

Daniel Innerarity Bilbon jaio zen 1959an, nahiz eta Iruñean bizi den 15 urte zituenetik. Filosofian doktore egin zen 1984an Nafarroako Unibertsitatean eta bertan irakasle izan zen 1987a arte. Gaur egun Euskal Herriko Unibertsitateko katedraduna da, eta Zientziaren Euskal Fundazioaren Ikerketako irakasle.


Nafarroako Kultura Kontseiluaren bilkura 2013ko Kulturaren Vianako Printzea Sariaren hautagai-proposamenerako. ( irudia handitu )

Bere ibilbidean zehar 17 liburu idatzi ditu eta 150 artikulu zientifiko. Gainera, ohiko kolaboratzailea da "El País", "Le Monde" eta "New York Times" egunkarietan, esaterako.

Innerarity bere idazle-lana ikerketa eta irakaskuntzarekin bateragarri egin ditu, eta irakasle izan da munduko unibertsitate garrantzitsuenetako batzuetan (Munich, Cambridge, Friburgo edo Sorbona).

Filosofoa nazioarteko aldizkari zientifiko batzuetako kontseiluko kide ere bada eta baita arte eta letren Europako akademia batzuetakoa ere.

Jasotako sarien artean daude: Saiakerako Miguel de Unamuno Saria (2002), Literaturako Sari Nazionala Saiakera modalitatean (2003), Saiakerako Espasa Saria (2004) eta Saiakerako Euskadi Saria (2012).  

Haren ekoizpen bibliografikotik nabarmendu behar dira: "Un mundo de todos y de nadie. Piratas, riesgos y redes en el nuevo desorden global" (Paidós, 2013); "Internet y el futuro de la democracia (Paidós 2012. con Serge Champeau), "La humanidad amenazada: gobernar los riesgos globales" ( Paidós, 2010, con Javier Solana), "El nuevo espacio público" (Espasa, 2006) eta"La sociedad invisible" (Espasa, 2004).

Saria banatzeko ekitaldia ekainean banatuko da. Sari hori urtero Asturiasko eta Vianako Printze Felipe de Borbón jaunak eman ohi du 1993. urtetik; 2004. urtetik aurrera berriz, ezkondu zen urtean, harekin batera, Asturiasko eta Vianako Printzesa Letizia Ortiz andrea izan ohi da. Ekitaldia tradizioz Leireko San Salvador Monasterioan ospatzen da eta bertan Nafarroako Erregeei omenaldia egiten zaie.

Izendatuak  

Irabazleaz gain, lehen edizio honetako finalistak honako hauek izan dira: Luis Bacaicoa Martich musikari eta konpositorea; Francisco Etxeberria auzitegi-medikua; Flamarique Ahizpak jota-abeslariak; José María Goicoechea Aizcorbe konpositore eta organo-jolea; Daniel Innerarity idazle eta filosofoa; Pedro Lozano Bartolozzi irakasle eta kazetaria; María Ángeles Mezquíriz Irujo arkeologoa eta Miguel de la Quadra Salcedo erreportari eta esploratzailea. 

Edizio honetan Nafarroako Gobernuak "Kulturaren Viana Printzea" Sarirako hautagaiek Foru Komunitatearekin izandako lotura errekuperatu du. Gogoratu behar da 2012an Nafarroako Gobernuak sariaren aurreko formatura itzuli zela, beste sarietatik bereiziz, Leireko Monasterioan.

Epaimahaia

Edizio honetan, gainera, epaimahaien osaketa aldatu da; Nafarroako Kultura Kontseiluko kideez osatu da osorik, Juan Luis Sánchez de Muniáin kontseilaria da bertako buru eta 20 kidek osatzen dute ospe handiko pertsonen artean eta Departamentuaren erantzukizunei lotutako hainbat jarduera kultural eta artistikotan ezagutza espezializatuak dituzten pertsonekin

Kontseiluaren zati bat 2012an berritu zen; orduan honako hauek sartu ziren: Villar Arellano Yangua liburuzaina; Kultura Kudeaketako espezialista Nieves Beloqui Ros; Madrilgo Matadero kultur zentroko kultur kudeatzaile eta zuzendari Pablo Berástegui Lozano; Luis Javier Fortún Pérez de Ciriza historialaria; Zuzenbideko historialari Mercedes Galán Lorda; Gabriel Imbuluzqueta Alcasena kazetaria eta Etnografian espezialista; Javier Itúrbide Díaz historialaria; Carmen Jusué Simonena historialaria; Tomás Muñoz pintorea eta Arte Ederetako doktorea , eta Joaquín Romero Roldán ekonomialaria eta kultur gerentea.

Kontseiluko kide izaten jarraitu zuten: Daniel Aldaya Marín poeta; Pablo Sarasate fundazioko lehendakariorde María Jesús Artaiz Zabalza; Ondare eta Nafarroako Artea Katedrako zuzendari Ricardo Fernández Gracia; Iñaki Fresán Zaratiegui baritonoa; Iruñeko Katedraleko artxibozain Julio Gorricho Moreno; Juan Gracia Armendáriz idazlea; Juan José Aquerreta Maestu pintorea, Ikus-entzunezkoen Nafarroako Institutuaren zuzendari-gerente Koldo Lasa Aristu; Llansó San Juan artxibozaina, eta Nafarroako Gobernuko Argitalpenen zuzendari Ricardo Pita Macaya.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa