(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bihar irekiko da zirkulazioarentzat N-121-A errepideko erreia Irungo noranzkoan, Belateko tunelen parean 

asteartea, 2013.eko maiatzak 7


Frantzia aldera doazen ibilgailuak irekitako erreitik joango dira eta Iruña alderako zirkulazioak mendateko lehengo errepidetik joaten jarraituko du


N-121-A errepideko lanak.

Sustapen Departamentuak Iruña-Behobia N-121-A errepideko iparralderako erreia bihar, maiatzak 8, irekiko du zirkulazioarentzat, Belateko tunelen zatian. Bide hori erabat itxita izan da iragan apirilaren 29an gertatutako lur-jausi baten ondorioz.

Irekitzeko erabakia zonaldearen azterketa sakona egin ondoren hartu da eta egiaztatu ondoren kaltetutako hegalaren egonkortasunerako beharrezko baldintzak betetzen direla. Neurri horrekin eta behin betiko irtenbidea aurkitu arte, Iruña alderako zirkulazioak Belateko mendatea NA-1210 errepidetik joaten jarraituko du, eta errepide horretako segurtasun-baldintzak ere hobetuko dira ibilbide horretan aurrez aurreko zirkulaziorik ez izatean.

Aldi berean, Sustapen Departamentuko teknikariek, geologo espezialistekin eta Construcciones Mariezcurrena enpresako langileekin batera (larrialdiko obren esleipenduna), lurraren zundaketekin amaitu dute gaur; zundaketa horiei esker, errepidea hartu zuen lurraren ezponda egonkortzeko behin betiko irtenbidea zein den jakin ahal izango da, hamar bat eguneko epean. Lehen azterketen arabera, errepidea hilabete batean erabat irekita izan daitekeela kalkulatzen da.

Konpontze-lanak

Jakina denez, apirilaren 29ko 10:40 aldera, eta Nafarroan urtarriletik izan ziren euriteen ondorioz, lur-jausi bat gertatu zen Iruña-Frantzia N-121 A errepideko 27+550 KPan (Behobian) dagoen inausketako ezpondan, Belateko tuneleko hegaldeko sarreratik 450 metrora. Galtzada guztia hartu zuen, errepide guztia moztu beharra izan zen eta zirkulazioa NA-1210 errepidetik bideratu beharra, Arraitzeko Bentak-Endarlatsa (Belateko lehengo mendatea). 2.000 metro2-ko lur-jausia NA-210 errepidetik 55 metrora gertatu zen eta N-121-A errepideko galtzada hartu zuen 8.000 m3 lur eta arroka mugitu zituen, bi noranzkoetako zirkulazioa eragotziz.

Nafarroako Gobernuak obra premiazkotzat jotzea erabaki zuen istripuak izateko zegoen arriskuagatik; izan ere, Belateko mendateko lehengo errepideak ezin du bide horretatik zirkulatzen duen trafiko guztia hartu.

Bidea konpontzeko lanetan galtzada garbitzeaz gain, ezinbestekoa da aurrealde guztia egonkortzea lur-jausi berrien aurrean segurtasuneko behar bezalako bermeak izate aldera. Zehazki, beharrezkoa da honako jarduketa hauek egitea.

- Lur-jausiko lurra eta harriak zabortegira erretiratzea.

- Zuhaitzak moztea eta lur-jausiko hasierako malkarra saneatzea (azalera erregularra utzi behar da, material bigunak, landaretza-hondakinak eta nahi ez diren beste material batzuk alde batera utzita).

- Azaleko eta sakoneko urak biltzea eta drainatzea.

- Lur-jausia gertatu den zonaldearen kartografia zehatza egitea.

- Lur-eremuaren kontsultak eta ikuskapenak geotekniako teknikari espezialistekin, izan daitezkeen irtenbideak kontrastatzeko (lagin eta zulaketen bidez lortzen joango diren datu berrien arabera…).

- Egonkortzea eta babestea ainguratze (buloiak), sare eta proiektatutako hormigoiaren bidez.

- Eusteko harri-lubeta jartzea oinarrian, eta, agian, beste harri-lubeta gehigarri bat altuera erdian.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa