(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Laboral Kutxak Elkartasunaren “Nafarroa” Nazioarteko Sariaren beste edizio bat deitu dute asteartea, 2013.eko maiatzak 7


25.000 euroko saria da eta Milurteko Garapen Helburuak lortzeko pertsonek edo erakundeek egindako ibilbidea aitortzen dute


Izenpetzearen unea

Ezkerretik eskuinera: Carbonero, Oto, Alli kontseilaria eta Cortajarena lankidetza-hitzarmenaren izenpetzean. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernua eta Laboral Kutxak Elkartasunaren "Nafarroa" Nazioarteko Sariaren beste edizio bat deitu dute. Sari horren helburua da, nazioarteko edozein lankidetza-arlotan pertsonek, gobernuz kanpoko erakundeek edo instituzioek egindako ibilbidea azpimarratzea eta aitortzea, bereziki Milurteko Garapen Helburuak lortzeko egindako ibilbidea.

Horrela ondoriozta daiteke Gizarte Politiken kontseilari Iñigo Alli eta Nafarroako Laboral Kutxa lurralde-zuzendariaren artean izenpetutako lankidetza-hitzarmenetik. Gaur goizean Iruñean egin den izenpetze-ekitaldian ere, Gizarte Politika eta Kontsumoko zuzendari nagusi Mariano Oto eta Pertsonak Garatzeko eta Gizarteratzeko Arreta Zerbitzuko zuzendari Andrés Carbonero izan dira.

Akordioaren arabera, Laboral Kutxak sariaren finantzaketa guztia bere gain hartuko du, 40.000 euro, bigarren urtez jarraian; 25.000 sarirako eta beste 15.000 haren kudeaketa-gastuetarako. Arrazoi hori dela eta, Alli kontseilariak Cortajarenari eskerrak eman dizkio finantza-erakunde horrek Elkartasunaren "Nafarroa" Nazioarteko Sariarekin jarraitzeko hartu duen konpromisoagatik, 2001ean sortu zena, egungo egoera ekonomikoa zaila izan arren.

Aldiz, Gizarte Politiken Departamentuak honako lan hauek egingo ditu: sariaren zabalkundea, epaimahairen eraketa eta antolaketa, hautagaien harrera eta azterketa eta saria banatzeko ekitaldia.

Ekimen horrekin Nafarroako Gobernuak eta Laboral Kutxak Foru Komunitateko biztanleak kontzientziatu eta sentsibilizatu nahi ditu honako honi buruz: herrialde eta herri txiroetako laguntza gutxien duten gizarte-sektoreen alde borondatezko lan solidarioak zer garrantzia duen.

Sariaren oinarriak

2013ko Elkartasunaren "Nafarroa" Nazioarteko Sariaren oinarriak Gizarte Politiken kontseilariaren foru-agindu batek arautzen ditu, eta laster batean argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Hautagaitzak abuztuaren 16a arte aurkeztu ahal izango dituzte erakunde publikoek, hezkuntzakoek kulturakoek, gizarte-erakundeek eta edozein herrialdetan legearen barnean eratutako GGKEek, bai eta antolakuntzak gonbidatzen dituen pertsona famatu edo erakundeetako ordezkariak ere. Nolanahi ere, haietako inork ezingo du bere hautagaitza aurkeztu.

Proposamenak Gizarte Politiken Departamentura bidaliko dira eta, haiekin batera, hautagaia den erakundearen datuen egiaztagiria, proiektua eta bere merezimenduak azaltzen dituen memoria, eta bestea edozein dokumentazio osagarria, hautagaitzari babesa emateko gutunak, adibidez.

Epaimahaia ospe handiko pertsona famatu eta profesionalen artetik hautatutako zazpi kidez osatuko da –epaimahaiburua eta sei kide– eta elkartasunaren munduan sentsibilitate berezia dutenak. Sari-banaketa ekitaldi publikoan egingo da saritua bertan izanik, ezinbesteko arrazoiak tartean ez badaude behintzat.

Aurreko edizioetako sarituak

2012ko Elkartasunaren "Nafarroa" Nazioarteko saria Mama Tunzak eskuratu zuen Mama Tunza Children's Centre proiektuagatik. Haren bidez, Nairobiko (Kenya) auzo txiroeneko 200 umezurtz baino gehiago zaintzen dira.

Aurreko urteetako edizioetan honako hauek jaso izan dute saria: Manuel Elkin Patarroyo zientifikoak (2011), Creative Handicrafts GKEak (2010), Aguarico-ko Bikariotza Apostolikoak (2009), Mama Samateh Saidy eta Wassu Gambia Kafo GKEak (2008), San Joan Jainkoarenaren anaiak (2007), Fedea eta Poza mugimenduak (2006), UNASO erakundeak (2005), Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuak (2004), Karitatearen Ahizpa Misiolariak (2003) eta Muhhamad Yunnus-ek (2002).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa