(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak ekonomia sozialeko enpresei 1,8 milioi euroko laguntza emango die 2013an ostirala, 2013.eko maiatzak 10


Barcina Lehendakariak enpleguari eusteko orduan sektore horrek duen jokabide "positiboagoa" azpimarratu du


Lehendakaritza-mahaia

Barcina Lehendakaria ANELen bilkurari itxiera ematen. Haren alboan, Ugalde (ezkerrean) eta Gallo (eskuinean). ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak gaur azpimarratu du Foru Gobernuak 1,8 milioi euroko laguntza emango diela ekonomia sozialeko enpresei (kooperatibak eta lan-sozietateak batez ere) 2013. urte honetan, enplegatuak kontratatzeko, inbertsioak gauzatzeko eta enpresa berriak sortzeko laguntza-deialdien bidez.

Yolanda Barcinak adierazpen horiek Nafarroako Lan Enpresen Elkartearen (ANEL) urteko bilkuraren itxiera-ekitaldian egin ditu. Elkarte horretan 165 enpresa daude eta enpresa horiek sartuta dauden sektoreak beste batzuk baino jokabide "positiboagoa" erakutsi dute enpleguari eusteko eta eta enplegua sortzeko orduan.

Lehendakariak emandako datuen arabera, Nafarroan ekonomia sozialeko 707 enpresak egiten dute lan, 9.000 lanpostu baino gehiagorekin. Azken urtean 48 enpresa berri sortu dira, 229 lanposturekin. ANELek bakarrik 24 enpresa berri sortzen lagundu du 2012an 167 lanpostu berri sortuz, eta aurtengo aurreikuspena beste 50 enpresa et 300 lanpostu sortzea da.

Lehendakariak sektore honen alde Nafarroako Gobernuak egindako "apustua" azpimarratu du "ahalmen" handia duelako "lanpostu egonkorrak sortzeko eta deslokalizazioaren arrisku txikiagoa duelako", erabakiak hartzeko garaian "langileen inplikazioa handiagoa delako" eta ekonomia sozialeko enpresetan birmoldatzea "irtenbide erreala eta gauzagarria delako krisian dauden enpresentzat".

Hain zuzen, Lehendakariak iragan astelehenean laguntza-lerro berri baten deialdia iragarri zuen, suspertze ekonomikorako eta enplegua sortzeko 38 neurri biltzen dituen sortaren barnean. 540.000 euroko laguntzak dira, eta ekonomia sozialeko enpresen sorrera sustatzea dute xede; irabazi-asmorik gabeko erakundeetan eragin berezia izango du, (erakunde horien helburu soziala ekonomia soziala sustatzea jasoko dena), eta eragina izango du ere, ekonomia sozialaren arloan enplegua sortzeko proiektuak sustatu nahi dituzten unibertsitateetan.

Ignacio Ugalde, ANELen lehendakari berria

Iruñeko Planetarioan egindako bilkuran, Ignacio Ugalde izendatu dute elkarteko lehendakari berria, Fagor Ederlan Navarra enpresako ordezkaria. Ekonomia sozialak zer garrantzi duen azpimarratu du Ugaldek "dituen emaitzengatik" eta "dituen giza balioengatik, esate baterako: pertsonen lehentasuna, enpleguaren aldeko apustua eta lurraldearekiko atxikimendua".

Ugalde Luis María Galloren ordez jarri da. Gallo azken zortzi urteetako lehendakaria izan da, eta aldi horretan enpresa-kideek beren langile-kopurua ia 600 pertsonatan gehitu dute, 3.050 langiletatik 3.643 pasatuz.

Gainera, ANELen zuzendaritza-batzordearen % 50 berritu da; bertan sartu dira, Muebles de Viana, S. Coop; Eseki, SAL eta Parquets German, SLL enpresak,

ANELen barnean 165 enpresa daude gaur egun, 3.643 lanposturekin, eta 400 milioi euroko fakturazioa du. Enpresa horiek iaz guztira 21 milioi euroko inbertsioak egin zituzten, hau da, 2011 urtearen aldean, % 15 gehiago.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa