(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakaria “inprobisaziorik eta aurreiritzirik gabeko” eztabaida zabaltzearen alde agertu da fiskalitatearen inguruan asteartea, 2013.eko maiatzak 14


Atzerapen ekonomikoari buruz adierazi du datuek "uzkurduraren azken astinaldien" aurrean gaudela iradokitzen dutela


Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak fiskalitateari buruz "ezinbestekoa eta eskatzen den eztabaida" zabaltzea proposatu du gaur" honako hauek aztertzeko xedearekin: tarifa batzuen igoeren "benetako" eraginkortasuna "inprobisaziorik eta aurreiritzirik gabe" aztertzeko, zerga-arintze "asko" sinplifikatu eta kentzeko eta aurrezten nahiz inbertitzen dutenak ez zigortzeko.

Yolanda Barcinak proposamen hori "Nafarroa eta ekonomia" lehen gosari eta mahai-inguruan egindako agerraldian planteatu du. Diario de Navarra eta Banco de Santanderrek antolatu du, eta Iruñeko hotel batean egin da "Nafarroa atzerapenetik irtetearen aurrean".

150 lagunen aurrean (gehienak enpresa-arloko ordezkariak), Nafarroako Lehendakariak adierazi du jakin diren datu ekonomikoek azken hilabeteotako Nafarroaren okertzearen "berezitasuna" eta "izaera iragankorra" iradokitzen dutela; hala, 2012ko jarduera ekonomikoan gertatutako "uzkurduraren azken astinaldietan" izango ginen.

Alde horretatik, iragarri du "erorketaren intentsitatea jaisten joango dela hurrengo hiruhilekoetan" 2013a % 1,2ko urteko uzkurdurarekin amaitzeko, eta "ziur asko jada hiru hilekoen arteko tasa positiboekin". 2014. urterako urteko hazkunde-tasa positiboak aurreikusi ditu, "% 1ean koka daitezkeenak gutxi gorabehera".

Aurrekontuaren egonkortasuna, baina "gehiegizko murrizketarik" gabe

Bestalde, Lehendakaria foruen diru-kutxetan izandako diru-sarreren beherakadaz aritu da. Murrizketa hori "ez da egoeraren araberakoa soilik, baita egiturazkoa ere", eta "ahalegin handia" egitera behartu izan da bi urtetan gastua 500 milioi euroan murrizteko, 2006ko aurrekontu-ekitaldiaren antzeko balioetara heldu arte.

Egoera horren aurrean, Yolanda Barcina aurrekontuaren eta fiskalitatearen egonkortasunaren alde agertu da, "horrek bistako kostu politikoak izan arren"; izan ere, kontrakoak "kezka, konfiantza eza eta, beraz, jarduera ekonomiko guztiarentzako kostuak" sortzen ditu. Nolanahi ere, ikuspegi "pragmatikoa" defendatu du, gehiegizko murrizketak" saihesteko; horrenbestez, oinarrizko zerbitzuak bermatuko dira eta kontsumoa nahiz hazkundea ez dira kaltetuko.

Kapitulu horretan, egiturazko erreformak egitearen alde azaldu da, "Nafarroako ekonomiaren hazkunde-ahalmena murrizketetatik eta eraginkortasun ezatik kanpo utziko dutenak".

Beste ekintza batzuen artean, administrazio publikoak modernizatzea proposatu du beraien produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzeko, eta hala "eraginkorrak izan daitezen, herritarrek beren esku uzten dituzten funtsen erabilera arduratsua izan dezaten eta gizartearen zerbitzura dagoen bokazioa argiarekin".

Alde horretatik, "desengainatuta" agertu da etorkizuneko kontratazio publikoetan lan-banaketaren proposamenak jaso duen erantzunagatik. Lehendakariaren aburuz, "sektore pribatuko eta kooperatiboko enpresa askok malgutasunaren aldeko ahalegin handiak egiten dituzten bitartean, gobernatzeko erantzukizuna ez duten alderdiek errealitatetik at geratu nahi dute".

Ekonomia sustatzeko ekintzak

Lehendakariak esan du "Europak ez dizkigula babak eltzetik aterako" eta "guk aurkitu beharko dugula krisialditik ateratzeko irtenbidea". Ildo horretan, aipatu du "protagonistak" enpresak eta herritarrak izan behar dutela, Administrazioaren laguntzarekin; azken horrek "enplegua eta aberastasunaren sorreran sektore pribatuari babesa emango dion jokabidea hartu behar du, gauzak errazteko eta bideratzen laguntzeko jokabidea".

Hazkunde hori errazteko, Yolanda Barcinak bere Gobernua lan egiten ari den hainbat ekintzaren berri eman du, esaterako: dinamizazio industriala, enpresa-inbertsio eta -berrikuntzarako laguntzak, Nafarroako Nazioarteko Plana, Nafarroako IV. Plan Teknologikoa, ekonomia sozialeko enpresak sortzeko laguntzak eta 2013-2015 aldirako Nafarroako Ekintzailetza Plana.

Azkenik, Lehendakariak Nafarroako ekonomiaren "egiturazko indarguneez" hitz egin du; haiei esker, "krisiaren eragina moteldu da", eta "guztion ahaleginarekin errekuperazio hobea izaten lagunduko dute".

Yolanda Barcinak honako hau azpimarratu du: industria-sektoreak zer pisu garrantzitsu duen, hau da, BPGaren % 28, Alemaniaren antzeko portzentajea; zerbitzu eta eraikuntzako sektoreenganako mendekotasun txikiagoa; Espainiako batez bestekoa bikoizten duten esportazioak; ikerketaren aldeko apustua (Nafarroa lehen hiru postuetan dago I+Gean egindako gastuan erkidegoak duen BPGarekin alderatuz); giza kapital "egokia"; finantzaketa-erregimen berezia ahalbidetzen duen foru-sistema. "Azken emaitza da Nafarroa bigarren eskualde lehiakorrena dela, Euskal Autonomia Erkidegoaren atzetik bakarrik", zehaztu du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa