(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Caja Navarra Fundazioaren estatutu berriek Foru Komunitateko aurrerabide sozial, ekonomiko eta kulturala bilatzen dute 9 pertsona independentek osatutako patronatuarekin asteazkena, 2013.eko maiatzak 15


Nafarroako Gobernuak Ekonomia Ministerioari araudiaren testua igortzea onartu du gaurko bilkuran ondoren erabakia hartzeko


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak Caja Navarra Fundazioaren estatutu berriak Ekonomia Ministerioari igortzea erabaki du gaurko bilkuran. Erakunde hori bederatzi kidek osatutako patronatuak zuzenduko du, ospe handiko pertsona independenteek osatuko dute, haien lana ez da ordainduko eta etika, gardentasuna nahiz kontu-ematea bermatuko duten gobernu onaren kodeari lotuko zaio.

Fundazioak Nafarroaren aurrerabide sozial, ekonomiko eta kulturala izango du xede eta, horretarako, hainbat jarduera eta ekintza sozial sustatu eta finantzatuko ditu askotariko sektore zabal batzuetan: zientifikoan, osasunekoan, kulturalean, sozialean, ingurumenekoan, kiroletakoan eta garapenaren lankidetzan, besteak beste.

CANen fatxada

Lehengo Caja Navarraren egoitzako fatxada.

Nafarroako Gobernuak Caja Navarra Fundazioaren estatutu berriak Ekonomia Ministerioari igortzea erabaki du gaurko bilkuran. Erakunde hori bederatzi kidek osatutako patronatuak zuzenduko du, ospe handiko pertsona independenteek osatuko dute, haien lana ez da ordainduko eta etika, gardentasuna nahiz kontu-ematea bermatuko duten gobernu onaren kodeari lotuko zaio.

Fundazioak Nafarroaren aurrerabide sozial, ekonomiko eta kulturala izango du xede eta, horretarako, hainbat jarduera eta ekintza sozial sustatu eta finantzatuko ditu askotariko sektore zabal batzuetan: zientifikoan, osasunekoan, kulturalean, sozialean, ingurumenekoan, kiroletakoan eta garapenaren lankidetzan, besteak beste.

Dokumentua Kudeaketa Batzordeak idatzi du eta Gobernuak onartu gaurko bilkuran. Batzorde horietako kideak dira: Aurrekontuen zuzendari nagusi Juan Franco, Ekonomian doktore eta Unibertsitate Publikoko irakasle titularra; Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko idazkari tekniko Pedro Ugalde, Zuzenbidean lizentziatuta eta karrerako funtzionarioa; eta Nafarroako Gobernuko Aholkularitza Juridikoko zuzendari José Antonio Razquin, Zuzenbidean doktorea eta karrerako funtzionarioa. Haiek guztiek iragan urtarrilean izendatu ziren, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilariaren Foru Aginduaren bidez, azaroaren 14ko 9/2012 Legean ezarritakoa betez; bertan ezartzen zen, aurrezki-kutxako organo guztiak desegitea eta kreditu-erakundeen erregistro berezian baja ematea finantza-negozioa eskualdatu eta handik bost hilabetera eta izaera bereziarekin fundazio ez bihurtzea.

Kudeaketa Batzordeari agindutako zeregina izan zen, estatutu berriak egitea eta erakundea izaera bereziko fundazio bihurtzea. Iragan apirilaren 29an, Kudeaketa Batzordeak dokumentua onartu zuen, eta orain Ministeriori igorri zaio negozia dezan eta ondoren baliozkotu dezan.

Fundazioak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren babes publikoa izaten jarraituko du eta baita Nafarroako Gobernuaren eta Iruñeko Udalaren erakunde fundatzaile izaera ere.

Dokumentuak bederatzi puntu jasotzen ditu, eta bertan finkatzen dira: fundazioaren izena eta izaera, haren jarduerak eta onuradunak, patronatuaren eta fundazioaren beste organo batzuen osaera, erregimen ekonomikoa eta gobernu onaren kodea.

Aurrerabide ekonomiko, sozial eta kulturalerako erakundea

Erakunde berriaren izena Caja Navarra Fundazioa izango da eta fundazio pribatua da, irabazi-asmorik gabekoa eta izaera berezikoa; Caja de Ahorros y Monte de Piedad de Navarraren bihurketarik dator, eta haren ondarea estatutuetan zehazten diren helburuetarako izango da: aurrerabide sozial, ekonomiko eta kulturala.

Helburu hori lortuko da, estatutuek adierazten dutenez, ekintza eta ongintzazko ekintzak eta gizarte-ekintzak sustatuz, finantzatuz eta zuzeneko edo zeharkako garapenarekin honako alor hauetan: laguntza eta gizarteratzea, osasuna, hezkuntza eta zientzia, ikerketa zientifikoa eta teknikoa, berrikuntza, ingurumenaren babesa, kultura eta kirola, boluntariotza, gizarte-ekintza eta -kohesioa, ondare historiko-artistikoa kontserbatzea eta hobetzea, garapenerako lankidetza eta laguntza humanitarioa eta finantza-hezkuntza sustatzea.

Patronoak: baldintzak eta bateraezintasunak

Patronatua fundazioaren gobernu, administrazio eta ordezkaritzako organo gorena da, eta fundazioaren helburuak betetzeko beharrezkoak diren ahalmen eta eskumen guztiak egikaritzea dagokio.

9 patronok osatuko dute, eta kargu horiek ondorengo ezaugarriak izango dituzte: pertsonalak eta eskuordetu ezin direnak; doakoak, ordaindu gabekoak; independenteak, inolako agintaldirik izan gabe; eta karguak berekin dituen etikaren bidetik eta erantzukizunez jokatuko dute.

Patronoek hainbat sektore ordeztuko dute eta honako era honetan izendatuko dira:

- Erakunde fundatzaileak. Bi patrono, bat Nafarroako Gobernuak izendatua eta bestea Iruñeko Udalak.

- Interes kolektiboen erakunde ordezkatzaileak Fundazioaren jarduketa-arloan: hiru patrono Nafarroako Parlamentuak izendatuko ditu enpresa, sindikatu eta unibertsitateko arloetan ospe profesional handia duten pertsonen artean

- Fundazioaren helburu sozialei lotutako ospe profesional handia duten pertsonak: hiru patrono Nafarroako Gobernuak izendatuko ditu arlo sozial, kultural eta laguntza-arloan ospe profesional handia duten pertsonen artean. Kasu horretan, Nafarroako Gobernuak pertsona bat hautatuko du Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluak, Nafarroako Kultura Kontseiluak eta Nafarroako Osasun Kontseiluak proposatutako hirukote bakoitzetik

- Finantza-arloan berariazko ezagutzak eta esperientzia dituen pertsona: patrono bat Nafarroako Gobernuak izendatuko du finantza-arloan berariazko ezagutza eta esperientzia egiaztatuta duten pertsonen artean.

Estatutuek patrono izateko baldintzak finkatzen ditu. Kasu horretan, berrikuntza patronoak dira, alde batetik, merkataritzako zintzotasuna eta zintzotasun profesionala eskatzea, eta bestetik, patronoaren zereginarekin bat datozen prestakuntza eta esperientzia. Gainera, ohiko bizitokia Nafarroan izatea eskatuko da, adinez nagusia izatea eta ezgaitua ez izatea.

Bateraezintasun-erregimen zorrotza finkatzen da ere, eta haien artean honako muga hauek azpimarratu behar dira: hautatutako edozein kargu politiko betetzea Europar Batasuneko, Estatuko, Autonomia Erkidegoetako eta Nafarroako Foru Komunitateko eta Toki Entitateetako erakundeetan; goi-kargu postua betetzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan, Estatuko Administrazio Orokorrean edo Toki Administrazioan, edo haiei lotutako edo haien mende diren sektore publiko, zuzenbide publiko edo pribatuko edozein erakundetan; eta kargu exekutiboa betetzea edo zuzendaritzako kide izatea alderdi politikoan, enpresa-elkartean eta sindikatuan.

Kargua 4 urterako da eta berrautatze bakarra aurreikusten da.

Patronatuak lehendakaria izango du, haien arteko patronoen aukeratuko dena; idazkari bat, patronoa ezin dena izan, baizik eta kanpokoa edo Fundazioko langilea izan daitekeen profesional kualifikatua.

Fundazioak beste bi organo izango ditu: Kontu-ikuskaritza eta Kontrolerako Batzordea, hiru patronok osatutakoa, eta zuzendari nagusia. Azken hori Patronatuak izendatu eta kenduko du kargutik, ez da patrono bat izango eta patronoen baldintza, bateraezintasun eta jarduketa-arauen erregimen bera bete beharko du.

Zuzendaritza nagusiari Fundazioaren ohiko zuzendaritza eta kudeaketa etengabearen funtzioak egokituko zaizkio, Patronatuaren goiko zuzendaritza eta ikuskaritzapean eta hark onartutako jarduketa-lerroekin bat etorriz.

Gobernu Onaren kodea

Estatutuek Gobernu Onaren Kodea ezartzen dute berrikuntza modura, eta etika, gardentasun nahiz kontu-emateen premisak jasotzen ditu. Horrekin, patronoen jokabide arduratsua ziurtatu nahi da.

Kode horrek ondorengo premisak jasotzen ditu:

a) Patronoen betebeharrak: patronoek beren karguak ordezkari leial baten ardurarekin beteko dituzte eta era kolegiatuan nahiz aktiboan jardungo dute.

b) Printzipioak eta jarduketarako arauak: Fundazioaren onuraren alde jardutea bakarrik, funtzioak zintzotasunez ete fede onarekin betetzea esku-hartzerik egin gabe objektibitateari eragin diezaiokeenean, etekinak edo abantailak lortzeko debekua patrono-izaera izateagatik eta ohikoak, sozialak edo kortesiazkoak ez diren opariak eman eta onartzeko debekua.

c) Interes-gatazka: bateraezintasunaren berariazko aurreikuspenaz gain, patronoak izan ditzakeen interes-gatazkako egoerak arautzen dira, eta gatazka horiek izan daitezke: zuzenekoak, haren gertuko senideengatik sortutakoak edo parte hartutako edo kontrolatutako sozietateen aldetik sortutakoak, kargua betetzen duen bitartean zintzotasuna eta inpartzialtasuna ziurtatzeko asmoz.

d) Patronoen erantzukizuna: Fundazioaren aurrean era solidarioan erantzuten dute legez kanpoko ekintzekin edo behar bezalako arduraz egindako ekintzekin sortutako kalte-galerengatik.

e) Fundazioan karguak ordainduta egikaritzeko aldi baterako debekua: patrono izateari utzi eta hurrengo bi urteetan, hura ezingo du kontratatu Fundazioak, haren erakunde parte-hartzaileak edo hark kontrolatutako erakundeek.

f) Publizitatea eta gardentasuna: fundazioaren zenbait ekintzaren publizitatea finkatuko da (kontuak, aurrekontuak, jarduketa-plana), beste ekintza batzuen publizitatea, eta kontratu-alorrean, ahal denean, publizitate, konkurrentzia, gardentasun, konfidentzialtasun, berdintasun eta diskriminaziorik gabeko printzipioak errespetatuko dira.

g) Kontuen ikuskaritza eta beste zenbait kontrol: kontuak ikuskaritza batek kontrolatuko ditu, Babesteko kontrol-ahalmenei kalterik egin gabe.

h) Gobernu Korporatiboaren urteko txostena: beharrezkoa denean, txosten hori argitaratu egin behar da eta agintari eskudunei jakinarazi, Aurrezki Kutxa eta Banku Fundazioen Legearen zirriborroaren aurreikuspenak jasotzen duena, eta egun izapidetze-fasean dagoena. Hori, izatekotan kontuekin batera aurkeztu behar den urteko memoria egiteari eta argitaratzeari kalterik egin gabe, eta memoria horren edukia zabaldu eta zehaztu egin da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa