(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NOGko Larrialdietako eraikin berria eta C Pabiloia 2013aren amaieran martxan jarriko dira asteartea, 2013.eko maiatzak 21


Nafarroako Gobernuak bi eraikinen ekipamendua 1,3 milioi euroan lizitatu ditu gaur


Transcripción textual del video

Nafarroako Ospitalegunearen Larrialdietako eraikin berria eta C Pabiloia 2013ko azken hiruhilekoan ekipatuta izango dira, eta, horrenbestez, jarraian martxan jarriko dira; hala adierazi du gaur Osasun kontseilari Marta Verak. Bi eraikinen ekipamenduaren lizitazioa, 1.396.858 eurokoa, Nafarroako Gobernuaren kontratazio-atarian gaur argitaratu dela iragarri du.

Nafarroako Ospitalegunearen Larrialdietako eraikin berria eta C Pabiloia 2013ko azken hiruhilekoan ekipatuta izango dira, eta, horrenbestez, jarraian martxan jarriko dira; hala adierazi du gaur Osasun kontseilari Marta Verak. Bi eraikinen ekipamenduaren lizitazioa, 1.396.858 eurokoa, Nafarroako Gobernuaren kontratazio-atarian gaur argitaratu dela iragarri du.

Larrialdietako eraikin berriaren kasuan, ekipamenduaren aurrekontua 2.399.870 eurokoa da, eta kopuru horretatik orain 520.050 euro lizitatu dira ekipamendu orokorrerako eta altzarietarako (mahaiak, aulkiak, armairuak, neurrira egindako altzariak erlaxatzeko guneetarako eta itxarote-geletarako, material suntsikorraren biltegirako ekipamendua, laneko eta logistikako orgak eta farmaziako ekipamendua). Laster, ekipo medikuak lizitatuko dira 1.879.820 euroan (medikuntzako gasen erregulatzaileak, arnasgailuak, desfibriladoreak, monitoreak, ORL ekipoak eta anestesiarako fibroskopioa, erradiodiagnostikoko ekipoak, X izpien ordenagailu bidezko ebakuntza anitzeko tomografia eta dopple ekografoa, besteak beste).

Eraikina lehengo Nafarroako Ospitaleko lurretan eraikita dago, eta gaur egun bi kokapen dituen NOGko larrialdi orokorren bateratzea ekarriko du. Eraikinaren 14.377 m2ko azalera erabilgarria du, eta kopuru horretatik 3.500 m2 berariaz larrialdietako zerbitzuetarako dira, egungo kokalekuen 1.500 m2-ren aurrean. Horri esker, aldi bereko arreta-ahalmena 25 pertsonatik 66ra pasako da. Gela eta eremu bereziak 8tik 15era pasako dira eta itxarote-guneak, 3tik 6ra. Larrialdi berriek bi zirkuitu izango dituzte: lehenengoa paziente arinentzat (A zirkuitua) eta bestea paziente larrientzat (B zirkuitua), eta erabilera anitzeko gela bat izango du hogeita hamar postutarako, eskaera ezberdinei egokitzeko eta paziente bikoitzak artatzeko larrialdi mediku bat gertatuko balitz ere.

Eraikin berriak, gainera, heliportu bat du zabaltzan, deskontaminazio-gela bat, isolamendurako gela bereziak, anbulantzien lurpeko aparkalekua heliporturako zuzeneko loturarekin eta anbulantzientzat nahiz oinezkoentzat bereizitako sarbideak.

C Pabiloia

Aldiz, C Pabiloiaren ekipamendurako aurreikusitako kostua 1.241.773 eurokoa da. Kopuru horretatik, 876.808 euro lizitatu dira orain ekipamendu orokorrerako (mahaiak, aulkia, bereizteko elementuak, apalak, armairuak, logistika eta laneko orgak, ospitaleratzeko besaulkiak…). Gainerakoa, 364.965 euro, ekipo teknikoei dagokiena (medikuntzako gasen erregulatzaileak, azterketa egiteko esku-oheak, tratamendurako besaulkiak, gaixoak mugitzeko garabiak eta ospitaleratzeko oheak, besteak beste) datozen egunotan lizitatuko dira.

Lehengo Nafarroako Ospitalean kokatuta, C Pabiloia pazienteen ospitaleratze-baldintzak hobetzeko asmoz eraiki zen, baina, denborarekin, eskaeraren igoerak eta zenbait esparruren bilakaerak espazioak berriz egokitzea gomendatu dute. Zehazki, eraikinaren beheko solairuan Onkologia Medikuaren eguneko ospitalea jarriko da; bigarren solairua Onkologia Medikuaren eta Erradioterapikoaren ospitaleratzerako izango da, bai eta Endokrinologia eta tratamendu metabolikoetarako ere. Azkenik, hirugarren solairuan Hematologia eta Erreumatologia zerbitzuetarako oheak jarriko dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa