(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak PSNri indarrak batzeko eskatu dio Foru Komunitatean PATen proiektuari jarraipena emateko asteartea, 2013.eko maiatzak 28


Barcina Lehendakariak azpimarratu du orain arte Estatuarekin sinatutakoari eutsi eta hobetu nahi duela, Nafarroa Europako korridorearekin lotzea lortzeko


Barcina Lehendakaria eta Sánchez de Muniáin eta Zarraluqui  kontseilariak, PSNren ordezkariekin.

Lehendakaria, Sánchez de Muniáin eta Zarraluqui kontseilariekin eta Herri Lanen zuzendari nagusi Nacho Nagore, PSNren ordezkariekin.

Nafarroako Gobernuaren Lehendakari Yolanda Barcinak Nafarroako Alderdi Sozialistari (PSN) Estatuarekiko negoziazioetan indarrak batzeko eskatu dio Foru Komunitatean Prestazio Handiko Trenaren (PHT) proiektuari jarraipena emateko. Barcina Lehendakariak eskaera hori gaur eguerdian egin dio, Nafarroako Jauregian PSNren idazkari nagusi Roberto Jiménezekin egin duen bileran. Bertan adierazi dio Nafarroari bere ekonomiaren orainarentzat eta etorkizunarentzat hain garrantzitsua den garapen hau izatea ukatu nahi diotenen aurrean "elkarrekin aritzeko erantzukizuna" dutela.

Bilkuran izan dira, gainera, Nafarroako Gobernuaren aldetik, lehendakariorde Juan Luis Sánchez de Muniáin; Herri Lanen kontseilari Luis Zarraluqui; Herri Lanen zuzendari Nacho Nagore; eta departamentuko idazkari nagusi tekniko Martín Orradre. PSNren aldetik idazkari nagusiarekin batera izan dira Maite Esporrín eta Jesús María Rodríguez.

Sánchez de Muniáin eta Zarraluqui kontseilariek prentsaurrekoan zehaztu dutenez, Nafarroan PATen planteamenduak funtsezko bi oinarri ditu. Lehena, Estatuarekin 2010ean jada sinatutakoari eutsi eta hobetzea Castejon-Ezkirotz zatiaren eraikuntza, Espainiako Gobernuak Nafarroan 675 milioi euro inbertitzea ekarriko duena. Hobekuntza izango litzateke Nafarroak hitzemandako lanen aurrerapena urtero eta automatikoki Hitzarmen Ekonomikotik deskontatzen saiatzea. Hala, ez litzateke interesik sortuko Nafarroak finantziazioa aurreratzeagatik eta dagozkion diru-kopuruak, egungo hitzarmenarekin ADIFen eskuetan daudenak, kobratzea ziurtatuko litzateke.

PATen bigarren oinarria da hitzarmen bidez Nafarroako PAT Mediterraneoko korridorearekin eta Euskadiko Y-rekin lotu dadin bermatzea. Bi konexio horiek, oraingoz, asmo-protokoloetan bakarrik daude jasota, hornidura ekonomiko, epe eta betearazpen-bermerik gabe. Puntu honetan,abiadura handiko konexio bati dagokionez Estatuaren aldetik epe labur eta ertainera konpromisorik ez dagoela ikusita, Nafarroako Gobernuak defendatzen duena da behin-behineko irtenbide posibilista bat sustatzea; hau da, egungo ibilbideetan hirugarren hari bat eraikitzea, Nafarroa Europako abiadura handiko korridorean integratzea ziurtatzeko, beste autonomia-erkidego batzuetatik igaroko liratekeen beste alternatiba batzuen ordez, baina abiadura handiko proiektuei etorkizunean gauzatzeko eutsiz.

Orain arteko jarduerak

Nafarroak eta Estatuak PATen alde egindako apustua Espainiako garraiorako sei azpiegitura-planetan eta Gobernu zentralak eta Nafarroako Gobernuak sinatutako hainbat dokumentutan jasota dago. Foru Gobernuaren asmoa da hitzarmen eta protokolo guztiak dokumentu bakar batean biltzea, lanak eta finantziazioa argitu eta konprometitu ahal izateko eta, hala, orain arte izandako atzerapenen aurrean burutzapen-epe batzuk ezarri ahal izateko.

Gaur egun, indarrean dago Nafarroako Gobernuak, Estatukoak eta ADIFek 2010eko apirilaren 9an sinatutako hitzarmena. Hitzarmen hau Castejon-Ezkirotz zatira mugatzen da eta epeei eta kostuei buruzko konpromisoak hartuta sinatu den hitzarmen bakarra da. Inbertsioa, guztira, 675 milioi eurokoa da. Hitzarmen horrek, zehazki, bost azpizatitan zatitzen ditu lanak: Castejón-Alesbes, Alesbes-Erriberri, Erriberri-Tafalla, Tafalla-Arrizabalaga, eta Arrizabalaga-Ezkirotz. Nafarroako Gobernuari dagokio proiektuak idaztea, desjabetze-espedienteen administrazio-kudeaketan laguntzea, obren burutzapena kontratatzea eta zuzendaritza fakultatiboaz arduratzea. Bestalde, Espainiako Gobernuari eta ADIFi dagozkie plataforma honen gaineko superegituraren lanak osatzea (zabalera europarreko trenbideak, beharrezkoak diren elektrifikazio eta instalazio guztiekin).

Hitzarmen hori garatuz, Nafarroako Gobernuak hasi ditu Castejon-Alesbes 1. zatiko lanak -Cadreita-Alesbes 1.2. azpizatia (8,578 km.) eta Castejon-Cadreita 1.1. azpizatia (6,195 km.)-. Alesbes-Erriberri 2. zatiaren (15,291 km.) eta Erriberri-Tafalla 3. zatiaren (14,676 km.) eraikuntza-proiektua idazteko fasean daude; 2012ko otsailean eta 2011ko azaroan, hurrenez hurren, ADIFek oinarrizko proiektuak onartu ondoren, eta orduz geroztik hitzarmenean aurreikusitako aurrekontua gainditzen zuelako geldirik egon ondoren, aurki proiektua jendaurrean jartzea aurreikusten da. Tafalla-Arrizabalaga 4. zatia (15,103 km.) idazteko fasean dago, ADIFek oinarrizko proiektua onartzeko zain, ondoren jendaurrean jartzeko. Eta Arrizabalaga-Ezkirotz 5. zatia (10,792 km.) Nafarroako Gobernua idazten ari da.

Hitzarmenen hitzarmena

Obren burutzapenean eta ADIFek egin beharreko izapideetan atzerapenak izan direnez, eta ibilbideak hegoaldetik (Zaragoza eta Plasencia de Jalón) nahiz iparraldetik (Euskadiko Y-rekiko konexioa) jarraipena izateko bermerik ez izatean, azken hilabeteotan Nafarroako Gobernuak orain arte sinatutako protokolo eta hitzarmen guztiak dokumentu bakar batean eguneratu eta bateratzea proposatu dio Sustapen Ministerioari, egungo egoera desblokeatu ahal izateko.

Hitzarmen berri honetan abiadura handiko Castejon-Ezkirotz ibilbidea eta bere konexioak eratuko lirateke, Kantauritik-Mediterraneorako korridorea Nafarroatik igarotzea ziurtatzeko. Hasiera batean konexioak egungo sarean sortutako hirugarren hari baten bidez egingo lirateke. Horretarako "O zati" berri bat idatzi eta burutu behar litzateke, egungo sarearekin lotzeko aukera emango duen Ebro ibaiaren gaineko zubia (Zaragoza-Altsasu/Alsasua). Ministerioak, bere aldetik, egokitu egin beharko du europar zabalera izango duen merkantzien garraiorako hirugarren hari batekin.

Era berean, hitzarmenak barnean hartuko luke Iruñeko egungo trenbide-kiribila eta geltoki berria kentzeko proiektua. Jarduera hori gaur egun Sustapen Ministerioak, ADIFek, Nafarroako Gobernuak eta "Abiadura handia-Iruñerria" Partzuergoak 2009ko maiatzaren 16an sinatutako protokolo batean bakarrik dago jasota; honek, halaber, 2004ko beste protokolo bat garatzen zuen. Indarrean dagoen dokumentuak ez ditu jasotzen Iruña barneko kiribila kentzeko datei eta egutegiei buruzko konpromisorik.

.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
PAT Nafarroan.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa