(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Erriberriko Antzerki Klasikoaren jaialdirako, Cultur programarako eta Lizarrako Antzinako Musika Asterako sarrerak online salgai jarri dira


asteazkena, 2013.eko maiatzak 29


Sarrerak gaurtik aurrera, maiatzak 29, www.culturanavarra.es webgunean eros daitezke eta programei buruzko informazioa bertan kontsulta daiteke


Gaur, maiatzak 29, Erriberriko Antzerki Klasikoaren jaialdiko, Cultur programako eta Lizarrako Antzinako Musika Asteko ikuskizunei dagozkien sarrerak eta abonuak online salgai jarri dira www.culturanavarra.es webgunearen bidez.

Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdiaren kasuan, sarrera askeak maiatzaren 29tik abuztuaren 3a bitarte salduko dira online, eta abonuak (Internetez bakarrik salduko dira), ekainaren 28a bitarte. Internetez erositako sarreren prezioak honako hauek dira: Jauregiko Bitxiak zikloa: 15 euro (12 euro gazte-txartelarekin), eta 6 edo 4 emanaldien abonuak eros daitezke 70 eta 48 euroan, hurrenez hurren. Bertako Klasikoak zikloko ikuskizunek 5 euro balio dute eta hiruko abonuak, 12 euro. Otro gran teatro del mundo familia-ikuskizuneko prezioa 6 eurokoa da, eta La venganza de Don Mendorena, 10 eurokoa. Sarrerak lehiatilan jaso daitezke edo salmenta-unean inprimatu. Lehiatilan uztailaren 16tik abuztuaren 3a bitarte salduko dira.

Cultur programari dagokionez, www.culturanavarra.es webgunean ere eros daitezke jada Flamenco hoy (abuztuak 1, Baluarte, 15 euro) ikuskizunerako sarrerak eta Carlos Nuñez (abuztuak 31, Tuterako Gaztambide antzokian, 18 euro) eta Ara Malikianen (irailak 1, Barañaingo Auditoriumean, 15 euro) emanaldietarako ere.

Halaber, www.culturanavarra.es webgunean ere eros daitezke jada Lizarrako Antzinako Musika Asteko kontzerturako sarrerak, irailaren 12tik 19ra egingo dena. San Miguelgo elizan egingo da Sevillako Orkestara Barrokoaren eskutik ("Arde el furor intrépido", hilak 14; "Del Sturm und Drrang al Clasicismo", hilak 16; eta "Música virtuosa del barroco tardío", hilak 18), 12 euroan (6 euro gazte-txartelarekin), eta 3 emanaldietarako abonuak erosteko aukera dago, 33 euroan (abuztuaren 14ra arte). Kontzertu egunean bertan ere erosi ahal izango dira emanaldia hasi baino ordubete lehenago arte, San Miguelgo elizan bertan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa