(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Erregeak omendu dira Asturiasko eta Vianako printze-printzesa Errege Gorentasunak bertan zirela osteguna, 2013.eko ekainak 6


Felipe jaunak lore gorriz osatutako koroa utzi du lehen subiranoen hilobiaren aurrean


Transcripción textual del video

Asturiasko eta Vianako printze-printzesa Errege Gorentasunak Leyreko monasterioko elizan Nafarroako Erregeei eskaini zaien Omenaldian parte hartu dute gaur goizean, 2013ko Kulturaren Vianako Printzea Saria Daniel Innerarity-ri emateko egin den ekitaldiaren ondoren. Ospakizun liturgikoa amaitzean, Felipe de Borbón jaunak lore gorriz osatutako koroia utzi du Nafarroako lehen erregeen gorpuzkinak dauden hilobiaren aurrean.

Felipe jaunak Nafarroako Erregeen hilobian eskainitako lore gorrien koroa ( irudia handitu )

Asturiasko eta Vianako printze-printzesa Errege Gorentasunak Leyreko monasterioko elizan Nafarroako Erregeei eskaini zaien Omenaldian parte hartu dute gaur goizean, 2013ko Kulturaren Vianako Printzea Saria Daniel Innerarity-ri emateko egin den ekitaldiaren ondoren. Ospakizun liturgikoa amaitzean, Felipe de Borbón jaunak lore gorriz osatutako koroia utzi du Nafarroako lehen erregeen gorpuzkinak dauden hilobiaren aurrean.

Ekitaldia 12:15ean hasi da absideen plazan, Monasterioko atearen alboan, aguaziltxoek osatutako segizioarekin eta eskaintzarako lore-koroa eramaten dutenak; gurtza tenpluan mantentzeko dohaintza sinbolikoa duen zilarrezko kutxa eramaten duen atezainarekin; arma eta mazolarien erregearekin eta U eran jarritako korporazioarekin, honako hauek osatutakoa: Nafarroako Gobernuko kideek, Foru Komunitateko eta Parlamentuko lehendakariek eta Felipe jauna eta Letizia andrea buru direla.

Segizioa Monasterioko kanpoaldeko galtzadatik joan da Speciosa Ateraino Tronpeta eta Atabalen Bandak "Marcha para la Entrada del Reyno" interpretatzen zuen bitartean. Atarian, Juan Manuel Apesteguía abade mitradun jaunak Felipe jauna eta Letizia andrea agurtu ditu, ur bedeinkatua eskainiz.

Abadia-elizan sartu ondoren, eta presbiterio alboko ohorezko aulkietan eserita zeudela, Felipe jauna eta Letizia andreak ospakizun liturgikoa jarraitu dute. Iruñeko Artzapezpiku eta Tuterako Gotzain Francisco Pérez González buru zela, eta meza monasterioko komunitate beneditarreko abade eta apaizek elkarrekin eman dutelarik.


Tenpluaren sarreran osatu den segizioa. ( irudia handitu )

Artzapezpikuak sermoian esan du "bizi dugun egoeren aurrean, komeni dela itxaropenari begiratzea, harekin dena gainditzen baita". Eta erantsi du ez zela benetako itxaropena izango norberaren interesak soilik bilatzen badira, "elkartasuna eta elkarri laguntzea beharrezkoa baita –nabarmendu du– lortzea ezinezkoa dirudien helburuetara heltzeko".

Amaitu du esanez "sufrimendua gainditzen jakin behar dugula" eta "errukiorrak" izateko gonbita luzatu du.

Ofertorioan, Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak zilarrezko kutxa duen erretilua (garai bateko Nafarroako Gorteek erabilitakoa bozketak egiteko) eman dio abadeari. Erretiluan Monasterioan gurtza mantentzeko erakundeek emandako dohaintza sinbolikoa dago .

Mezaren amaieran, Errege Gorentasunak, Barcina Lehendakariaren eta monasterioko abadearen laguntzarekin, Nafarroako lehen Erregeen hilobira joan dira; haien gorpuzkinak apaingarri metalikoekin dekoratutako egurrezko kutxa neogotiko batean zaintzen dira, eta Felipe jaunak lore gorriz osatutako koro bat utzi du bertan, eta koroan ondorengoa irakur zitekeen: "Felipe eta Letizia, Asturiasko eta Vianako printze-printzesak".

Hilobian Iruñeko erreinuko lehen erregeen, Nafarroako erreinuaren aitzindaria, gorpuzkinak gordetzen dira, eta haien artean daude: Iñigo Arista (Iruñeko lehen erregea, IX. mendea), García I Iñíguez (IX. mendea), Fortún Sánchez I (Iñiga dinastiako azken erregea,), Sancho I Garcés (X. mendea), García Sánchez I (X. mendea) eta Sancho Garcés II Abarca (X. mendea).

Ekitaldiaren musikaz Monasterioko Monjeeen Abesbatza eta Zangozako Nora Abesbatza (Bruno Jiménezek zuzendua) arduratu dira, eta honako pieza hauek interpretatu dituzte: Sarrera: Da pacem; Kyrie: Misa de Angelis; Aleluya: Aleluya (Pascual Aldave, 1924-2013); Ofertorioa: Salve Regina (Emile Wambach, 1854-1924); Sanctus: Misa de Angelis; Agnus Dei: Misa de Angelis; Komunioa: Sicut Cervus (G. L. de Palestrina, 1526-1594); Errespontsua: Requiem aeternam dona eis domine et lux paerpetua luceat eis (kantu gregorianoa); Amaiera: Nafarroako Ereserkia.

Ospakizun erlijiosoa amaituta, Felipe jaunak eta Letizia andreak bilera pribatu bat izan dute Daniel Innerarity-rekin eta haren senideekin, eta monasterioko klaustrora jo dute ekitaldietan izandako agintariei eta gonbidatuei egin zaien harreran parte hartzeko.

Leyreko ekitaldiak amaituta, Asturiasko eta Vianako printze-printzesak eta gainerako agintariak Castillo de Gorraiz (Eguesibar) jatetxera joan dira bazkaltzera. Honako menu hau dastatu dute: Tuterako zainzuriak eta orburuak, Nafarroako txekor-azpizuna edo itsas zapoa parrillan eta Ultzamako mamia postrean; hori guztia Nafarroako Jatorri Deiturako ardoekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa