(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

150 enpresa inguru aurkeztu dira Nafarroako Gobernua nazioartekotzeko laguntza-deialdietara osteguna, 2013.eko ekainak 20


Foru Gobernuak 650.000 euro erabiliko ditu enpresak elkartzeko, kanpoan sustatzeko eta merkatu berrietara iristeko aholkularitza-zerbitzuetarako


62 enpresa eta 26 enpresa-talde aurkeztu dira Gobernuak deitutako nazioartekotzeko laguntzen hiru deialdietara. 2013-2016 aldirako Nafarroako Nazioarteko Planaren barnean egindako hiru laguntza-lerro dira eta haietara aurkezteko epea azken egun hauetan amaitu da.

Gogoan izan behar da Nafarroako Gobernuak 250.000 euro erabili dituela nazioartekotze elkartuaren deialdirako, 200.000 zerbitzu espezializatuen deialdirako eta beste 200.000 kanpo-sustapenerako.

Zehazki, 21 enpresak deialdian interesa erakutsi dute beraien kanpo-sustapena finantzatzeko. ICEX Next-en osagarria den ekintza da, ETEei zuzendutako laguntza-programa eta beren negozioa nazioartekotu nahi dutenak edota beraien presentzia kanpoan finkatu. Nafarroako Gobernuaren deialdian aurkeztu ahal izango zuten, beren fakturazioaren % 30 gaindituko ez zuen esportazio-portzentajea duten enpresa nafarrak. Horrenbestez, laguntza nazioartekotzearen hasierako faseetan dauden enpresetarako da eta jada ICEX Next programa horretan onartuta daudenak.

Bestalde, nazioartekotze elkarturako laguntza-deialdiak 80 enpresatik gora ordezkatzen duten taldeen 26 eskaera jaso ditu. Kanpoko merkatu batean elkarrekin merkataritza-sarrera lortzea bilatzen duten enpresek osatutako aliantzak dira eta, finean, elkarrekin nazioartekotzen uzten duten proiektuak abiaraztea.

Azkenik, zerbitzu espezializatuen deialdia izan da jasotako 41 eskaeraren artean interes handiena sorrarazi duena. Laguntza horrekin enpresa nafarrei laguntza eman nahi zaie beren nazioarteko presentzia indartzeko, beraien produktuak edo zerbitzuak merkatu berrietara esportatuz, edo atzerrian finkatzeko. Horrenbestez, honako gastu hauek finantzatzen dira, esaterako: aholkularitza juridiko, kontable edo finantzarioaren kontratazioa; negozio-aholkularitza eta nazioarteko marketina; aholkularitza-kontratazioa homologazioaren eta ziurtagirien arloan…


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa