(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

N-121-A errepidea itxita egon da Bera parean hamar ordu baino gehiagoz luizi bat dela eta ostirala, 2013.eko ekainak 21


Ostiral honetan, 10:00etan, errepide horretako Belateko tunelen Irungo norabiderako erreia zabaldu da berriz


Errepidearen irudia

N-121-A errepideko galtzadara eroritako harriak, Bera parean. ( irudia handitu )

N-121-A errepidea (Iruña-Behobia) itxita egon da Bera parean (62. KP) 10 ordu baino gehiagoz, atzoko 18:18tik gaurko 04:55ak arte, luizi bat dela eta.

Berriz ireki ahal izan da gau guztian zehar Errepideen Kontserbazio Zerbitzuko langileak egin duten lanari esker; haiek, luizia gertatu zen lekutik gertu dagoen harrobi bateko zuzendaritzak emandako makinariaren laguntzarekin, bidea ixtea behartu zuten harri handiak galtzadatik kendu ahal izan dute.

Errepidea mozteak Iruña alderako sarrera eta irteerako joan-etorriak eragozten zituen saihesbideak jartzeko aukerarik ez izatean; horrek Nafarroako Gobernuak EAEko laguntza-zerbitzuei (SOS Deiak) laguntza eskatu behar izatea eragin zuen N-121-A zirkulaziorako itxita zegoen bitartean sor zitezkeen larrialdiei erantzuteko.

Irun alderako erreia berriz zabalik, Belaten

Bestalde, aurreikusita zegoenez, ostiral honetan,10:00etan, Belateko tunelen norabideko erreia zabaldu da berriz, Kontserbazio Zerbitzuak bidearen zati bat garbitu ondoren ekainaren 9an gertatutako azken luiziaren ondoren. Aldiz, Iruña alderako zirkulazioa Belateko mendateko errepidetik (NA-1210) bideratzen jarraitzen da.

Gogora ekarri behar da hegala egonkortzeko lanak ez direla amaitu eta eroritako materialen baldintzek, ur pila dutenak, galtzadatik erabat kentzea eragozten dutela meteorologia-baldintzak hobetzen ez diren bitartean; izan ere, makinaria ez da hegalaren erdialdera heltzen eta ura buztin artean dabil. Arrazoi hori dela eta, Sustapen Departamentuak zonalde horretan etengabeko kontrol eta zaintza jarri du 24 orduz, telebistako kamerekin eta langileak "in situ" jarriz.

www.incidenciascarreteras.navarra.es  webgunean eta 848 423 500 telefonoan Foru Komunitateko errepideen egoeraren informazio eguneratua eskaintzen da.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa