(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

42 zerbitzu-gutun gehiago inskribatu dira Nafarroako administrazio publikoek eskaintzen dituzten prestazioen kalitatea hobetzeko osteguna, 2013.eko ekainak 27


Kalitatezko kudeaketako tresna horietako ehun bat indarrean daude eta ia erdia hezkuntza-zentroei dagokie


Foru Komunitateko administrazio publikoen 2013ko lehen sei hilabete hauetan guztira 42 zerbitzu-gutun gehiago inskribatu ditu konpromiso eta adierazleekin eskaintzen dituzten prestazioen kalitatea hobetzeko, Nafarroako Gobernuaren politika nahiz zerbitzu publikoen ebaluazio-erregistroak egindako txostenetik ondorioztatzen denaren arabera.

Seihileko honetan erregistratutako zerbitzu-gutun guztietatik, 20 Hezkuntza Departamentuarenak dira, 14 Iruñeko Udalarenak, 5 Iruñerriko Mankomunitatearenak, 2 Gizarte Politiken Departamentuarenak eta 1 Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuarena.

Inskripzio berri horiekin 103 dira indarrean dauden zerbitzu-gutunak, eta haietatik 43 ikastetxe publikoei dagokie. Erregistroan ere kalitatearen beste kudeaketa-tresna batzuk ageri dira, eta haien artean zerbitzu publikoen kalitatearen 83 ebaluazio azpimarratu behar dira; eskaria analizatzeko nahiz asebetetze-mailaren 62 azterketa; 52 kexa eta iradokizun; eta politika publikoen 31 ebaluazio.

Guztira, 368 ekimen inskribatu dira politikak eta zerbitzu publikoak ebaluatzeko Erregistroan. Haietatik % 85 Nafarroako Gobernuarenak dira, % 12 toki-erakundeenak, % 1 enpresa publikoarenak eta % 2 beste administrazio batzuenak.

Politikak eta zerbitzu publikoak ebaluatzeko Erregistroa

Politikak eta zerbitzu publikoak ebaluatzeko Erregistroak jasotzen ditu, Nafarroako administrazio publikoek politika publikoen ebaluazioari buruz eta zabaltzeko asmoz beren zerbitzuen kalitateari buruz garatzen dituzten ekintzak.

Nahitaezkoa da Foru Komunitateko Administrazioaren edozein organok egiten dituen ekintzak inskribatzea, eta borondatezkoa toki-erakundeek, enpresa publikoek, fundazioek edo beste zenbait administraziok egiten dituzten ekintzetarako. Edozein herritar edo erakundek erregistro hori kontsulta dezake.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa