(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak Erriberriko San Pedroko elizaren Erdi Aroko dorrea zaharberritzeko obrak bisitatu ditu

astelehena, 2013.eko uztailak 1


Lanak Foru Gobernuak finantzatu ditu, eta milioi bat eurotik gora inbertitu du


dorrea

Zaharberritutako dorrearen ikuspegia. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak Erriberriko San Pedroko eliza bisitatu du astelehen honetan tenpluaren Erdi Aroko dorrearen zaharberritze-obrak amaitu direla-eta. Jarduketan Gobernuak 1.014.812 euro inbertitu du eta birmoldatze integrala egin da, dorrearen barnean nahiz kanpoaldean hobekuntzak eginez. Zehazki, sendotze eta zaharberritzeko lanak egikaritu dira kanpaien atalean, eskailera kiribilean, forjaketetan, hormetan, kontrahormetan, goiko orratzean eta apaintzeko elementuetan, eta argiak jarri dira barnean kanpandorrea mantentzeko eta zaintzeko. Dorrean egindako jarduketa, gainera, bigarren lehendakariorde eta Kulturako, Turismoko eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáin-ek bisitatu du, bai eta udal-ordezkariek ere, haien artean Erriberriko alkate Francisco Legaz zegoela.

Bisitan, Barcina Lehendakariak aipatu du zaharberritzea garrantzitsua dela Erriberrik Nafarroako turismoaren eta ondarearaen erreferentzia izaten jarrai dezan. Alde horretatik, udalerri hori urtetik urtera bisitatzen duten 150.000 turista inguru nabarmendu du, "ez soilik ondare historiko eta kultural paregabea oinordetzan hartu duelako; baizik eta zaintzen, zaharberritzen eta balioan jartzen jakin izan duelako, ardoaren, gastronomiaren eta kulturaren eskaintzarekin batera eta, batez ere, Erriberriko herritarrei esker, prozesu horretan ezinbestekoa den zerbait eskaintzen baitute: bisitariari harrera beroa egitea".

Bi eraikuntza

Dorre garaia izenarekin ere ezagutzen den Erdi Aroko dorrea garai ezberdinetako bi eraikuntzak osatzen dute: beheko atala, lau angeluko plantakoa, XIII. mendeko eliza tardo-erromatarraren elizen dorreari dagokiona, eta errematatzen duen orratz gotiko oktogonal berezia, ziur asko XIV. mendean erantsitakoa.

Dorrearen behe-solairua elizaren kota berean dago, eta bertan planta karratuko kapera dago gurutzeriako bobedarekin estalia, Campanaleko Ama Birjinari buruzkoa dena. Iragan mendeko berrogeiko hamarkadako horma-pinturekin dekoratuta egon zen Nafarroako Museoan erakusgai jartzeko. Gogoratu behar da San Pedroko eliza monumentu nazional izendatu zela 1975eko apirilaren 7ko ministro-aginduz.


Erriberri bisitatzen

Lehendakaria eta Sánchez de Muniáin kontseilaria beste agintari batzuekin egindako bisitan. ( irudia handitu )

Zaharberritzea

Hobekuntza-obrak 2012ko maiatzetik 2013ko ekaina artean gauzatu dira, Leopoldo Gil arkitektoaren eta Alicia Huarte aparejadorearen zuzendaritzapean. Lanak Construcciones Leache SL enpresak egin ditu.

Egindako jarduketa nagusiak honako hauek izan dira:

Eskailera kiribilean lehen hamasei mailak ordeztu dira, azken laurak eta ateburua, hondatuta baitzeuden. Halaber, kanpandorreko barnean, junturak saneatu dira, paramentuak garbitu eta hormak sendotu mortero bigunarekin. Gainera, dorreko bi forjaketak ordeztu dira, bai eta behatokira sartzeko eskailera ere.

Kanpaiak dauden ataleko kanpoaldean ere, zenbait lan egin da: harlanduak artekatzea eta birjartzea, fusteak birjartzea eta apaintzeko elementuak zaharberritzea –kapitelak eta harroinak–. Aipatu beharra dago dorreko itxitako zortzi baoetatik lau zati batean agerian jarri direla eta, orratzean, harlanduen goiko hamahiru ilarak berregin direla.

Azkenik, dorreetako apaintzeko elementuak zaharberritu dira, barnean –dorreko eta orratzeko mentsulak– nahiz kanpoan –bao erromatarren kapitelak eta harroinak, orratzaren gargolak, kapitelak, orratzaren leihatilak eta abar–.

Igualmente, en el exterior del cuerpo de campanas, se han realizado trabajos, como el cajeado y reposición de sillares, la reposición de fustes y la restauración de elementos ornamentales -capiteles y basas-. Cabe destacar que se han descubierto parcialmente cuatro de los ocho vanos cerrados de la torre y que, en la aguja, se han rehecho las trece hiladas superiores de sillares.

Finalmente, se ha llevado a cabo la restauración de los elementos ornamentales de la torres, tanto en el interior -ménsulas de la torre y de la aguja- como en el exterior -capiteles y basas de los vanos románicos, gárgolas de la aguja, capiteles, ventanillas de la aguja, etc.-.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa