(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

700 lagunek baino gehiagok osatzen dute aurtengo udako basoko suteak itzaltzeko kanpainaren dispositiboa

asteartea, 2013.eko uztailak 2


ANE pixkanaka laguntzeko langileak eta aireko baliabideak sartzen joan da ekainaren 11tik aurrera


Suhiltzaileak lanean

Bi suhiltzaile aurreko basoko sute bat itzaltzeko lanetan.

Aurtengo udarako Nafarroako Gobernuak diseinatutako basoko suteak prebenitzeko nahiz itzaltzeko kanpainan 420 suhiltzaile profesionalek, 150 suhiltzaile boluntariok eta hilabete hauetarako berariaz kontratatutako 150 laguntzailek parte hartuko dute.

Horiek guztiak pixkanaka sartzen joan dira iragan ekiainaren 11tik eta irailaren 30a arte ariko dira lanean. Nafarroako Larrialdietako Agentziako langileez gain, kanpaina honetan Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazio Departamentuko teknikariek ere esku hartzen dute.

Aurreko urtearekin alderatuz, aurtengo udan Jurramendi, El Perdón, Higa de Monreal eta Arangoitiko behatokietako lau zaintza-postuak ez dira jarriko. ANEren arabera, "teknologia berriek eta telefono mugikorrek eskaintzen dituzten erraztasunek edozein herritarrek izan daitekeen sute baten berri 112-SOS Navarra deitu ahal izateko, baliabide hori beharrezkoa ez izatea dakar".

Baliabide materialei dagokienez, Nafarroako Larrialdietako Agentziak zamako hegazkin bat izango du lurrean, hiru helikoptero, landako autoponpaketako 25 ibilgailu, 2.500 litro ureko bolumenarekin; 2.500 litroko basoko 25 autoponpa ere; bost tanga-ibilgailu, bakoitza 12.000 litrorekin; eta 54 ibilgailu langileak garraiatzeko.

Bestalde, Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuak kanpainan laguntza-lanak egingo dituzten teknikariak jarriko ditu eta, sute garrantzitsuen kasuan, sua itzaltzeko operatiboan basoko makinaria utziko du defentsako lanetan laguntza emateko.


Helikopteroa

Suhiltzaile bat ura garraiatzen duen Nafarroako Gobernuaren helikopteroetako bati begira.

Langileen sarrera

Astearte honetan, uztailak 2, 82 lagunek osatutako laguntzeko suhiltzaileen bigarren txandatik, jadanik uda honetarako Nafarroako Gobernuak aurreikusi duen basoko suteak prebenitzeko nahiz itzaltzeko kanpainaren baliabide guztiak martxan daude.

Langileak ekainaren 11n hasi ziren pixkanaka sartzen Basoko Esku-hartzearen Brigada Azkarra (BRIF) Milucera (Iruña) heldu ondoren. Helikopteroz garraiatutako talde hori 12 espezialistak eta 4 gidarik osatzen dute eta zerutik gertakariaren balorazio tridimentsionala egiteko gauza da, sutearen bilakaera ebaluatzeko gauza eta sua itzaltzeko estrategia baloratzeko. Gertakariaren puntu zehatza ere ezartzen dute eta 112-SOS Navarraren Larrialdien Kudeaketa Zentroari eta agintariei informazioa ematen diote aukera, sarbide, laguntza eta bestelakoen inguruan.

Bestalde, ekainaren 21ean laguntzeko suhiltzaileen lehen txanda sartu zen, 52 lagunek osatutakoa, Cordovillako (Galar) Etxe Nagusian eta Lizarra, Lodosa, Azkoien, Zangoza, Tafalla eta Tuterako eskualdeetako etxeetan.

Gainera, atzotik, uztailak 1, hirugarren helikoptero bat erabili ahal izango da, eta hura Nafarroako Gobernuak normalean erabiltzen dituen beste biei gehitzen zaie; horrekin batera, zamako hegazkin bat izango da lurrean (Air Tractor 802) Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak utzitakoa eta Noaingo aireportuan dagoena.

Aipatu behar da aurten suteak prebenitzeko eta itzaltzeko kanpainaren hasiera 10 egunez atzeratu dela udaberri honetan izandako euriteengatik.

Suteen prebentzioa nekazaritzako lanetan

Bilketa-kanpainaren hasieraren aurrean eta datozen egunetarako espero diren tenperatura altuen aurrean, Nafarroako Larrialdietako Agentziak nekazariei zenbait gomendio egin die landaretzaren sute-arriskua saihesteko.

Zereala biltzeko lanetan sortzen diren txinparten ondoriozko sute-arriskua areagotu egiten da hezetasun txiki samarreko baldintzetan eta estatistikoki 13:00ak eta 17:00ak bitarte pilatzen dira, intsolazio gehienezko aldian.

Hori dela eta, komeni da makinak edo haien errodamenduak gehiegi ez berotzea eta elektrizitate estatikoaren pilatzea lurreko deskargagailuekin. Halaber, bero handiko egunetan edo % 30etik beherako hezetasun erlatiboarekin jarduera murriztea gomendatzen da, edo etetea beharrezkoa bada, 13:00ak eta 17:00ak bitartean.

ANEk ere nekazariei gomendatzen die makinen mantentze-lanetan zaintza areagotu dezaten. Hau da, lastoa egunero pilatzen den uzta-makinako gas-kolektorea eta beste puntu batzuk garbi dezaten. Gainera, ihes-hodiko gasaren irteera berraztertu behar da txinparta-itzaltzaileak behar bezala funtziona dezan.

Su-itzalgailuak eta ur-motxilak izatea ere gomendatzen da makinarian, zerealean edo lastoan suagatik esku-hartze bizkorra egin beharko bazen ere. Gainera, komeni da moztutako soro guztia kontrolatzen duen behatoki bat edukitzea izan daitezkeen su-hartzeak hautemateko.

Ahal den guztietan komeni da jadanik bildutako, bildu gabeko zonaldeen eta basoko lurraren arteko etenaldiak ziurtatzea. Horretarako, garrantzitsua da soro-tarte bat lantzea eremu horien inguruan diskoen goldeekin uztaren ondoren.

Malda dagoen lursailen mozte-operazioetan gomendagarria da mozketaren itxura apur bat igotzea uzta-makinaren bira egiten denean 13:00ak eta 17:00k bitartean lurrarekin eta egon daitezkeen harriekin kontaktua ekiditeko. Komeni da ere, patinaren behealdea nylonezko plantxekin edo beste material metaliko batekin estaltzea.

Azkenik, ANEk nekazariei gomendatzen die telefono mugikor bat eraman dezaten eta 112-SOS Navarrara berehala dei dezaten suteren bat gertatuz gero.

Prebentzioko beste ekimen batzuk

Izan daitezkeen suteak ekiditeko asmoz, Sustapen Departamentuak Nafarroako errepideen mantentze-lanen eta kontserbazioaren enpresa esleipendunei gomendio batzuk igorri dizkie, datozen hilabeteotan errepideen ertzetan egingo dituzten jardueretan segurtasun-neurriak zorroztu ditzaten: zaborra kentzea, hesiak eta seinaleak konpontzea… Beste agindu batzuen artean, su-itzalgailuak, ur-motxilak eta telefono mugikorrak izan ditzaten eskatzen die.

Bestalde, gogoratu behar da, laster Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazio Departamentuak foru-agindu bat argitaratuko duela; haren arabera, suaren erabilera mugatzen da landagunean basoan izan daitezkeen suteak prebenitzeko asmoz.

Landaretzako 1.600 hektarea erreta 2012an

Iragan udako basoko kanpaina landaretzako 1.639 hektarea erreta amaitu zen piztu ziren 536 suteetan. Hektarea horien % 78 honako leku hauetan izan ziren suteen erretako azalerari dagokio: Aras (966 hektarea), Ujué (237 hektarea), Zuñiga (51 hektarea) eta Sorauren -Ezkabarte- (24 hektarea).

Uztailean piztu ziren sute gehien, 183 (kopuru guztiaren % 34) eta 472 hektarea erre ziren. Jarraian, abuztua dator 139 sute eta erretako 1.020 hektarearekin.

Aipatu beharra dago 2012an Nafarroako landaretzaren sute-arriskua uda zati handienean handia edo oso handia izan zela meteorologia-baldintzengatik. Horren adibide da, alde batetik, ekain eta uztail artean 39 egunez jarraian ez zela prezipitaziorik erregistratu Nafarroako Gobernuak komunitateko hegoaldean eta erdialdean dituen estazioetan; eta bestetik, abuztuan izan ziren tenperatuta altuak, batez besteko historikoak hiru gradutan ere gainditu zituztenak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa