(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdiko ikastaroetan parte hartzeko izena emateko epeak zabalik jarraitzen du osteguna, 2013.eko uztailak 11


Erriberriko Errege Jauregiari, "El nombre de la rosa"-ren eszenografiari eta nobela historikoari lotutako gaiak aztertuko dira


Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako Departamentuak gogorarazi du, Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdiaren esparruan garatuko diren hiru uda-ikastaroetarako izena emateko epeak zabalik jarraitzen duela. Ikastaro horiek Iruñeko UHUNen laguntzarekin antolatu dira.

Errege Jauregiaren hondamen nahiz suntsiketaren bigarren mendeurrenaren ospakizunari buruzko ikastaroa da (1813-2013), eta hartarako izen-ematea uztailaren 16an amaituko da; "El nombre de la rosa"-ko ("Arrosaren izena") pertsonaien karakterizazio eta eszenografiaren inguruko bigarren ikastarorako izena uztailaren 18ra arte eman daiteke; nobela historikoari buruzko hitzaldi-ziklo baterako ere izena eman daiteke uztailaren 23ra arte.

Jarraian, programatutako hiru ikastaroen ezaugarri nagusiak zehazten dira:

Errege Jauregiaren hondamen nahiz suntsiketaren bigarren mendeurrenaren ospakizuna (1813-2013)

Ikastaro hori uztailaren 18an eta 19an egingo da, 19:00etatik 21:00etara. María Amatriáin Alonsok eta Javier Corcín Ortigosak zuzentzen dute. Gainera, uztailaren 19an, ostirala, 18:00etan Errege Jauregiko igeltsutegi gotiko-mudejarra bisitatuko da. Ikastaroak Errege Jauregiari buruzko ibilbide historikoa egingo du, bi bloke handitan. Haietako bat eraikuntzari eta haren egunerokotasunari buruzkoa (Erdi Aroa) eta bestea haren suntsipenari buruzkoa Independentziaren gerran (XIX. mendea) eta ondorengo berrezarpenari buruzkoa, XX. mende hasieran.

Iruñeko UHUNek partaidetzako diploma emango die saio guztietara joaten direnei, aldez aurretik eskatuta. Diploma jasotzeko interesa duten pertsonek uztailaren 16a bitarte izena eman beharko dute 948 243250 telefonoan edo honako helbide elektronikoan: cursosdeverano@pamplona.uned.es

"El nombre de la rosa"-ko pertsonaien karakterizazio eta eszenografia ezagutzea

Uztailaren 20rako, larunbata, 10:00etatik aurrera programatutako jardunaldi hau Dámaso Munárrizek zuzentzen du, Nafar Ateneoko geografo eta idazkariak. Tailerraren helburua ikusleak pertsonaien karakterizazioko eta eszenografiako diziplina anitzetako tekniketan trebatzea eta haren aplikazio praktikoa egitea da "El nombre de la rosa"-n ("Arrosaren izena"); obra horren antzerkirako egokitzapena gau horretan bertan egingo da Jaialdian.

Ikastaroa Erriberriko kultur etxean egingo da. Interesdunek uztailaren 18ra arte izena eman dezakete Nafar Ateneoko bulegoetan, 948275302 telefono-zenbakian edo ateneo@ateneonavarro.es helbidean, 15 €ko kuota da, eta haren barnean sartzen da: tailerrean parte-hartzea, poesia-errezitaldia, joan-etorrietarako autobusa eta, ekainaren 14a baino lehen izena eman zutenentzat soilik, La Cavan egingo den El nombre de la rosa" ("Arrosaren izena")-ren antzezpenerako sarrera.

Erreinu bateko mugak

Nobela historikoari buruzko hitzaldi-ziklo bat da, eta uztailaren 30etik abuztuaren 2a bitarte izango da, Erriberriko kultur etxean. Kazetari eta Diario de Navarra Irakurketa Klubeko koordinatzaile Belén Galindok zuzenduko du. Jardunaldietan mugaren gaia aztertuko da erreinuen arloan egile bakoitzaren eta haien obraren ikuspegitik. Lorenzo Mediano, Santiago Posteguillo, Carlos Aurensanz eta Toti Martínez de Lezeak parte hartuko dute, Maite Itoiz abeslariaren laguntzarekin.

Iruñeko UHUNek partaidetzako diploma emango die saio guztietara joaten direnei, aldez aurretik eskatuta. Diploma jasotzeko interesa duten pertsonek uztailaren 23a bitarte izena eman beharko dute 948 243250 telefonoan edo honako helbide elektronikoan: cursosdeverano@pamplona.uned.es


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa