(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

XIII. mendeko Mendebaldeko kulturari buruzko Lizarrako Erdi Aroko Azterketen 40. Astea hasi da asteartea, 2013.eko uztailak 16


Sánchez de Muniáin lehendakariordeak gaur inauguratu ditu haren sorreraren 50. urteurrena ospatzen duten jardunaldiak eta erakusketa


Udalerriko merkatariek antolatutako antzezlanek eta kale-animazioek osatu dute gaur jardunaldien irekiera. ( irudia handitu )

Lehendakariorde eta Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáinek zabaldu ditu gaur goizean Lizarrako Erdi Aroko Azterketen 40. Astea "XIII. mendeko kultura; igortzea, bitartekaritza eta audientzia", titulua duena. Diziplina arteko hurbilketa baten bidez, Europako hainbat unibertsitateko hizlariek XIII. mendeko Mendebaldeko kulturari buruz hausnartuko dute 80 ikasle baino gehiagoren aurrean. Erdi Aroko Azterketen Astea uztailaren 16tik 19ra egingo da eta San Juan zentroan izango du egoitza, Egako hiriko Foruen plazan dagoena.

Aurrez, kontseilariak Lizarrako kultur etxean erakutsiko den bilduma inauguratu du Lizarrako Erdi Aroko Azterketen Astearen 50. urteurrena ospatzen dela eta (1963an sortu zen); "50 urte –azaldu du Sánchez de Muniáinek– eta denbora horretan 40 edizio egin dira, Nafarroako Historiari buruzko milaka hitzaldirekin, mintegirekin eta aktarekin". Erakusketa beren ikerketekin topaketa ezberdinak aberastu dituztenei egindako omenaldia da, eta beren izen eta hitzaldiak biltzen dituen muntaia egiten du.

Ondoren, kontseilariak aurtengo 40. edizioa zabaldu du ofizialki, eta bertako programak hainbat gai jorratuko ditu, adibidez: kultur mezenasgoa, unibertsitateko irakaskuntza, erlijioaren kultur dimentsioa, edo kontsumo artistikoaren formak.

Kontseilaria Udalak, merkatariek, kultur elkarteek, Santiagoko bidearen lagunek eta oro har herritarrek urtetik urtera egiten duen lana ere aritu da, Asteen ospakizunean buru-belarri jarduten dutenak, programa era guztietako hainbat kultur ekintza osagarrirekin aberastuz. Haietan aurkitu zuen jatorria, hain zuzen, Antzinako Musikako Aste ezagunak, urtero Lizarran ere ospatzen dena.

Izan ere, aurreko edizioetan bezala, Erdi Aroko afari eta azokak, antzezlanak eta kaleko animazioak, erakusketak eta kontzertuak dira, hiriak hartzen dituen eta astezaleei babesten dien Lizarrako Merkatarien Elkarteak antolatutako ekintzetako batzuk bakarrik.


Kontseilaria eta Erdi Aroko Azterketen Astea antolatzen duen batzorde zientifikoko kideak. ( irudia handitu )

Astearen edizio honen laguntzaileak dira ere, Estella-Lizarrako Udala, Caja Rural de Navarra, Santiagoko bidearen Lagunen Elkartea eta Lizarrako Erdi Aroko Azterketen Zentroa.

Berrogeita hamar urtetako historia

Erdi Aroko Azterketen Asteak 1963an sortu ziren Lizarrako Santiagoko bidearen Lagunen Elkartearen eskutik. Orduko Nafarroako Foru Aldundiaren "Principe de Viana" Institutuaren laguntza jaso zuen berehala, eta, 1966. urtetik, haren gastuen nahiz antolaketaren zati garrantzitsuaz arduratu zen.

Lehen etapa hartan "udako unibertsitate" antzeko zerbait garatu nahi izan zen. Kultur ekintza osagarriak ere garatzen ziren, musika-arlokoak orokorrean, eta Ama Klaratarren Komentuan egiten ziren.

Kontseilariak agerraldian aipatu duenez, bere mende erdiko bizitzan Erdi Aroko Azterketen Astea erreferentzi bihurtu da Espainiako eta Europako mediebalismorako. "Settimana de Spolettorekin batera, Erdi Aroaren zirrikituak argitzeko lan egiten duten ikertzaile nahiz profesionalen nazioarteko hitzordu garrantzitsuena da".

Kontseilariak Lizarrako Astearen historia luzea aipatu du, José Mª Lacarra mediebalistaren zuzendaritza zientifikoa, Lizarrako Santiagoko bidearen Lagunen Elkartearen babesa, bertako zuzendari Francisco Berueteren ahalegina eta Principe de Viana erakundearen laguntza ekonomikoa nahiz babesa izan zuena.

Zenbait urtetako etenaldiaren ondoen, Asteak bere jarduerari heldu zion 1990ean. "Topaketa berrasmatu eta berriz jaio zen orientazio berri batekin, Nafarroako Gobernuko Kulturako Zuzendaritza Nagusiaren laguntzarekin, eta orduan sortutako Batzorde Zientifikoak eta bertako zuzendari Ángel Martín Duque jaunak asmatutakoa".

Sánchez de Muniáinek azaldu duenez, historian zehar topaketak era guztietako gaiak aztertu ditu: Europa krisiaren atarian: 1250-1350 (1994an),Teknologia eta gizartea: Erdi Aroko Europaren obra publiko handiak (1995ean); Botere publikoak Erdi Aroko Europan (1996), Gerra eta diplomazia mendebaldeko Europan:1280-1480 (2004), Higiezinen merkatua eta hiri-paisaiak Europako Mendebaldean (XI-XV mendeak) (2006) eta Migrazioko mugimenduak (VIII-XI mendeak), Aberatsak eta pobreak: oparotasuna eta deserrotzea Erdi Aroko Mendebaldean (2007), besteak beste.

Topaketak ere profesionalei balio izan die diziplina beraren gainean hausnartzeko. Hala, bere 25. edizioa ordura arte egindako XX. mendeko bigarren erdiko mediebalismoari buruzko balantze historiografiko garrantzitsuenetako baten agertokia izan zen. Hamar urte geroago, Astea Erdi Aroaren pertzepzio akademiko eta sozialean ere oinarritu zen.

Hiriak eta Asteek Santiago bidearekin duen lotura ere ez da ahaztu; gai hori hainbat ikuspegitatik jorratu da ere, esaterako: Bidaiariak, erromesak, merkatariak Erdi Aroko Mendebaldean (1991), Santiago bidea eta Espainiako espazioaren antolaketa (1993), edo Erdi Aroko ibilbideak eta Espainiako identitatea (2000).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa