(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ercillako iturriko edateko ur-araztegi berriak Larraun eta Lekunberriko 1.787 biztanleri ura hornituko die asteartea, 2013.eko uztailak 16


Barcina Lehendakariak inauguratu ditu instalazioak, eta Nafarroako Gobernuak 1,1 milioi euroko laguntza eman du haiek aurrera eramateko


Iribasko araztegia

Agintariak, Barcina Lehendakaria buru dela, Iribasko (Larraun) araztegi berrira egindako bisitaren une batean. ( irudia handitu )

Iribasen dagoen Ercillako iturriko edateko ura tratatzeko estazio berriak (ETAP) Iribas, Alli, Arruitz, Mugiro eta Etxarriko (Larraun) kontzejuetako eta Lekunberriko 1.787 biztanleri zerbitzua emango die; horiek guztiak Ercillako Ur Partzuergokoak dira. ETAP abian jarriz, iturriko uhertasun-arazoak desagertzen dira, bertako ezaugarri hidro-geologikoetatik sortutako arazoak, eta zonaldeko biztanle guztien ur-kontsumoaren kalitatea bermatzen da.

Instalazioak gaur goizean inauguratu ditu Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak eta 1.406.852 euroko aurrekontua izan dute; kopuru horretatik, Nafarroako Gobernuak 1.159.217 euro jarri ditu.

Ekitaldian parte hartu dute ere, Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari José Javier Esparzak; Toki Administrazioko zuzendari nagusi Francisco Pérez Arreguik; Lekunberriko alkate José María Ayerdik; Larraungo alkate Francisco Javier Legarrak eta Iribas nahiz Arruitz kontzejuetako lehendakari Juan Berasain eta Ramón Astiz-ek, hurrenez hurren.


Barcina Lehendakaria eta agintariak, oroigarrizko plakaren alboan. ( irudia handitu )

Ercillako Ur Partzuergoaren ETAP berria

Ercillako iturriko edateko ura tratatzeko estazio berriak segundoko 30 ur-litroko emaria edateko ur bihurtzeko ahalmena du dagozkion prozesu teknikoen bidez: emariaren iritsiera eta banaketako kontrola; nahasketa, koagulazioa eta malutapena; dekantazioa; hondar-ohearen gaineko iragazte irekia; esterilizazioa; lokatza kentzeko sistema (zentrifugazioa). Instalazio guztia eraikin batean dago, eta bertako ezaugarriek Ingurumenaren Zuzendaritza Nagusiak bere garaian jarritako eskakizunak betetzen dituzte. Gainera, zerbitzu osagarrietarako instalazioak ditu, kontrol-ekipoak eta teleagintea, eta ingurunea urbanizatu da.

Proiektuak, gainera, goiko gidatzea zerbitzuaren eskakizun berriei egokitzeko obrak barnean hartzen ditu, herritarrentzako ahoko ura eta Lekunberriko industrialderako ur gordinaren arteko bereizketa, adibidez.

Lanak Arian Hidroambiente ABEEk egin ditu, eta zuzendaritza fakultatiboa Cintec SLren kontu geratu da.

5,8 milioi edateko ur-araztegietarako

Gaur inauguratutako ETAPaz gain, edateko ur bihurtzeko beste zenbait proiektu daude abian. Zehazki, Leitzako planta eraikitzen ari da, eta, laster, Mairaga eta Ultzanuetako (Ultzama, Anue eta Odieta) mankomunitateetako planten obrak hasiko dira. Gainera, laster Urrotz-Villa, Izagaondoa, Lizoain eta Untzitiko udalei zerbitzua emango dien edateko ur-araztegia abian jartzea aurreikusten da. Guztira, jarduketa horietarako ia 8 milioi euro inbertitzea aurreikusten da, eta, kopuru horretatik, Nafarroako Gobernuak 5,8 milioi euro jarriko ditu.

2. argazki oina: ezkerretik eskuinera: José Javier Esparza; Francisco Javier Legarra (Larraun); Juan Berasain (Iribas); Barcina Lehendakaria; José María Ayerdi (Lekunberri); Francisco Pérez Arregui; eta Ramón Astiz (Arruitz).

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa