(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Amaitu da Belateko tuneleko hegoaldeko hegalaren ainguraketa-fasea osteguna, 2013.eko uztailak 18


Zarraluqui kontseilariak N-121-A errepide horren (Iruña-Behobia) konpontze-obrak ere bisitatu ditu


Zarraluqui kontseilaria Belateko tuneleko hegoaldeko euste-lanak bisitatzen. ( irudia handitu )

Sustapen kontseilari Luis Zarraluquik Belateko tuneleko hegoaldeko euste-lanak nola doazen ikusten izan da, N-121-A errepidean. Urteko lehen hilabeteetan zehar izandako euriteek sortutako zenbait luizik kaltetuta utzi zuten errepide hori. Obrak osorik abuztuaren amaieran amaituta egotea aurreikusten da. Kontseilariarekin batera izan dira, Obra Publikoetako zuzendari nagusi Ignacio Nagore eta Kontserbazio Zerbitzuko langileak. Itzuleran, Zarraluquik N-121-A eta NA-411ren arteko lotuneko 7. adarraren inguruan egindako obrak bisitatu ditu, Ostitzeko saihesbiderik hurbil; bertan galtzada hondoratu zen lurrean ur gehiegi izateagatik. Lanek 185.000 euroko kostua izan dute.

Hegala ainguratzeko fasea

Gaur egun, Sustapen Departamentuko langileak eta esleipendun enpresa Iruña-Behobia N-121-A errepideko 27+550 KPan ezponda egonkortzeko lanak egiten ari dira, apirilaren 14 eta 15ean tunelaren hegoaldeko ahoan zenbait luizi jasan baitzituen. Une hartan, ezpondari eusten zion harri-lubetako azal baten harri batzuk erori egin ziren. Departamentuko langileak eroritako materiala kentzeko nahiz mugitutako harri-lubetan aritu ziren lanean, nahiz eta euriteek egoera areagotu zuten apirilaren 29an, maiatzaren 18an eta ekainaren 9an izandako luizien ondorioz.

Construcciones Mariezcurrena SA emakidaduna egonkortzeko lanak egiten ari da, funtsean, 60 metro luzeko 120 mikropiloteko ainguratutako pantaila bat eraikitzeko, izandako luiziarekin zeharka jarrita eta malkarretik 13 bat metrora, hark hegalaren goialdera jarrai ez dezan eta NA-1210 errepidera hel ez dadin, Belateko lehengo mendatera, hain zuzen.

Mikropiloteek 200 mm-ko diametroa dute eta 20 eta 30 metro arteko luzera, ardatzen artean 0,50 metro arteko tartearekin. Guztira, mikropiloteen 2.580 metro lineal dira.


Tunelaren hegoaldeko hegala egonkortzeko mikropiloteen pantailaren irudia. ( irudia handitu )

Mikropiloteen pantaila hori lurrari ainguratuko zaio buloien bi lineekin, 25 tonatan tenkatuta eta piloteen burutik 1,50 eta 6,50 metrora kokatutako bi banaketa-habetan jarrita hurrenez hurren. Ainguratzeak 40 metrotaraino helduko dira eta haien arteko distantzia 2,50 metrokoa izango da. Ondoren, ikusten den pantaila guztia proiektatutako hormigoiarekin beteko da, sarearekin sendotuta eta horma-zuloekin drainatuta.

Mikropiloteen pantaila gauzatuta eroritako eta oraindik ezpondan dagoen lur-masa guztia kenduko da, eta ura jasoko da sardinezurka drainen bidez, ezpondatik libre zirkula ez dezan.

Eroritako zonalde guztia material iragazkiarekin drainatu eta bete ondoren, luiziaren oinarrian larri-lubetako horma berri bat eraikiko da, N-121-A errepidearen alboan.

Gaur arte, 2012ko uztailaren 18a, pantaila ia osorik egikaritu da, bai eta lotzeko habea nahiz ainguratzeen banaketako lehen habea ere, eta bigarren habea egikaritzen ari dira. 

Hurbil dagoen dorre elektriko baten zimendatzeko errefortzua ere egin da kaltetutako zonaldearen buloien eta gunitatuen bidez.

Egonkortzeko lehen fase hori uztailaren amaiera aldera amaituko da eta abuztuan lurrak eta harri-lubetako horma kenduko dira.

Galtzaren hondoratzearen konponketa Ostitzeko saihesbidearen inguruan

Sustapen kontseilariak ondoren N-121-A errepidetik gertu dagoen adarreko galtzadaren konpontze-obrak bisitatu ditu, Ostitzeko saihesbidearen inguruan, eta urtarrileko nahiz otsaileko prezipitazio ugariek kaltetu zutena. Lanak Arian Construcción y Gestión de Infraestructuras SA enpresak premiaz egikaritu ditu eta 185.000 euroko kostua izan dute.

Obrek barnean hartu dute, zehazki, N-121-A eta NA-411ren arteko lotuneko 7. adarra (A15-Ostitz); bertan galtzada hondoratu zen lurrean ur gehiegi zegoelako. Haustura Ostitzeko saihesbidean N-121-Ari eusten dioten bi hormen zimendatzetik hiru metro eskasera zegoen, eta, euri gehiago eginez gero, arazoa areagotu zezaketen. Zehazki, saihesbideko hormigoizko hormaren zapata kaltetzeko arriskua zegoen, eta horrek ondorioak ekar zitzakeen bide-segurtasunean. Hori dela eta, jarduketa premiaz izapidetu zen.

Honako jarduketa hauek egin dira: lubetan mugitutako eta saturatutako gune guztiaren indusketa eta saneamendua, zutikako harri-lubetaren horma egikaritzea, zanga drainatzaileak egikaritzea, hormigoiez estalitako areka hormigoizko horma-oinean, lurra berriz jartzea eta balizatzea nahiz seinaleztatzea.

Lan horiek martxoan hasi ziren, nahiz eta maiatzeko euriek haien amaiera atzeratu zuten; izan ere, lurra erabat lehortzeko zain egon behar izan zen bideko markak pintatu ahal izateko.

Izandako prezipitazioen bolumenaren ideia bat egiteko, aipatu behar da Oskotzeko Estazio Meteorologiko Automatikoak, zonaldetik hurbilena, urtarrilean 477 litro pilatu zituela metro koadroko, historikoki batez bestekoa 114 litrokoa denean. Otsailean, 334 litro pilatu ziren metro koadroko, historikoko 101 litro direnean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa