(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak nabarmendu du terrorismoaren biktimak “gizartearen onenaren erreferentzia bat” direla asteartea, 2013.eko uztailak 23


Hala esan du terrorismoaren hamahiru biktimari Aitorpen Zibileko Errege Aginduaren kondekorazioak emateko ekitaldian


Barcina Lehendakaria eta Fernández Díaz ministroa, kondekorazioa jasotako pertsonekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak gaur goizean azpimarratu du terrorismoaren biktimak "gizartearen onenaren erreferentzia bat direla, jarraitu beharreko eredua eta neurri handi batean pizgarri bat haien sakrifizioari esker bizi dugun sistema demokratiko hau perfekzionatzeko".

Hitz horiekin zabaldu du gaur terrorismoaren hamahiru biktimari Aitorpen Zibileko Errege Aginduaren kondekorazioak emateko ekitaldia, gaur goizean Nafarroako Gobernu Ordezkaritzan egin dena. Ekitaldiaren buru Barne ministro Jorge Fernández Díaz izan da, eta aurrez Yolanda Barcinarekin elkarrizketatu da Nafarroako Jauregiko bulego ofizialean.

Agerraldiaren beste une batean, Lehendakariak biktimei ere "nire maitasun, esker on eta elkartasuna" adierazi nahi izan die "sufritu duzuen guztiagatik, gure herrialdeko herritarrengatik egin duzuen guztiagatik".

"Erakunde demokratikoen lana ez da amaitu –jarraitu du Barcinak– eta ekimenak sustatuko ditugu eta sustatzen jarraituko dugu zuen gustukoak, kontsolatuko zaituzteten eta gurekin kontatzen jarrai dezakezuela sentiarazten dizueten ekintzak, eta munduari gogoraziko dietenak zer gertatu den hemen azken bost hamarkadetan".


Barcina Lehendakaria eta Barne ministroa. ( irudia handitu )

Bestalde, Fernández Díaz ministroak ekitaldiari amaiera eman dio azpimarratuz Estatuko Segurtasun Indarrek, Justizia Administrazioak eta ordezkari politikoek "lanean jarraituko dugula hainbeste gaitz sortu dutenentzat inpunitatetik egon ez dadin inoiz"; aldi berean, nabarmendu du "gure Zuzenbideko Estatua zorretan izango dela beti terrorismoa zuzenean sufritu dutenekin".

Barne ministroa etorkizuneko Terrorismoaren Biktimen Memoriaren Zentro Nazionalaz aritu da ere; zentro horren helburua terrorismoaren biktimek irudikatzen duten balio demokratiko nahiz etikoak babestea da, haien memoria historikoa eraikitzea eta gizartea askatasunaren defentsan eta terrorismoaren aurkako giza eskubideetan kontzientziatzea.

Lau Gurutze Handi eta bederatzi Enkomienda

Ekitaldian lau Gurutze Handi eman zaizkie hilondoko titulu moduan terrorismoko atentatuetan hildako beste hainbeste pertsonari, eta beste bederatzi Enkomienda bizirik atera ziren beste bederatzi biktimari.

Zehazki, Gurutze Handiak Juan Embid Luna, Ricardo García Pellejero, Ignacio Oláiz Michelena eta Jesús María Vidaurre Olleta-rentzat izan dira. Enkomiendak, berriz, José Antonio Calderita Chaparro, Jorge Carranzo Esnarriaga, Daniel Fuentes Garrote, Francisco Ramón Granados Sánchez, Manuel Luna Blázquez, Diego Javier Marrodán Arrechea, Gonzalo Javier Méndez Pallares, Gonzalo Méndez Rico eta Vicente Pigueiras Carneiro-rentzat.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa