(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ostegun honetan hasiko da CULTUR 2013 programa Baluarten, Carlos Sauraren “Flamenco Hoy”-rekin astelehena, 2013.eko uztailak 29


Abuztuko programa-protagonistak musika-kontzertuak eramango ditu Nafarroako 34 udalerritara


Programako kartela. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak antolatutako eta abuztuko kultur jardueraren errege den CULTUR 2013 ostegun honetan, abuztuak 1, hasiko da Baluarten Carlos Sauraren Flamenco Hoy (Flamenkoa gaur) ikuskizunarekin.

Programa itxierako bi kontzerturekin amaituko da: Carlos Nuñezek Tuteran, abuztuaren 31n emango du  eta Ara Malikianek, Barañainen, irailaren 1ean.

CULTURek aurtengo edizioan musika-emanaldiak Nafarroako 34 udalerritara eramango ditu, eta 300.000 euroko aurrekontua izango du.

Aurtengo edizioan gehienbat Nafarroakoak diren artistak eta taldeek parte hartuko dute (26, Espainiako beste eskualde batzuetakoak 8 izango diren bitartean). Parte hartuko duten talde eta artisten artean, honako hauek daude: Vendetta, Gregario de Luxe, Brigada Improductiva, Iddwac, Lambrettos, Iñaki Fresán, Iñaki Askunze saxofoi-laukotea, Trío Lírico, Talka Ensemble eta abar luze bat.


CULTURko kontzertuak doakoak dira gehienbat, irekiera eta itxierako bereziak salbu, eta baita Zugarramurdiko ikuskizuna ere kobetan sartzeko prezioa ordaindu beharko dena.

Baluarteko sarreren prezioa 15 eurokoa da eta 10 eurokoa gazte-txartelarekin. Tuteran, prezioa 18 eurokoa da aldez aurretik erosita eta 20 eurokoa egun berean, eta Barañaingo sarreren prezioa 15 eurokoa aldez aurretik erosita eta 18 eurokoa egun berean. Ikuskizun horietarako sarrerak www.culturanavarra.es helbidean eros daitezke.

Herritarrentzako eta turistentzako programa

CULTUR opor-garaian ikuskizunaz gozatzeko herritar, turista eta bidaiarientzat pentsatutako programa da, historiaz betetako espazioetan edo naturako paraje ederretan. Hala, ikuskizunak honako leku hauetan egingo dira: Orgiko basoa, Zugarramurdiko kobak, Martzillako gaztelua, Leire, Irantzu edo Olivako monasterioak, Donamariako Dorrea, Ujuéko Santa Maria edo Orreagako Errege Kolegiata.

Iaz gertatu zen antzera, programa musikan oinarrituko da, eta folk, jazz, ganbera-musika edo abesbatza-musika, pop eta beste musika batzuen zaleentzako eskaintza izango da.

Ohikoa denez, asteko egun bakoitzean CULTURek musika-mota bat jorratuko du. Hala, astelehenetan, ganbera-musika aztertuko da; astearteetan, folka; asteazkenetan, jazz-a; ostegunetan, pop-musika; ostiral eta larunbatetan, beste musika batzuk eta, igande nahiz jaiegunetan, abesbatza-musika.

Culturrek ondorengo udalerriak eta tokiak bisitatuko ditu abuztuaren 1etik irailaren 1era: Iruña, Elizondo, Lizaso, Orbaitzeta, Irantzuko monasterioa, Artaxona, Zugarramurdi, Faltzes, Tafalla, Fitero, Lekunberri, Ujué, Los Arcos, Otsagabia, Izaba, Orreaga, Martzilla, Xabier, Olivako monasterioa, Erriberri, Viana, Bera, Gares, Zangoza, Azagra, Donamaria, Leireko monasterioa, Corella, Altsasu, Lizarra, Mendigorria, Agoitz, Tutera eta Barañáin.

Irekiera-kontzertua

CULTUR 2013 ostegun honetan zabalduko da, abuztuak 1,  20:30ean, Iruñeko Baluarte Auditoriumean Carlos Saura zinemagile espainiarrak zuzenean zuzendutako lehen obrarekin.

Eszenaratze horretarako hamaika dantzari bikain ditu, eta haien koreografia ikusgarriak Nani Paños eta Rafael Estévezen kargu daude; flamenkoa joera berriekin nahasten dute, jazz-arekin eta dantza garaikidearekin, esaterako.

Flamenco Hoy (Flamenkoa gaur) ikuskizunean bat egiten dute: Nanak, Tangoak, Penerak, Farrukak, Saetas, Fandangoak, Guajirak, Malagueñak, Seguiriyak, Soleareak, Zambrak, Alegriak, Buleriak eta hura guztia Carlos Sauraren begietatik, obra argia eta espazioa, denbora eta mugimenduaren bere kontzepzio bereziarekin zipriztinduz.

Cultur 2013 programak Baluarten zabalduko duen ikuskizunean, cantea Chano Domínguez-en konposizioak eta moldaketak interpretatzen dituzten lau flamenko-kantari bikainek ordezkatuko dute. Domínguez nazioartean sona handiko piano-jotzaile espainiarra da eta zenbait aldiz izendatu dute Grammy sarietarako. Bost musikarik osatzen dute musika-eszena Antonio Rey gitarra-jotzaile birtuosoarekin batera, eta hura Gitarraren Sari Nazionalaren irabazlea bere hiru mailatan.

Programa-itxierako kontzertuak

Abuztuaren 31n, larunbata, 22:00etan, CULTUR 2013 bi emanaldiarekin amaituko da; Carlos Nuñez gaita-jotzailea Tuterako Gaztambide antzokian ariko da. Sarrerak 18 euro balio du aldez aurretik erosita eta 20 euro, egun berean erosita.

Carlos Nuñez Espainiako gaita-jotzaile ezagun eta distiratsuenetako bat da. 1971n Vigon jaioa, gero eta ezagunagoa egin zen 1989an The Chieftainsekin batera "Altxorraren uhartea" pelikularen soinu-banda grabatu ondoren. Charlton Heston eta Oliver Reed ziren film hartako aktore nagusiak.

1996an A irmandade das estrelas bere lehen bakarkako diskoa argitaratu zuenean, Carlos Nuñez jada artista ezaguna zen mundu guztian. Disko horren 100.000 ale baino gehiago saldu ziren Espainian bakarrik.

2012an Discover, CD bikoitz bat argitaratu zuen, eta bertan argitaragabeko lau pieza daude, bai eta hainbat artista adiskiderekin batera egindako kolaborazioak ere, bere diskografia propioaz gain; guztiak disko horretan batzen dira eta Carlos Nuñezen ibilbidearen lehen urteen balantzea egiten du.

Gainera, irailaren 1ean, igandea, 20:00etan, Barañaingo Auditoriumean "Los divinos" ariko da, Ara Malikan biolin-jotzailearekin eta José Manuel Zapata tenorearekin batera. Sarrerak 15 euro balio du aldez aurretik erosita eta 18 euro, egun berean.

Ara Malikian biolin-jotzaileak eta José Manuel Zapata tenoreak bat egin dute Los divinos musika-obra sortzeko, eta bertan taldekideen (laukotea eta abeslaria) surrealismoa, ametsak, eromena, bihurrikeriak eta jenialtasuna sartzen dira tartean. Los divinos bost musikari klasikoren istorioa da, anaiak direnak, talentu handikoak eta bereziak, kantu lirikoko izar handi baten semeak. Anaietatik azkena jaiotzean sortutako gertakari baten ondorioz, Los divinosen bizitza aldatu egingo da; egoera zentzugabeen erdian daude, inolako zentzurik gabe zenbaitetan. Publikoa musika-antzerkiko obra baten aurrean izango da eta bost protagonisten kantu lirikoarekin, umorearekin eta birtuosismoarekin gozatu ahalko da.

Los divinosen Tchaikovsky, Verdi, Mascagni, Dvorak, Di Capua, Paganini, Albéniz o Saint-Saens-en piezak aurki daitezke, besteak beste.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa