(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Urbasako kanpinak ostegun honetan zabalduko ditu ateak 500 pertsonarentzako lekua izanik asteazkena, 2013.eko uztailak 31


Berriz irekitzen dela eta, Barcina Lehendakariak bertako instalazioak bisitatu ditu


Agintariak Urbasako kanpineko instalazioak bisitatzen.

Agintariak Urbasako kanpineko instalazioak bisitatzen. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak Urbasako kanpineko instalazioak bisitatu ditu asteazken honetan, eta ostegun honetan, abuztuak 1, berriz ere ateak irekiko ditu. Urbasa eta Andiako natur parkean dagoen turismo-establezimenduak 500 pertsonarentzako lekua du eta, hasiera batean, hamalau langile izango ditu.

Nafarroako Gobernuak 95.000 euro inbertitu du bertako instalazioak konpontzen eta funtzionamenduan jartzen. Jarduketa nagusiak egin dira ur-hornidura hobetzeko, hodiak garbitzeko eta taberna, aterpetxea eta araztegia sanatzeko, eraikinak garbitzeko, iturgintzan, teilatuak konpontzeko eta instalazio elektrikoa behar bezala jartzeko.

Kanpina Camping Urbasa ABEEak kudeatuko du, eta hura Beretegia SI eta Camping Etxarri SLk osatzen dute. ABEE horrek lortu du hamar urterako administrazio-emakida (2013ko ekainaren 30era arte), eta gehienez ere hamabost arte luza daiteke. Trukean, urtean 36.000 euroko kanona ordainduko dio Foru Administrazioari, eta zenbateko hori 12.000 eta 24.000ra murriztuko da 2013 eta 2014 urteetarako.


Agintariak Urbasako kanpineko instalazioak bisitatzen.

Agintariak Urbasako kanpineko bungalow-etako bat bisitatzen. ( irudia handitu )

Bisitan izan dira, bigarren lehendakariorde eta Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáin, eta Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusi Carlos Erce, bai eta Camping Urbasa ABEEko ordezkari Ana Beriáin (Beretegia SI) eta Floren Imaz ere (Camping Etxarri SL).

Instalazioak

Instalazioak Lizarrak Olaztirekin bat egiten duen errepideko 30. kilometroaren alboan daude, Urbasako mendilerroan, itsas mailatik ia 900 metrotara, lehengo Bioitza zaldien alboan.

Kanpinak hamika bungalow, sei gel bikoitz eta hainbat gela ditu sei eta bederatzi lagunentzako 90 pertsonentzat. Gainera, kanpatzeko eta aisialdirako 50.000 metro koadroko zonaldea du, bai eta t150 lagunentzako terraza duen taberna-jatetxe bat eta beste zenbait zerbitzu orokor ere, esaterako: aparkalekua, bainugelak, dutxak, barbakoa egiteko guneak eta erizaintza.

Gainera, etorkizunean zaldien turismorako eta zikloturismorako zerbitzuak eskaintzea ere aurreikusten da, bai eta denden gune bat ere.

Administrazio-kontratuak jasotzen duenez, instalazioak apirilaren 1etik urriaren 31ra zabalik izan beharko dute etenik gabe, eta martxoan, azaroan eta abenduko lehen hamabostaldian asteburuetan bakarrik.

Kanpinaren ordutegia 24 ordukoa izango da. Harrera 09:00etatik 14:00ak arte eta 16:00etatik 20:00ak arte izango da zabalik. Gauez zaintza egongo da. Tabernaren ordutegia 09:00etatik 24:00ak arte da eta jatetxearena, 13:00etatik 16:00ak arte eta 20:30etik 23:00ak arte.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa