(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdiko 14. edizioan eserlekuen %86 bete da, batez beste astelehena, 2013.eko abuztuak 5


Egitarauko hogei jardueretara guztira 5.172 lagun bertaratu dira eta sei jardueretan sarrerak agortu egin dira


Antzezpena

Ados Teatroa taldearen “El nombre de la rosa” antzezlaneko eszena bat. ( irudia handitu )

Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdiko 14. edizioa igandean, abuztuaren 4an, amaitu zen, "El nombre de la rosa" antzezlanarekin. Jaialdira guztira 5.172 lagun bertaratu dira; beraz, eserlekuen %86 bete da, batez beste.

Egitarauan hogei jarduera zeuden: hamabi La Cavan egin dira eta hiru kalean; gainerako bostak hedakuntza-jarduerak ziren, adituentzako ez ezik jende arruntarentzako ere antolatutakoak.

Jaialdia antolatu duen Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren iritziz jendearen erantzuna "oso ona" izan da, sei antzezlanetan sarrerak agortu egin baitira, honako hauetan, hain zuzen:

"La dama duende" (Miguel Narros, uztailak 24), "El médico a palos" (Los Cadalzos, uztailak 30), "Bodas de sangre" (El Bardo, uztailak 31), "El coloquio de los perros" (Els Joglars, abuztuak 2), "Julio César" (Pentación, abuztuak 3) eta "El nombre de la rosa" (Ados Teatroa, abuztuak 4).

Egitarauko gainerako antzezlanetara ere jende asko bertaratu da, batik bat "Tomás Moro, una utopía" (UNIR Teatro, uztailak 27) eta "Otro gran teatro del mundo" (Uroc Teatro eta Compañía Nacional de Teatro Clásico, uztailak 25) antzezlanetara; lehenbizikoan sarreren %92 saldu zen eta bigarrenean %78.

Azken antzezlan hori Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdian La Cava eszenatoki nagusian familientzako antolatutako lehenbizikoa izan da.

Aurten, gainera, amateur nafarren antzerki-zikloa antolatu da eta jendeak "oso ondo hartu du", Kultura Departamentuak adierazi duenez.

Ziklo horri esker, La Cigüeña, Los Cadalzos, Zarrapastra Teatro eta El bardo antzerki-taldeek Jaialdian haien lanak aurkezteko aukera izan dute eta La Cava bitan bete dute.

Doako antzezpenetara (Klasikoak nahierara, Xuxurlatzaileak eta aktoreen tailerreko ikasleen antzezpena) 635 ikusle bertaratu dira.

Antzezpenez gain egin dira, batetik, bi dibulgazio-ikastaro, bata Jauregiari buruzkoa, hango pertsonaiak oinarri hartuta; eta bestea historia hizpide duten eleberrien gainekoa. Bestetik, antzerki klasikoari buruzko jardunaldiak, adituentzako. Eta azkenik, bi tailer, bata aktoreentzako, Alfredo Sanzolen eskutik; eta bestea "El nombre de la rosa" antzezlanaren nondik norakoei buruzkoa.

Hedakuntza-jarduera horietan 733 lagunek parte hartu dute.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa