(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernu zentralak Foru Gobernuari baieztatu dio PHTak Nafarroan egiten duen bideko ingurumen-adierazpenak baliogabetzen dituen epaiaren aurkako helegitea jarriko duela astelehena, 2013.eko abuztuak 5


Izapide judiziala ustez irailaren 9a baino lehen egingo dute, abuztua ez baita kontuan hartzen epeak jartzeko


Gobernu zentralak Nafarroako Gobernuari baieztatu dio Madrilgo Auzitegi Nagusiak ekainaren 18an emandako epaiaren aurkako kasazio-helegitea jarriko duela. Aipatu Auzitegiak erabaki zuen, hain zuzen, Administrazio Nagusiak Prestazio Handiko Trenak Nafarroan egingo duen bideko obretarako izapidetu eta onartu zituen Ingurumen Inpaktuaren Adierazpenak (IIA) iraungita zeudela.

Epaia irmoa ez denez, helegitea jar daiteke, jakinarazi eta, gehienez, hamar egunera. Abuztua hilabete baliogabea denez, helegitea seguru asko irailean aurkeztuko dute, hilaren 9a baino lehen, egun horretan amaitzen baita helegiteak aurkezteko epea.

Sustapen Departamentuak AHTaren bi proiektuen gainean (Iruñeko eskualdeko begiztaren eta Castejonetik Iruñeko eskualderako zatiaren gainean) egindako administrazio-espedienteetan Sustapen Ministerioaren txostenak daude, eta txosten horietan Nafarroako Gobernuari argitu zitzaion, bere garaian, obra horien ingurumen-ebaluazioaren balioari eusteko legezko izapideak eginda zeudela (Ingurumenaren eta Landa eta Itsas Ingurunearen Ministerioaren aurrean).

 

IAAen inguruko aipamenak legeetan  

Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazioari buruzko hainbat aipamen daude legeetan, zehazki lau, urte hauetan: 1986, 2006, 2008 eta 2010ean. PHTaren IIAk egin zirenean, 2004an, 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua zegoen indarrean, eta Dekretu horrek ez zuen aipatzen adierazpen horiek iraungitzen zirenik. Gero, apirilaren 28ko 9/2006 Legean, artikulu bat aldatu eta zehaztu zuten adierazpenek bost urterako balioko zutela; Lege horrek, ordea, ez dauka 2006. urtearen aurreko IIAekin zer egin behar den zehazten duen xedapen iragankorrik.

2008an 1/2008 Legegintzako Errege Dekretua, urtarrilaren 11koa, egin zuten, Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazioari buruzko Legearen testu bategina onartzeko; Lege horretan ere ez zuten adierazi, ordea, 2006. urtearen aurreko IIAekin zer egin behar zen.

Azkenik, martxoaren 24ko 6/2010 Legearen bitartez, aipatu testu bategina aldatu eta zehaztu zuten Ingurumen Inpaktuaren Adierazpenak hiru urtean iraungiko zirela, Legea indarrean jarritako egunetik kontatzen hasita, baldin eta ingurumen-inpaktua ebaluatzeko oinarritzat hartutako funtsezko elementuak aldatu ez baziren. Gobernu zentralak 2010eko abenduan jakinarazi zion hori Sustapen Departamentuari; beraz, IIAk ez daude iraungita.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Declaraciones del consejero
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa