(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Suhiltzaile-taldeak geolokalizatuta egongo dira, unean-unean non dauden jakiteko eta segurtasuna hobetzeko astelehena, 2013.eko abuztuak 12


NLA hasi da sistema hori ezartzen, suteak itzaltzeko eta salbamenduko baliabideak errazago koordinatze aldera


Dispositivo anti incendio

Landaretza-sute bat itzaltzeko lanen artxibo-irudia.

Nafarroako Gobernua Nafarroako Larrialdi Agentziako suhiltzaile-taldeak geolokalizatzeko ekipamendua hornitzen eta instalatzen hasi da, ezbehar handietan suteak itzaltzeko edo salbamenduko lanak egiten dituztenerako.

Hala, lanen koordinatzaileak baliabide materialak eta giza baliabideak non dauden eta zer bide egiten duten jakingo dute. Era horretan, lanak errazago zuzenduko dituzte eta suhiltzaileek seguruago lan egingo dute, haiei laguntzeko edo babesa emateko prozesuak arinduko direlako.

Horretarako, 112-SOS Nafarroa zerbitzuaren Larrialdiak Gestionatzeko Zentroan instalatuta dagoen aplikazio informatikoaren bertsio bat erabiltzen da; aplikazio horrek balio du ezbeharren kokalekua eta Nafarroako Larrialdi Agentziak mobilizatzen dituen bitartekoen kokapena eta desplazamendua zehazteko.

Gaur egun, basoetako suteak itzaltzeko jartzen diren baliabideek funtzionalitate hori aktibatuta daukate irrati-sistemetan, eta ordenagailu eramangarria medio koordinatu dezakete lanen arduradunak, Aginte Postu Aurreratuko taldeek, hamabi suhiltzaile-parkeek eta 112-SOS Nafarroako Larrialdiak Gestionatzeko Zentroak.

Suhiltzaile-taldeek eramaten dituzten tetra irrati-ekipoak eguneratzen direnean (denek ez daukate GPS gailua egokitzeko aukera), Nafarroako Larrialdi Agentziak suteak itzaltzeko eta salbamendurako jartzen dituen bitarteko guztiak geolokalizatzeko moduan egongo dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa