(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak lau hilabete murriztu ditu jarduera ekonomiko jakin batzuk ezartzeko eta martxan jartzeko izapideak osteguna, 2013.eko abuztuak 22


Lantzen ari diren ingurumen-araudiko administrazio-izapideak arintzeko neurrietako bat da


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernua jarduera ekonomikoak martxan jartzeko gaur eskatzen diren ingurumen-arloko izapide administratiboak sinpletzeko lanean ari da; horri esker, sektore batzuetan lau hilabete gutxiagoan ekin ahal izango diote jarduerari, jarduera sailkatuen baimenaren ordez sustatzailearen aitorpena nahikoa izango delako.

Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari Jose Javier Esparzak azaldu duen moduan, helburu nagusia da ingurumenean eragin gutxi duten jarduera ekonomiko jakin batzuk martxan jartzeko esku-hartze administratiboa sinpletzea eta murriztea.

Merkataritza-gune bat

Iruñeko eskualdeko merkataritza-gune bat.

Nafarroako Gobernua jarduera ekonomikoak martxan jartzeko gaur eskatzen diren ingurumen-arloko izapide administratiboak sinpletzeko lanean ari da; horri esker, sektore batzuetan lau hilabete gutxiagoan ekin ahal izango diote jarduerari, jarduera sailkatuen baimenaren ordez sustatzailearen aitorpena nahikoa izango delako.

Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari Jose Javier Esparzak azaldu duen moduan, helburu nagusia da ingurumenean eragin gutxi duten jarduera ekonomiko jakin batzuk martxan jartzeko esku-hartze administratiboa sinpletzea eta murriztea.

Hori, ingurumenaren babesarekin, segurtasun teknikoaren eta eraginkortasun ekonomikoarekin zerikusia duten prozedurak arinago bideratze aldera. Halaber, asmoa da administrazio elektronikoaren eta Nafarroako Gobernuaren proiektu-gordetegiaren erabilera sustatzea eta paperezko dokumentu gutxiago aurkeztea.

Horretarako, martxoaren 28ko 96/2003 Foru Dekretua aldatzen hasi dira; dekretu horrek ingurumena babesteko esku-hartzeei buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea (IBEFL) garatzen du.

Testua jendaurrean jarri dute dagoeneko eta honako hauen iradokizunak jaso dituzte: Nafarroako Industria Ingeniari Teknikoen Elkargo Ofizialarenak, Aragoi, Nafarroa eta Euskal Herriko Nekazaritza Ingeniarien Elkargo Ofizialarenak eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarenak. Gainera, Nafarroako Ingurumen Kontseiluaren aldeko txostena jaso du.

Ekarpenak aztertu ondoren, azken dokumentua Nafarroako Kontseiluari eta Toki Araubideko Foru Batzordeari emango diote, behin betiko onar dezaten, ekitaldiaren amaieran seguru asko.

Aldaketa nagusiak dira izapide batzuk kentzea, epeak murriztea, administrazioek egin behar dituzten jarduera batzuk gehiago zehaztea eta esku hartzen duten administrazio publikoak gehiago koordinatzea.

Lizentzia eta baimenen ordez, aitorpen arduratsuak

Esan bezala, berritasun nagusietako bat da jarduera ekonomiko batzuk lau hilabete gutxiago beharko dituztela martxan jartzeko, ingurumenean eragin gutxi dutenek, hain zuzen; jarduera horiek 4D* izeneko eranskin berri batean zerrendatu dituzte.  Eranskin horretako zerrendan daude biltegiak, eraikinetako zerbitzu-establezimenduak (besteak beste, irakaskuntza-, kultura- eta erlijio-jarduerak, ospitalizaziokoak eta haien burua zaintzeko ezgai diren pertsonak dauzkatenak), egoitza-establezimendu publikoak (hotelak, adibidez, tamainaren arabera), ibilgailuen garajeak, 1.000 metro koadro baino gutxiagoko konponketa-tailerrak eta beste tailer txiki batzuk, besteak beste.

Kasu horietan, sailkatutako jarduera martxan jartzeko udal-baimenaren edo irekiera baimenaren ordez nahikoa izango da sustatzaileak aitorpen arduratsua aurkeztea; baimenak lau hilabetean ematen dira, baina aitorpena aurkeztuz gero sustatzaileak berehala ekin ahal izango dio jarduerari. 2012an bideratutako proiektuak aintzat hartuz gero, baimena behar duten jarduera sailkatuen espedienteen erdiari egingo litzaioke mesede.

Alde horretatik, 4D* eranskinean ez dauden jarduera sailkatuetarako ere, jarduera irekitzeko udal-baimenaren ordez aitorpen arduratsua aurkeztu daiteke; dokumentua gaur egun idatzita dagoen moduan, baimena ezinbestekoa da eta gehienez lau hilabetean eman behar da. Dena den, ezinbestekoa da jarduera sailkatuaren udal-baimena edukitzea.

Ordea, argindarra edo ura lotzeko baimenak eskuratzeko ez da irekiera-baimena aurkeztu beharko, aitorpen arduratsua entregatzearekin nahikoa izango da. 2012an, datuen arabera, 330 espediente bideratuko ziratekeen horrela.

Horrez gain, irekiera-baimenaren ordez aitorpen arduratsua aurkeztu ahal izango dute, baita ere, ingurumen-baimen integratua edo ingurumen-eraginaren baimena behar duten jarduera ekonomikoek (lehenbizikoen multzoan daude industria-instalazio handi batzuk, errekuntza-instalazioak, metalak eta mineralak ekoizteko eta eraldatzeko instalazioak, instalazio kimikoak, hondakinak gestionatzeko instalazioak, zelulosa-, paper- eta kartoi-instalazioak, larruaren industria eta abeltzaintza-instalazioak; eta bigarrenen multzoan daude, adibidez, errepideak eta linea elektrikoak. Era horretan, baimena emateko hilabeteko epea kenduko da, aitorpena aurkeztu bezain laster jarri ahal izango baita jarduera martxan, eta, beraz, ez da beharko irekiera-baimena emateko ebazpena.

Azkenik, ingurumen-inpaktua ebaluatzeko prozeduretan sustatzaileak entregatu behar dituen dokumentu tekniko eta ingurumen-arlokoak erregistro elektronikoan edo Nafarroako Gobernuaren proiektu-gordetegian aurkeztu beharko dira. Hortaz, izapide teknikoak eta espedientea bideratzeko ezinbestekoa den jendaurrean jartzeko prozesua arindu egingo dira.

Administrazioaren epeak mugatu dira

Babes Zibileko edo Osasuneko Departamentuaren txostena behar duten jarduera sailkatuei dagokienez, txostena egiteko epea 45 egunetik 30 egunera jaitsi da.

Halaber, lurzoru urbanizaezinetako jarduera sailkatuei dagokienez, Lurralde Antolaketako Departamentuak 30 eguneko epea izango du txostena egiteko (lehen ez zegoen eperik).

Jarduera sailkatu batzuetan, Udalak baimena eman aurretik Ingurumen Departamentuak txostena egin behar du, eta Udalak, gainera, informazio hori eman egin behar du. Kasu horietan, aldaketen ondorioz, Udalak gehienez bi hilabetean eman beharko du baimena. Lehen ez zegoen eperik eta, zenbaitetan, izapideak atzeratu edo eten egiten ziren, Udalak txostena egin arte.

Administrazioen izapideak zehazteari dagokionez, helburua da zehaztea txosten teknikoak zein kasutan eskatu behar diren; izan ere, orain hori ez dago zehaztuta.

Arlo horretan bi berritasun daude. Batetik, jendearen osasunean eragina dutelako Osasun Departamentuaren txosten loteslea behar duten jarduerak zehaztu eta 6. eranskinean zerrendatu dituzte. Eta bestetik, zehaztu dute udal-teknikariek, txostenak egiterakoan, zein kasutan eskatu diezaieketen txostena Zerbitzu Mankomunitateei; arau berriaren arabera, txostena eskatu ahal izango dute, bakarrik, isuri kutsagarriak edo ur-hondakinak dauzkaten jardueretarako.

Azkenik, erauzketa-jarduerek meatzaritzaren inguruko legerian ezarritako baimenak eta, IBEFLaren arabera, ingurumen-baimenak behar dituzte nahitaezkoak diren birgaitze-planak onartzeko; dena den, meatzaritza- eta ingurumen-arloetako prozedura administratiboetako ingurumen-izapideak leihatila bakarrean egingo dira eta, ondorioz, esku hartzen duten administrazioen koordinazioa hobetuko da eta izapideak erraztu eta arindu egingo dira.

Izapide administratiboak pixkanaka sinpletuko dira

Ingurumena babesteko esku-hartzeen gaineko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea eta lege hori garatzen duen araudia onartu zituztenean, Nafarroako Gobernuak ahalegin handia egin zuen ingurumenean eragina izan dezaketen jarduerak martxan jartzeko egin beharreko izapide administratiboak integratzeko. Arau hori medio, lehen izapide bereiziak eta, beraz, denbora gehiago behar zuten prozedurak bateratu zituzten.

Hala ere, araudi horretan zehaztutako jarduerak martxan jartzeko behar diren baimen eta lizentzia asko estatuko araudietatik eratorritakoak dira (eta asko Europako zuzentarauak aplikatzeko ezarrita daude); legeria hori funtsezkoa da eta, beraz, autonomia erkidegoetako administrazioek ezin dute gauza askorik egin: legeria horretan ezarritakoa ia hitzez hitz sartu behar dute araudi berrietan.

Enpresa-jarduerak eta jarduera profesionalak martxan jartzeko izapide administratiboak sinpletzeko neurrien gaineko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legea eta izapideak arintzeko helburua duten estatuko beste araudi batzuk onartzeak ekarri du ingurumena babesteko esku-hartzeei buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean (IBEFL) baimenak emateko aurreikusitako prozedurak aztertzea eta berriz planteatzea. Prozesu horretan parte hartu dute Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuak, Lehendakaritza Departamentuak, Osasun Departamentuak eta Ekonomia Departamentuak.

Abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legean aitorpen arduratsua eta aurreko komunikazioa sartu ziren ingurumenean eragin gutxi duten jarduera ekonomiko batzuetako izapide administratiboen ordezko gisa.

Sustatzaileak aitorpen arduratsuan onartzen eta ziurtatzen du jarduerak ingurumena babesteko legeak beteko dituela, eta aurreko komunikazioan Administrazioari jakinarazten dio enpresa-jarduera edo jarduera profesional bat martxan jarriko duela, salbu ingurumeneko arduradunek kontrako txostena egiten badute, epe motzean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa