(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernua eta Mapfre Fundazioa elkarlanean arituko dira txirrindularien errepideetako ezbeharrak murrizteko asteartea, 2013.eko irailak 10


Erakundeak “La bicicleta y la seguridad vial” izeneko bideoaren 3.000 kopia eman dizkio Barne Zuzendaritza Nagusiari bide-heziketarako ekimenetan erabiltzeko


Transcripción textual del video

Javier Morrás Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak eta Julio Laria Mapfre Fundazioko Bide-segurtasunaren Institutuko zuzendari nagusiak Nafarroako Gobernuaren eta aipatu den erakunde pribatuaren arteko kolaborazio-ekimena aurkeztu dute gaur goizean Iruñean. Ekimenaren helburua txirrindularien bideetako ezbeharrak murriztea da, izan ere, istripuek % 25 egin zuten gora Espainian 2011n, fundazioaren azterlan baten arabera.

Zehazki, Mapfre Fundazioak "La bicicleta y la seguridad vial" (Bizikleta eta bide-segurtasuna) izeneko bideoaren 3.000 kopia eman dizkio Barne Zuzendaritza Nagusiari. Hark bide-heziketarako ekimenetan erabiliko ditu txirrindulariek uneoro izan beharreko kontuaz ohar daitezen.  Halaber, dokumentalaren kopia bat lortu nahi duten kolektiboek, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuan eska dezakete.

Prentsaurrekoaren argazkia

Ezkerretik eskuinera: Miguel Induráin, Javier Morrás kontseilaria eta Julio Laria bideoaren aurkezpenean ( irudia handitu )

Javier Morrás Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak eta Julio Laria Mapfre Fundazioko Bide-segurtasunaren Institutuko zuzendari nagusiak Nafarroako Gobernuaren eta aipatu den erakunde pribatuaren arteko kolaborazio-ekimena aurkeztu dute gaur goizean Iruñean. Ekimenaren helburua txirrindularien bideetako ezbeharrak murriztea da, izan ere, istripuek % 25 egin zuten gora Espainian 2011n, fundazioaren azterlan baten arabera.

Zehazki, Mapfre Fundazioak "La bicicleta y la seguridad vial" (Bizikleta eta bide-segurtasuna) izeneko bideoaren 3.000 kopia eman dizkio Barne Zuzendaritza Nagusiari. Hark bide-heziketarako ekimenetan erabiliko ditu txirrindulariek uneoro izan beharreko kontuaz ohar daitezen.  Halaber, dokumentalaren kopia bat lortu nahi duten kolektiboek, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuan eska dezakete.

Bideoa fundazioak prestatu du, eta Miguel Induráin txirrindulari profesional ohia agertzen da bertan. Hura ere gaur goizean egin den ekimenaren aurkezpenean izan da. Ikus-entzunezko gida sarrerak eta zazpi atalek osatzen dute. Ataletan bizikleta osatzen duten parteak, txirrindularien ekipamendua, txirrindularitza familian, gidatzeko gomendioak edo istripuak saihesteko aholkuak azaltzen dira.

Hala, dokumentalean behin eta berriz aipatzen da, adibidez, txirrindulariek kaskoa eta arropa islatzaileak eraman behar dituztela (egunez zein gauez), pneumatikoen presioa egiaztatu eta aulkiaren altuera egokitzea komenigarria dela, eta uneoro eta behar bezala adierazi behar direla egingo diren maniobrak.

2020rako 15.000 bizikleta-erabiltzaile gehiago

Javier Morrás Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak aitortu du txirrindularien kolektiboa ‟Nafarroako gizartean oso ohikoa dela" kirolari, zikloturismoari zein familiako jarduerari dagokionez. Hala ere, Nafarroako bide segurtasunerako estrategiaren arabera, 2020rako bizikleta erabiltzen dutenen kopurua handitu egingo da, batez ere lanera joatea bezalako ohiko joan-etorriak egiteko beste ibilgailu batzuk ordezkatzeko.15.000 pertsona gehiagok erabiliko dute bizikleta ‟baina heriotza-tasak eta trafiko-istripuen kopuruak ez du gora egingo".

Hala, Morrasek adierazi du aurten trafiko-istripuetan hildako 26 pertsonatatik bakarra izan dela txirrindularia, hau da, % 3,5. Era berean, zera azaldu du: ‟Azken sei urteetako trafiko-istripuetan bost txirrindulari hil dira, gehienak adingabeak eta adinekoak".

Txirrindularien bideetako ezbeharren azterlana

Bestalde, Julio Laria Mapfre Fundazioko Bide-segurtasunaren Institutuko zuzendari nagusiak Europar Batasuneko txirrindularien bideetako ezbeharren lehen datuak eman ditu ezagutzera. Datu horiek BIKE-PAL proiektuaren barruan egindako azterlanaren bidez ondorioztatu dira. Proiektua Europako Batzordeak sustatu du eta aipatutako erakundeak bertan parte hartu du, kolektibo honen segurtasuna hobetzen lagunduko duten jardun onak ezartzeko.

Lariak jakinarazi dituen datuetatik nabarmentzekoa da heriotza-kopuruak (49) % 19 egin izana behera, nahiz eta Espainian gora egiten duten txirrindulariekin izan diren istripuek eta zaurituek (920 istripu gehiago eta 872 zauritu gehiago 2011n). Hortaz, Espainiak Europako heriotza-tasarik baxuena du, 1,3 alegia (milioi bat biztanleko hildako txirrindulariak).

Txostenaren arabera, istripu gehienak (% 70), hiri-inguruetan gertatu ziren ekain, uztail eta abuztuan batez ere. Errepidean hildako txirrindularien ehuneko altua (% 75) ere agertzen du. Halako ezbeharrak, oro har, turismoekin talka egitean (% 50), ibilgailu astunen aurka jotzean (% 25) eta txirrindularia bera erortzean (% 20) gertatzen dira. Hildakoen artean, hamarretik bederatzi gizonak izan ziren eta % 18k 20 urte baino gutxiago zituen.

Kolektibo honetako kideen ezbeharrak murrizteko, oinezkoekin eta motorretako gidariekin batera kalteberenak izanik, Julio Lariak esan du, besteak beste, kaskoa erabiltzea oso garrantzitsua dela. Segurtasun-elementu horri esker buruko hiru lesiotatik bi saihesten dira, fundazioaren datuen arabera, eta berriki Münster hirian istripuak izan dituzten 320 txirrindulariren artean egin den "Münster" izeneko aztelanak hauxe ondorioztatu du, Lariaren hitzetan: ‟eraginkorra da lesio arinen kasuan eta oso eraginkorra lesio larrien kasuan".

Lankidetzan 2002tik

Nafarroako Gobernuak eta Mapfre Fundazioaren Bide-segurtasunaren Institutuak lankidetza-hitzarmena sinatu zuten 2002an trafiko-istripuak saihestu eta ondorioak eragozte aldera jarduerak gauzatzeko.

Hitzarmena sinatu zenetik hainbat ekintza burutu dira Nafarroako bide segurtasunerako estrategiaren barruan bide-heziketa ikastetxeetara eramateko (hezkuntzako agintariekin elkarlanean arituz), baita hainbat kolektibo eta arriskuan dauden taldeetara ere (enpresak, etxekoandreak, erretiroa hartuta dutenak etab.). Horretarako, jarduera pedagogikoak eta trebakuntzarako jarduerak burutu dira Nafarroako hainbat herritan.

Besteak beste, honako hauek dira aipagarrienak: bide-heziketako lehiaketak; ikastetxeetako autobusen geralekuen azterlana eta zuzkidura; ikasmaila ugaritako ikasleentzako kanpainak (euskaraz, ‟Motorrean baina seguru", ‟Segundo batean bizitza alda dakizuke", ‟Asteburuan zeuk erabaki"); adinekoentzako ‟Hiru eta erdiak eta laurak laurden gutxi" (euskaraz); ‟Bide-segurtasuna lanean" (euskaraz) ikastaroak; bide-heziketarako jarduerak ikastetxeetan eta hiri-inguruetan trafikoari loturiko haurrentzako parkeen bidez.

Azken urteetan, 4.000 pertsona baino gehiagok hartu dute parte Nafarroako Gobernuak Mapfre Fundazioarekin elkarlanean sustatutako bide-heziketarako ekimen horietan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
 ‟La bicicleta y la seguridad vial" bideoaren laburpena
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa