(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ledeako zubian trafikoa ireki dute berriro haren egitura konpondu eta sendotu ondoren osteguna, 2013.eko irailak 12


Barcina Lehendakariak egindako lanen berri eman du, Nafarroako Gobernuak 520.808 euro inbertitu baititu obretan.


Taldeko argazkia

Barcina Lehendakaria eta Zarraluqui kontseilaria inguruko herrietako alkateekin Ledeako zubian. ( irudia handitu )

Gaur goizean ireki dute trafikoa Ledean Irati ibaia zeharkatzen duen zubia (NA-2120ko 18. kilometroan, Dorre-Elortzibar eta Pirinioetako lehengo N-240 autobia artean dagoena), ibilgailuentzat itxita egon baita iragan ekainaren 4tik egituran agertzen zuen kalte larriagatik pasabidea konpontzeko eta sendotzeko obrak egiteko.

Berriro ireki izanagatik, Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak eta Luis Zarraluqui Sustapeneko kontseilariak bertara joanda ikusi ahal izan dituzte egindako lanak; Foru Gobernuak 520.808 euro eman ditu obra burutzeko.

Ekitaldian izan dira, halaber, Beatriz Olleta Ledeako alkatea, Esako, Kasedako, Irunberriko eta Oibarko alkateak, eta Rocaforte kontzejuko (Zangoza) lehendakaria.

Obrak iragan ekainaren 4an hasi ziren, eta udan gauztau dituzte, ibaiaren agorraldia aprobetxatzeko. Inguruko fauna babesteko ingurumen-alderdiak kontuan hartu dituzte. Lanak Harinsa Navasfalt enpresaren esku utzi dira, eta Servicios Marítimos y Técnicas Subacuáticas S.L. enpresako lau urpekariren esku-hartzea behar izan dute urpeko lanak burutzeko.


Ikuspegi orokorra

Barcina Lehendakaria zubian egindako lanen laburpenari begira. ( irudia handitu )

Sendotu eta konpontzea

106 urteko azpiegituraren egiturak kalte larria agertzen zuen: erdiko zutabearen azpiak oso hondatuta zeuden, eta zutabearen zimenduak nabarmen narriatuta.

Zubia sendotu eta konpontzeko lanak, nagusiki, zubi-pilarearen (zuzenean ibilguan jartzen den azpiegituraren zatia) zimenduak azpi-berritzea izan da, 200 mm-ko diametroko 22 mikropilote jarrita zubiaren plataformatik hondo buztintsuraino. Horrez gain, hormigoia ere bota da, eta urpekari talde batek lur-zakuak jarri ditu azpiak hondatuta dituen erdiko pilarearen inguruan. Gainera, zubi-pilarea horizontalki batu da altzairu galbanizatuzko barrak erabilita.

Zoladuran ere jardun dira, eta estolda-zuloak eta hustubideak, barandak eta argiak ordezteko aprobetxatu dute proiektua.

Era berean, metro bana zuten espaloiak kendu eta berriak jarri dituzte. Ibaian behera dagoen espaloiaren zabalera ere handitu egin da, eta 1,5 metro ditu orain. Egindako lan guztiak zubian oinezkoentzako pasabidearen erabilera indartzeko izan dira. Espaloiak babeserako mutiloien bidez daude bereizita galtzadatik. 4 metro zabal dira eta erabilitako zorua material arina da, zubiak eutsi beharreko pisua ahalik txikiena izan dadin.

Espaloi estuaren azpian, Ledeako Udalak eskatuta, edateko ura daraman hodi bat gehitu da; espaloi zabalean, aldiz, Gas Navarrak gas naturala eramateko kanala jarri du.

106 urteko historia

Ledeako Irati ibaiaren gaineko zubiak trazatu zuzeneko oinplanoa du, eta 62 metroko luzera du zubi-branken barrualdeen artean. Zubiaren altxaera ere zuzena da, eta luzeran ez du maldarik.

Egiturak zubi-pilare berean batzen diren hormigoi armatuzko bi arku ditu, 30 metroko argi libre batekin (zubiaren begia). 3 metroko altuera du, beraz, 1/10 balioko beheragunea du. Zubi-brankak buztin gogorrezko barrak eratutako lursailaren gainean daude jarrita.

Pasabidea eraikitzeko obrak 1907an hasi ziren. Espainian eraikitako hormigoi armatuzko lehen zubietako bat da. Garai batean Irati tranbiak erabiltzen zuen, 15 tonako pisua zuten kotxe/bagoiekin, ibaia zeharkatu ahal izateko.

Zubia orduko Nafarroako Aldundiak eskatu zuen eraikitzeko. 37,85 tona harea, 228 tona porlan eta 600 metro kubiko harlangaitz-horma erabili ziren, baita 600 tona hartxintxar eta 200 tona harri-lubeta ere. Gainera, 1.090 metro kubiko lokatzezko lur hondeatu ziren. 


1. argazki-oina: Ezkerretik eskuinera: Roberto Martínez (Esako alkatea); Pedro José Lanas (Oibar); Zarraluqui kontseilaria; Beatriz Olleta (Ledea); Barcina Lehendakaria; Mauro Gogorcena (Irunberri); Mª Eugenia Pérez (Rocaforte); eta Jesús Esparza (Kaseda)


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Kontseilariaren hitzak

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa