(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Departamentua hasi da pixkanaka liburu elektronikoa Nafarroako ikastetxeetan ezartzen astelehena, 2013.eko irailak 16


Iribas kontseilariak gaur ezagutu du ikasturte honetan programa pilotu gisa hasi dena; zazpi ikastetxetako 600 ikaslek hartuko dute parte programan


Iribas kontseilaria ikasle batzuekin

Iribas kontseilaria Iruñeako San Juan de la Cadena ikastetxe publikoko gelan ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernua, ikasturte honetan, Foru Komunitateko ikastetxeetan liburu elektronikoa pixkanaka ezartzen hasi da, zazpi ikastetxe publiko eduki digitalez hornitu dituen proiektu pilotu baten bidez.

Esperientzia Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako 600 ikaslek probatuko dute.

Ikasgelak digitalizatzeko emango den beste pauso bat izango da, izan ere, aurreko ikasturteetan ikastetxeetan baliabide teknologikoak tablet eta arbel digitalen bidez ezarri ziren.

Oraingo honetan, material digitalak eman dira, gutxika-gutxika betiko paperezko testu-liburua ordezkatzeko.

Horixe da 2013-2014 ikasturteko berritasun nagusia. Modu ofizialean inauguratu du berritasuna gaur goizean José Iribas Hezkuntza kontseilariak Iruñeako San Juan de la Cadena ikastetxe publikoan, proiektuan parte hartzen ari den zentro parte-hartzaileetako batean.

Gainerako ikastetxeak Ablitasko San Babil, Cintruenigoko Otero de Navascués, Faltzesko Doña Álvara Álvarez, Iruñeako San Frantzisko, Zangozako Luis Gil eta Tuterako Monte San Julián dira.

Guztiek ibilbide eta esperientzia aipagarriak dituzte ikasgeletan IKTak ezartzen.

 

Enborreko ikasgaien % 100

Proiektua ezarri den lehen urtean, ikastetxeei Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako enborreko ikasgaien % 100 burutzeko material guztia duten eduki digitalak eman zaizkie. Ikasmaila horietan matematika, ingelesa, ingurumenaren ezagutza, gizartearen ezagutza eta gaztelania dira ikasgai nagusiak.

Hezkuntza Departamentak ekimena abian jartzeko aukeratu duen plataforma aulaPlaneta da, Grupo Planeta-rena. Erabiltzaileen esku jarri ditu, halaber, material osagarriak eta kontsultarako materiala giza gorputzari buruz, baita estatistikak, atlasak, museo birtualak, ikus-entzunezko historia, idazteko tailerrak, jokagailua eta kronologia ere.

Ikasgela virtualak testuak, bideoak eta eduki interaktiboak ditu, baita askotariko lengoaiak (ikusizkoa, entzutezkoa, ikus-entunezkoa, testuen bidezkoa, interaktiboa etab.) eta interakzio-maila desberdinak ere (irudi-sekuentziak, txartel eragingarriak, animazioak, webquest etab.).

Irakasleak baliabideak eskaintzen dituen edukiak aldatu edo egokitu ahal izango ditu une bakoitzeko beharrizanen arabera.

Plataforman ikasgelatik sar daiteke, baina baita etxetik edo Interneterako konexioa duen beste edozein zentrotatik ere. Edukiak deskargatzeko aukera ere badago, hortaz, linean kanpo ere erabil daitezke (Interneterako konexiorik gabe).

Gainera, edukiak inprimatu ere egin daitezke, betiko moduan lan egin ahal izateko.

Programak eskaintzen dituen aukeren berri eman dute gaur goizean Carlos Flores Grupo Planeta-koak eta Gabriel Rubio Hezkuntza Departamentukoak.

José Javier Zozaya ikastetxeko zuzendaria ere han izan da.

Proiektuaren faseak

Esperientzia pilotu honetarako, Hezkuntza Departamentuak ikasgeletan IKTen erabileran ibilbide aipagarria izan duten zazpi ikastetxe hautatu ditu. Ikastetxe horiek, borondatez, ekimenean parte hartzea erabaki dute.

Ikastetxe horietako bakoitzak liburu digitalari emango dion erabilerari buruzko proiektua prestatu beharko dute, euren testuingurura eta errealitatera egokituta.

Prozesua irailean, hil honetan, hasi da irakasleei hasierako prestakuntza eskainiz, eta urrian ere jarraituko du prestakuntzak ikasgeletan ikasleekin batera ezartzeko.

Maiatzeko lehen egunetan, amaierako ebaluazioa egingo da, hurrengo ikasturteari begira neurriak proposatzeko.

Helburua eskolako curriculum osoa formatu digitalean eta erabilera-baldintza egokietan izatea lortzeko dauden aukerak baloratzea izango da, hala, paperezko liburuak ordezkatu ahal izateko.

Gogorarazi beharrekoa da ekimen hau Hezkuntza Departamentuak aurrez Integratic programaren barruan bultzatutako beste esperientzia batzuren ondorengoa dela, esate baterako, ikasgeletan tableta eta arbel digitalak jartzeko eta 2009tik hasita irakasleek material didaktikoak sortzeko ekimenak.

Jardun hori 2012-2013 ikasturtean osatu zen, Google Education-ekin adostutako hitzarmen baten bidez. Horri esker, Nafarroako hezkuntza-sisteman Web 2.0 zerbitzuko tresnen erabilera ugaritu egin da.

Ikasturteko beste berritasun batzuk

Hizkuntzen alorrean, nabarmendu beharrekoa da 20 ikastetxe gehitu direla ingelesa ikasteko programan (61 dira guztira); Nafarroako alemaneko lehen ikastetxea abian jarri da (Paderborn-Víctor Pradera ikastetxe publikoa); beste hiru ikastetxek eskaintzen dute gaztelania-frantsesa batxiler bikoitza (Corellako IES Alhama; Tuterako IES Benjamín eta Iruñeako San Cernin ikastetxea); 45 plaza eskaini dira Nafarroako ikasleek ikasturte osoa Frantziako hegoaldeko hezkuntza-zentroetan egin ahal izateko; eta 250 plaza gorde dira irakasleak ingelesez trebatzeko.

LHn, aipatu beharrekoa da LH duala abian jarri dela. Mota horretako Lanbide Heziketan, eskolak enpresetako praktikekin bateratzen dira prestakuntza-zikloko bigarren ikasturtean. Horrez gain, Lanbide Heziketako ikastetxe guztietan ekintzaile-bulegoak ere sortu dira.

Bestalde, Ezkaban (Iruña) Iñaki Ochoa de Olza BHIa ireki dute, eta Ezpeleta jauregia gaitu dute, Iruñean baita ere, Hezitzaile Eskola, Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofiziala eta Eskola Kontseiluaren egoitza bertan jartzeko.

Halaber, aukera-berdintasunaren eta ikasgeletako bizkidetzaren sustapenean aurrera egingo da Arreta Galeragatiko eta Hiperaktibitateagatiko Asaldura duten ikasleen tratamendua hobetzeko, hezkuntzaren komunitateko kideen artean borondatezko lana egiteko ideia sustatzeko eta urritasunen bat duten ikasleen hezkuntzako fase formalaren ondorengo prestakuntza indartzeko proiektuen bidez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa