(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Guztiz ireki dute berriro N-121-A errepidea, Belateko ezponda egonkortzeko lanak amaitu ondoren astelehena, 2013.eko irailak 30


Barcina Lehendakaria izan da eurien ondorioz hainbat irristatze jasan zituen hegalean egin diren obrak ikusten. 1,4 milioi euroko gastua eragin du konponketak.


bisita

Barcina Lehendakaria eta agintariak bisitan. Atzean, harri-lubeta. ( irudia handitu )

N-121-A errepidean (Iruña-Behobia), Belateko tunelaren parean (27,5 KP), berriro eta guztiz ireki dute trafikoa ezponda egonkortzeko lanak amaitu ondoren. Ezponda apirilean eta ekainean inguru horretan izan ziren hainbat irristatzek kaltetu zuten, hilabete horietan izan ziren eurite handien ondorioz.

Trafikoa ekainaren 21ean ireki zuten Irungo norabidean eta, Iruñeko norabidean, uztailaren 29an. Hala ere, hirugarren erreia, hegaletik hurbilen dagoena, itxita egon da iragan ostiralera arte obrengatik. Orain errei guztiak daude irekita: bi Irungo norabidean eta bat Iruñeko norabidean.

Errepidea guztiz berriro ireki dutenez, Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakaria inguru hartan izan da Luis Zarraluqui Sustapeneko kontseilariarekin eta ondoko herrietako ordezkariekin batera.

Obrak burutzeko 1.448.744 euro inbertitu dira eta 5 hilabete eta erdian egin dira, eguraldia ezegonkorra izan delako, altueran lanak burutzea zaila izan delako eta trafikoaren eta obran esku hartu duten langileen segurtasuna bermatu behar izan delako.


agintariak

Agintariak, egonkortu den hegalaren goialdean. ( irudia handitu )

Jarduera nagusiak

Hegala egonkortzeko, 60 metroko luzerako 120 mikropiloteko ainguratutako pantaila bat eraiki dute, izandako luiziarekin zeharka jarrita eta malkarretik 13 bat metrora, hark hegalaren goialdera jarrai ez dezan eta NA-1210 errepidera hel ez dadin, Belateko lehengo mendatera, hain zuzen.

Pantaila eraiki ondoren, eroritako lurraren 20.000 m3 baino gehiago kendu dira. Eroritako zonalde guztia drainatu eta material iragazkiarekin bete da. Gero, 8 metroko altuerako eta 30 metroko luzerako harri-lubeta berria eraiki da luiziaren oinarrian.  Gainera, kontrol-sistema bat instalatu da hegalaren edozein mugimendu hautemateko. Mugimendu horien jarraipen iraunkorra egingo da.

Azkenik, gainazala landarez estali da eta, azaroan, zuhaitzak jarriko dira. Horrek ere lursailari eusten lagunduko dio.

Halaber, hurbileko dorre elektriko baten oinarria indartu da, kaltetutako gunean buloiak ipini eta presio bidez hormigoia jarrita, eta Belate eta Almandoz tuneletako hormen behealdeko estaldurak (hastialak) ere garbitu dira.

Kronologia

Ezponda, lehen aldiz, apirilaren 17an askatu zen. Hegala eusten zuen harri-lubetako harri batzuk galtzadara erori ziren. Orduan, Sustapen Departamentuko langileek eroritako eta mugitutako harri-lubetako materiala kendu zuten. Hala ere, eurite biziek egoera larriagotu egin zuten eta, ondorioz, lur gehiago erori zen apirilaren 29an, maiatzaren 18an eta ekainaren 9an.

Trafikoa ekainaren 21ean ireki zuten Irungo norabidean eta, Iruñeko norabidean, uztailaren 29an. Hala ere, hirugarren erreia, hegaletik hurbilen dagoena, itxita egon da iragan ostiralera arte obrengatik. Orain errei guztiak daude irekita: bi Irungo norabidean eta bat Iruñeko norabidean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa