(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Fontes” euskara ikertzeko aldizkariaren azken argitalpenean Artzibarko euskarazko hitzak aztertu dira
ostirala, 2013.eko urriak 4


Horrez gain, Untzuko parrokian aurkitu berri den euskarazko eskuz idatzitako testu zahar bat ere aztertu eta argitaratu da.


Nafarroako Gobernuak euskara ikertzen duen "Fontes Linguae Vasconum" aldizkariaren 116. zenbakia kaleratu du berriki. Aldizkaria sei hilean behin argitaratzen da, eta euskararen hainbat alderdi aztertzen ditu.

Zehazki, azken argitalpenean ondorengo gaiak aztertu dira: Iván Igartuaren "La reduplicación compleja en euskera: notas acerca de su formación y sus paralelos en otras lenguas" euskarak duen bikoizketa konplexuari buruzkoa da, eta horren eraketari eta beste hizkuntza batzuetako parekoei buruzko oharrak jasotzen ditu; Koldo Artolaren "Artzibarko aldaera deitu izanaren inguruan (7 --barnera begirako zenbait erkaketa)", Artzibarko hitzei buruzkoa; Ekaitz Santaziliaren "Iruñe ondoko euskal testu zahar berri bat", orain arte argitaratu ez den Iruñerriko testu zahar bati buruzkoa; eta Roberto González de Viñaspre eta Pedro Uribarrenaren "'¡Cer alcatte edo alcatte ondo' Un dato para la geografía histórica del euskera en la llanada alavesa (Axpuru y Heredia)" (euskarazko itzulpena: "'¡Cer alcatte edo alcatte ondo' Arabako lautadako (Axpuru eta Heredia) euskararen geografia historikorako datua", euskarazko diskurtsoaren markatzaileei buruzkoa.

Horiez gain, Manuel Padillaren azterlanak, Juan Carlos Odriozola eta Xabier Altzibarren "Euskararen laguntzaile ahantziaz: *iron aditzaren historia" artikulua, gaur egun dagoeneko erabilerarik ez duen "iron" aditzaren historiaren inguruan; Juan Carlos Odriozola eta Xabier Altzibarren "Basque complex predicates and grammar change" artikulua, predikatu konplexuei eta aldaketa gramatikalari buruzkoa; Inés García-Azkoagaren "Biformulatzaile urruntzaileak: euskarazko diskurtso-markatzaileen hiztegia osatzeko atariko azterketa"; eta Paula Kasaresen "Euskararen belaunez belauneko jarraipena eta hizkuntza sozializazioa Nafarroako familia euskaldunetan (1970-2012)" artikulua ere datoz azken zenbakian.

Amaitzeko, argitalpenak Mikel Gorrotxategiren "Sobre Deredia, nombre original y forma usada en euskara de Heredia", Deredia izenari edo Heredia izenaren euskarazko jatorrizko forma erabiliari buruzkoa; Patxi Salaberriren "Topónimos alaveses de base antropónimica acabados en --(i)ano", -(i)ano atzizkidun Arabako herri-izenei buruzkoa; eta Iñaki Gaminde, Asier Romero, Aintzane Etxebarria eta Urtza Garayren "Bai/ez galderen pertzepzioaren aldeak informatzaileen ama hizkuntzaren arabera: euskararen prosodia gaitasuna lantzeko zenbait datu argigarri" testua.



Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa