(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak kultura-mezenasgoaren legean gehitu ditu hogei hiritarren ekarpenak

asteazkena, 2013.eko urriak 23


Onartutako iradokizunen artean dago Nafarroako Kultura Kontseilua izendatzea proiektuak ebaluatu eta dohaintzak jaso ahal izango dituzten kultura-jarduerak zehaztuko dituen organo gisa.


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gaurko saioan eman du ezagutzera kultura-mezenasgorako zerga-pizgarrien legearen aurreproiektua prestatzean herritarrek izan duten partaidetza-prozesuaren emaitza. Hala, testua aberasten duten hogei ekarpen gehitu dira, esate baterako, kendu ahal izango diren kultura-jarduerak zehaztu dira edo Nafarrako Kultura Kontseilua izendatu da proiektuen interes soziala erabakiko duen organoa.

Herritarren partaidetzarekin batera prestatu den lehen lege-aurreproiektua da, bide hori sortu zuen Gobernu Irekiaren legea onetsi zenetik. Halako izapideak beharrezkoak izan ez baziren ere, Nafarroako gobernuak bide bat irekitzea erabaki zuen herritarrek proiektuan modu zuzenean parte har zezaten, iradokizunak eta iritziak aurkeztuta. Horretarako, webgune bat eta helbide elektroniko bat sortu ziren.

Musikariak.

Nafarroako Gobernuak gaurko saioan eman du ezagutzera kultura-mezenasgorako zerga-pizgarrien legearen aurreproiektua prestatzean herritarrek izan duten partaidetza-prozesuaren emaitza. Hala, testua aberasten duten hogei ekarpen gehitu dira, esate baterako, kendu ahal izango diren kultura-jarduerak zehaztu dira edo Nafarrako Kultura Kontseilua izendatu da proiektuen interes soziala erabakiko duen organoa.

Herritarren partaidetzarekin batera prestatu den lehen lege-aurreproiektua da, bide hori sortu zuen Gobernu Irekiaren legea onetsi zenetik. Halako izapideak beharrezkoak izan ez baziren ere, Nafarroako gobernuak bide bat irekitzea erabaki zuen herritarrek proiektuan modu zuzenean parte har zezaten, iradokizunak eta iritziak aurkeztuta. Horretarako, webgune bat eta helbide elektroniko bat sortu ziren.

Epea amaitzean, 29 partaideren hirurogeita hamar ekarpen jaso ziren; parte-hartzaileetatik zazpi taldeak ziren (elkarteak eta fundazioak). Ekarpenen artean, arauaren edukiari loturiko iradokizunez gain, testua argitzeko edo formalki zuzentzeko eskaerak ere egin ziren.

Jasotako iradokizunak Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuak eta Kulturako, Turismoko eta Instituzioen Harremanetarako Departamentuak batera aztertu dituzte, eta horietatik hogei testuan gehitzea erabaki dute.  Ekarpenei buruzko azterketa eta erabakia jasotzen dituen txostena laster argitaratuko da gobiernoabierto.navarra.es gunean, Gobernuak gaur jakinarazi baitu erabakia. Behin betiko testua Foru Gobernuak onesten duenean, lege-proiektua bidaliko da Parlamentura eztabaidatu eta, hala denean, onesteko.

Kultura-mezenasgoaren zerga-pizgarriei buruzko Foru Legea araudi aitzindaria da Espainian. PFEZean % 50erainoko kenkaria ezartzen du pertsona fisikoentzat eta % 30erainoko kenkaria Sozietateen gaineko Zergan pertsona juridikoentzat, kulturaren alorreko jarduera eta proiektuen garapenerako ekarpenak egitean.

Legearen berrikuntzak kenkarien zenbatekoa (gaur egungo kenkariak baino nabarmen handiagoak dira) eta onuradunen kopurua handitzea dira, izan ere, interes sozialekotzat jotzen diren proiektuak sustatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak, instituzioak, administrazio publikoak edo partikularrak barne hartzen dira. Mezenasgoa dohaintza, erabilera- edo komodatu-mailegu zein lankidetza-hitzarmenen bidez gauzatu ahal izango da.

Aintzat hartutako ekarpen nagusiak

Kontuan hartu diren eskaeretako bat mezenasgoa gauzatzeko modukoak izan daitezkeen kultura-jarduerak zehaztea izan da. Horri jarraiki, testu berrian jasotzen denaren arabera, kultura-proiektuak izango dira honako hauekin lotutakoak:

a) Zinematografia, ikus-entzunezko arteak eta multimedia-arteak.

b) Arte eszenikoak eta musikalak.

c) Ikusizko arteak: artes plastikoak edo arte ederrak, argazkigintza eta diseinua.

d) Beste edozein jarduera artistiko.

e) Liburuak eta irakurketa.

f) Nafarroako kultura-ondarea ikertu, dokumentatu, zaindu, zaharberritu, berreskuratu, hedatu eta sustatzea.

Proiektu bat interes sozialeko proiektutzat jotzeko prozesua ere zehaztu da. Modu horretan, bi jarduera mota bereizten dira. Alde batetik, Foru Administrazioak antolatutakoak edo lagundutakoak, interes sozialekoak direnak, beren beregi halakotzat hartu behar izanik gabe.

Beste alde batetik, interes sozialeko jardueratzat joko direnak onuradunek hala eskatuta. Azken kasu horretan, Nafarroako Kultura Kontseilua izendatu da eskaerak ebaluatzeko arduradun gisa, eta kontuan hartu beharko dituen irizpideak zehaztu dira, besteak beste, proiektuen garrantzia eta oihartzuna, kultura-ondarean, sortze artistikoaren sustapenean eta arteen hedapenean duen eragina, jardueren izaera berritzailea eta Foru Komunitatearen balio artistiko eta kulturaren sustapena.

Jasotako ekarpenei esker, Foru Komunitatetik kanpo dauden Nafarroako etxe eta zentroak barne hartu dira mezenasgorako ekintzen erakunde onuradunen artean eta artisten errentan gehienezko kopurua ezarri da mezenasgo jaso ahal izateko.

Beste iradokizun batzuk baztertu egin dira. Horien artean, kenkarien gehikuntza eskatzen zutenak. Horri lotuta, Nafarroako Gobernuaren argudioa da zerga-pizgarriek proportzionalak eta koherenteak izan behar dutela aurreikusitako gainerako pizgarriekiko, bai Nafarroako zerga-arauetan, bai Estatukoetan. Gainera, azpimarratu du, kultura-mezenasgoaren proiektuko kenkariak (% 50eraino PFEZean eta % 30eraino Sozietateen gaineko Zergan) gizartearen intereseko proiektuetarako dohaintzenak (% 20 eta % 40, hurrenez hurren) edo irabazi-asmorik gabeko erakundeenak (% 25) baino handiagoak dira.

Kultura indartzeko lehen legea

Kultura-mezenasgoa arautzen duen Foru Legearen aurreproiektua herrialdean existitzen den mota horretako lehen araua da, kulturaren garapenean gizarte zibilaren partaidetza sustatzen duten zerga-pizgarri abantailatsuak metatzen dituena.   Asmatutako tresna espezifikoa da, zerga-pizgarriak arautzen dituen gaur egungo araudi sakabanatua (Sozietateen gaineko Zerga, PFEZ, Ondarea, Tokiko Ogasunak etab.) ez delako nahikoa sektore pribatuak kulturaren finantzazioan duen partaidetza behar bezala sustatzeko.

Adierazi den bezala, araudi berriak ezartzen du pertsona fisikoek, PFEZaren aitorpena egitean, eskubidea izango dutela zergaren kuotatik dohaintzan emandako lehen 300 euroen % 50 kentzeko. Zenbateko hori baino gehiagoko kopuruak direnan, % 40ko kenkaria aplikatzeko eskubidea izango dute.

Pertsona juridikoei dagokienez, bi motatako zerga-onurak daude. Alde batetik, mezenasgoan inbertitutako zenbatekoak Sozietateen gaineko Zergaren kenkaritzat hartuko dira. Gainera, zenbateko bera emanda, kuota likidoan kenkaria aplikatu ahal izango dute, % 30 lehen 300 euro ematean eta % 20 hortik aurrera emandako zenbatekoan.

Halaber, Gobernuak dioenez, emailearen errentako PFEZa eta Sozietateen gaineko Zerga salbuetsiko da aipatutako dohaintzen arabera adierazten diren ondare-gehikuntza eta errenta positiboetatik. Hiri-lurren Balio-gehikuntzaren gaineko Zergatik salbuetsiko dira lursailen eskualdaketetan, edo gozamen-eskubide errealak eratzean, adierazten diren gehikuntzak, azaldutako dohaintzen arabera eginda.

Pertsona eta erakunde onuradunak

Arauaren  berrikuntzetako bat da kultura-mezenasgoaren pertsona eta erakunde onuradunen eremua handitzen duela, administrazio publikoak eta jarduera artistikoa burutzen duten pertsona fisikoak barne.

Zehazki, honako hauek izan ahalko dira kultura-mezenasgoaren pertsona eta erakunde onuradunak:

-Legez eratutako irabazi-asmorik gabeko kultura-erakundeak, erakundearen egoitza Nafarroan dutenak edo kultura-jarduerak Foru Komunitatean burutzen dituztela egiaztatzen dutenak.

-Foru Komunitateko administrazioa, eta horren mendeko organismo autonomo eta fundazio publikoak, baita Nafarroako tokiko erakundeak eta horien mendeko organismo autonomo eta fundazio publikoak ere. Bereziki, administrazio eta erakunde horiek Nafarroako museo eta bilduma museografiko iraunkorren titularrak direnean, baita Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistemako liburutegiak ere.

-Foru Komunitatean kokatutako unibertsitateak.

-Eliza katolikoa eta eliza, sinesbide eta komunitate erlijiosoak, Espainiako estatuarekin lankidetza-hitzarmenak adostuta dituztenak.

-Pertsona fisiko artistikoak, zerga-egoitza Nafarroan dutenak eta jarduera artistikoak garatu ohi dituztenak, baina negozio-zifrak justu aurreko urtean 200.000 euro baino gehiago gainditu izan gabe.

-Nafarroako etxe eta zentroak, egoitza beste autonomia erkidego batzuetan eta atzerrian izanik, baita horien federazioak ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa