(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ostegun honetan Iruñean izango da Pirinioetako lan Elkartearen 31. osoko kontseilua astelehena, 2013.eko azaroak 4


Nafarroako Lehendakariak Andorrari emango dio lurralde mugakideen arteko lankidetza-erakundearen lehendakaritza.


Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakaria, ostegun honetan, azaroaren 7an, Pirinioetako Lan Elkartearen (PLE) 31. osoko kontseiluko burua izango da. Baluarte Nafarroako Biltzar jauregi eta Auditorioan izango da, eta lurralde mugakideen arteko lankidetze-erakundeko ehun ordezkari inguruk parte hartuko dute.

Topaketaren amaieran, Nafarroako Lehendakariak azken bi urteetan izan duen Pirinioetako Lan Elkartearen lehendakaritza emango dio Mugaz Haraindiko Lankidetzarako Andorrako Erkundeari.

Jardunaldian aldibereko bi saio egingo dira. Alde batetik, lehendakarien urteroko bilera egingo da, PLE osatzen duten zortzi lurraldeetako ordezkariekin. Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariaz gain, Aragoi eta Euskal Autonomia Erkidegoko Luisa Fernanda Rudi eta Iñigo Urkullu, hurrenez hurren, eta Gilbert Saboya Andorrako Kanpo Arazoetako ministroa ere bertan izango direla aurreikusi da.

Beste alde batetik, lurralde-lankidetzaren iraganeko, oraingo eta etorkizuneko aukerei buruzko lan-saioa egingo da. Hala, 2007 eta 2013 artean egindako Espainia, Frantzia eta Andorraren arteko Lurralde Lankidetzaren Programa Eragilearen balantzea aurkeztuko da (POCTEFA). Halaber, datozen sei urteetako lankidetzari buruzko Europar Batasunaren estrategia jakinaraziko da, eta Pirinioetako eskualdeetako lankidetzarako estrategia xehetasunez aztertuko da.

Jardunaldia amaitzeko, bertaratutako guztiak partaide izango dituen osoko kontseilua egingo da. Bertan, eztabaidaturiko gaien inguruko informazioa emango da. Jardunaldia abian den bitartean, PLEren lehendakaritza emango zaio Mugaz Haraindiko Lankidetzarako Andorrako Erkundeari eta "Gazteria" saria banatuko da.

Pirinioetako Lan Elkartea

Pirinioetako Lan Elkartea 1983an sortu zen Pirinioetako inguruari lurralde mugakideen arteko lankidetza-egitura emateko, Europako beste muga batzuetan daudenen antzekoa.  Erakundea honako eskualde hauek osatzen dute: Espainiako estatuan Nafarroak, Euskal Autonomia Erkidegoak, Aragoik eta Kataluniak; Frantziako estatuan Akitania, Midi-Pyrénées eta Languedoc-Roussillon eskualdeek; eta Andorrak.

PLEren helburu nagusia Pirinioetako mendigunea garatzen laguntzea da, dituen erronkak kontuan hartu, ondasunak babestu eta lurraldeen arteko lankidetza sustatuta. 2005ean partzuergoa eratu zen eta, hala, Europako garapen-funtsak (INTERREG IV A programa Espainia-Frantzia-Andorra) kudeatzeko agintaritza bere gain hartu zuen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa