(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Pirinioetako landare-espezieen % 60 galzorian egon liteke klima-aldaketagatik astelehena, 2013.eko azaroak 4


Iruñean egingo diren nazioarteko hiru topaketetan fenomeno hori aztertuko dute, gaur hasi den Ingurumenari buruzko Astearen barruan.


Transcripción textual del video

Klima-aldaketaren fenomenoa asteon aztertuko dute Iruñean hainbat ikuspegitatik, nazioarteko hiru hitzordu izango dituen dituen Ingurumenari eta Klima-aldaketari buruzko Astearen barruan.

Lehenengoa Europako mahai-ingurua izango da, Pirinioetako Lan Elkarteak (PLE) antolaturikoa, mendialdeetan klima-aldaketak duen eraginari buruz. Pirinioen bi aldeetako ikertzaileak batuko dira, asteazkenean, azaroaren 6an, Iruñeko Planetarioan egingo den saioan. Saioaren euskarazko izenburua "Behatu egokitzeko" izango da.

Beste bi jarduerak Nafarroako Unibertsitateak antolaturikoak dira. Bata XXVIII. Komunikazioaren Nazioarteko Biltzarrari buruzkoa da eta, bertan, fenomenoaren berri emateko modua aztertuko da. Bestea Telenatura Natura iraunarazi eta haren berri zabaltzeko XII. Jaialdiaren ingurukoa da. Jaialdi horretan 22 herrialdetako 107 ekoizpen lehiatu dira.

Pirinioetako landare-espezieen % 60 galzorian egon likete klima-aldaketak eraginda. Tenperatura 2,9 eta 4 gradu artean igo eta prezipitazioak % 10,7 eta 14,8 artean murritz litezke mendearen amaierarako, Espainiako Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseiluaren aurreikuspenen arabera.

Fenomenoa asteon aztertuko dute Iruñean hainbat ikuspegitatik, nazioarteko hiru hitzordu izango dituen dituen Ingurumenari eta Klima-aldaketari buruzko Astearen barruan.

Lehenengoa Europako mahai-ingurua izango da, Pirinioetako Lan Elkarteak (PLE) antolaturikoa, mendialdeetan klima-aldaketak duen eraginari buruz. Pirinioen bi aldeetako ikertzaileak batuko dira, asteazkenean, azaroaren 6an, Iruñeko Planetarioan egingo den saioan. Saioaren euskarazko izenburua "Behatu egokitzeko" izango da.

Beste bi jarduerak Nafarroako Unibertsitateak antolaturikoak dira. Bata XXVIII. Komunikazioaren Nazioarteko Biltzarrari buruzkoa da eta, bertan, fenomenoaren berri emateko modua aztertuko da. Bestea Telenatura Natura iraunarazi eta haren berri zabaltzeko XII. Jaialdiaren ingurukoa da. Jaialdi horretan 22 herrialdetako 107 ekoizpen lehiatu dira.

Ekimen guztien helburua jardun onak trukatu eta aipatutako fenomenoaren inguruan sentsibilizatzea da, izan ere, aurreikuspenek diotenez, 2070. urterako, gutxi gorabehera, Pirinioetako glaziarrak desager litezke (1870 eta 2000 urteen artean glaziarren luzera 45 kilometrotik 5 kilometrora laburtu da) eta eski-estazioen fakturen laurdena murritz liteke, hilabetean gainazala elurtuta egongo den egun kopurua gutxituko delako.

Jarduerak astelehen honetan prentsaurrekoan aurkeztu dituzte Cristina Arcaya PLEko idazkari nagusiak, Pedro Zuazo Ingurumenaren Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak, Bienvenido León Komunikazioaren Nazioarteko Biltzarraren zuzendariak eta Sergi Molas TeleNaturako zuzendariak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa